Errentariak eta haien zerbitzari politikoak garaitzeko programa, taktikak eta estrategia

Egunetik egunera etxebizitzaren krisiak okerrera egiten du. Espekulaziozko negozio honek eragindako pobretzea langile klasean zabaltzen da, eragindako hamaika kaleratzeek, makina bat gaztetan eta langile familiatan eragiten duen ziurgabetasunak, PSOE eta Sumarren gobernutik ametsgaizto honekin amaitzeko neurri eraginkorrik ez hartzeak, erantzun jendetsu bat sortu de kaleetan.

Gure klasearen zati esanguratsu batek, gazte prekarioetatik hasi eta LGSa gainditzen duten diru-sarrerak dituzten langileetaraino, bizitoki txikietan bizi behar dugu, pertsona ezezagunekin partekatzen ditugun pisuetako geletan, edo gure bizilekua gure lanetik eta familia eta gizarte loturetatik gero eta urrunago dauden eremu periferikoetara eraman behar dugu.

Hau gertatzen den bitartean, higiezinen jabetzaren kontzentrazioa erritmo azkarrean doa gorantz. 2015etik 2024ra bitartean, etxebizitza bakar baten jabe kopurua % 1,8 jaitsi da, eta 6-10 higiezinen jabe zirenak % 30,3 hazi ziren, eta jabe handiak, 10 higiezin baino gehiagoren jabe zirenak, % 20,3 hazi ziren [1]. Paradoxikoki, XXI. mendeko lehen urteetan urtero eraikitako ia 900.000 etxebizitzetatik 127.000 baino ez dira izan 2024an.

Higiezinen sektoreak, bankuen, putre-funtsen, eraikuntza-enpresa handien eta etxejabe errentazaleen kontrolpean dagoenak, bere esku dagoen guztia egin du prezioak igotzeko eta aurrekaririk gabeko irabaziak metatzeko, hori bai, udaletan, autonomia-erkidegoetan eta estatu mailan gobernatzen duten alderdien konplizitatearekin. Gertaeren arabera, etxebizitzarekin lotutako legedi guztiaren giltzarria negozio espekulatiboa indartzea eta langile klasearen gainbalioaren transferentzia gero eta handiagoa sustatzea da.

Librería"
Egunetik egure etxebizitzaren krisiak okerrera egiten du eta PSOE et Sumarren Gobernutik amets gaizto honekin amaitzeko neurri eraginkorrik ez hartzeak, kaleetan erantzun masibo bat sortu du.

Eztabaida serio bat irekitzen duen masen mugimendua 

Gobernu “aurrerakoiak” etxebizitzari buruz duen jarrera beste gai batzuetan dutenaren jarraipena baino ez da. PSOE-Sumar koalizioak “babes-horma” gisa aurkeztu nahi du bere burua eskuinaren eta eskuin muturraren aurrean, baina gertaerek erakusten dute AEBetako inperialismoaren interesetara makurtzen da, erregimen sionistarekiko konplizitate lazgarria mantentzen du, historiako aurrekontu militaristenak onartzen ditu eta, CCOO eta UGTren buruzagitzekin mantentzen duten bake sozialari esker, bankuen irabaziek eta Ibex 35ean kotizatzen duten monopolioek marka guztiak hausten dituzte.

Batzuk disimulatzen saiatu arren, merkatu askearen defendatzaile sutsuak dira, eta lotura estuak mantentzen dituzte higiezinen sektorean agintzen dutenekin, Florentino Pérezetik putre-funtsetara. Bere ibilbide politikoan zehar, PSOEk eta Sumar osatzen duten alderdiek  ez dute inoiz udal-lurzoruaren pribatizazioaren aurka egin, ezta espekulazio-eragiketa handien eta hirigintza kolpeen aurka ere (esaterako, Chamartínena, adibide esanguratsu bat aipatzearren). Beti egon dira prest hirigintza-legeen, lurzoruaren legeen, erreforma desberdinak bultzatzeko edo irensteko, edo Etxebizitzaren legeak moldatzeko, Podemosek ere parte hartu zuen azkenekoan bezala, erabat indargabeak direla erakutsi baitute, ez diotelako sakoneko arazoari erasotzen: negozio mamitsu hau sortzen den espekulazio kapitalistari amaiera ematea.

Udal eta autonomia gobernuen eta gobernu zentralaren babesean, ezker erreformista honek, eskuinak eta eskuin muturrak gero eta indartsuago eta ukiezinago bihurtu dituzte espekulatzaileak eta errentazaleak. Beraz, arazoa ez da Ayusorena bakarrik, jakina badela berea, ezta PPk eta Voxek zuzentzen dituzten administrazioena ere. Arazoa aipatutako eragile politiko guztiek partekatzen duten metaketa kapitalistaren eredutik dator. Sistemarekin parekatutako ezkerrak demagogia eskain dezake andana batean eta hitz hutsak, baina besterik ez.

Hau guztia argi geratu da Estatuko hiri nagusietan duela urtebete baino gehiagotik hona etxebizitzarako eskubidearen alde egiten ari diren mobilizazio handietan. Joan den apirilaren 5eko azkenak[2] berriro ere agerian utzi zuen langile klasearen indar handia, eta, bereziki, gazteena, erabakitasunez eta irmotasunez altxatu baitzuen bere ahotsa.

Nahiz eta mobilizazioen indarra handia izan, Gobernuak errentismoaren alde egiteko politika bere horretan mantendu du, hori bai, ezagutzen ditugun keinuetan bilduta. Hain da horrela, PSOEk eta Sumarrek oportunismo politikoaren ariketa izugarria oparitu baitigute mobilizazio horietan parte hartzean, protestak haiekin zerikusirik edukiko ez balu bezala.

Argi dago etxebizitzaren mugimendua, ezker borrokalaria jarraitzen duten milaka aktibista, erakunde, sindikatu eta kolektibok behetik eraikia, hautabide batean dagoela. Nola eman aurrerapauso bat eta nola bideratu mobilizazio sozial handi honen potentzial izugarria errentismoa garaitu eta garaipenak lortzeko? Zeintzuk izan behar dira borrokatzeko helburu eta aldarrikapen zehatzak? Zeintzuk dira metodo eta taktika onenak hori lortzeko, eta zeintzuk dira gure aliatuak gudu honetan? Ikas al dezakegu ezer aurreko klaseen borrokatik, eta zein esperientziatan oinarritu gaitezke?

Marxismo iraultzailearen ikuspuntutik hainbat gako aipagarri eta erabilgarri ekarri nahi ditugu

Librería"
Nahiz eta oso mobilizazio indartsuak izan, Gobernuak ez du aldatu errentarien alde egiteko politika, hori bai, ezagutzen ditugun keinuetan bilduta.

Langile klasearentzat baliagarria izango den aldarrikapen programa bat

Sozialismo zientifikoa sortu zenetik Marx eta Engelsen eskutik, marxista iraultzaileak beti tematu dira langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko aldarrikapenak eginez, kapitalismoa eraisteko beharra ulertzen lagunduko zutenak, klase kontzientzia eta kontzientzia sozialista areagotuko zutenak.

Komunista iraultzaileok ez gara erreformen aldeko borroketatik kanpo geratzen, baizik eta gure klasearen arteko asaldura iraultzailerako eta borrokarako gaitasuna indartzeko bitarteko gisa ulertzen ditugu. Ondo dakigu erreformak, baita progresistenak ere, aldi baterakoak direla: burgesiak azkar ezaba ditzake indar-korrelazioa aldatzen denean. Baina ez ditugu horregatik mespretxatzen, ezikusiarena egiten edo gaitzesten.

Sozialdemokrazian ez bezala, komunistok erreforma horiek lortzeko metodo iraultzaile bat hartu genuen, langileen mobilizazio masibo eta sendoan oinarritu ginen, borroken koordinazioan eta bateratzean, batzarretan, greba eta fabrikako okupazioetan, greba orokorrean, eta ez genuen inolako konfiantzarik erakutsi horiek lortzeko joko parlamentarioan. Konkistak eta eskubideak lortzeko ekintza militantea sozialismoaren aldeko borrokaren zati banaezina da. Rosa Luxemburgok bikain azaldu zuen bere Erreforma edo iraultza lan handian, eta bere ondorioak oso baliagarriak dira gaur egungo unerako.

Mugimendu komunistaren eta boltxebismoaren historiak, ulertu nahi dutenentzat, errebindikazio partzialen bidezko mugimenduetan laguntzeko eta esku hartzeko esperientzia aberatsa erakusten du. Horixe da, hain zuzen ere, gure klasearen eguneroko borroka, inplikatutako langileen kontzientzia maila igotzeko beharrezkoa den eskola. Leninek eta bere aldekoek gogor parte hartu zuten erreformistek zuzendutako langileen sindikatuetan, soldata eta lan hobekuntza bakoitzeko grebetan, eta gure klasearen interesei eragiten zien mugimendu bakoitzean, emakume langilearen boto eta eskubide berdintasuagatik, Estatu kapitalistari erauzitako etxebizitza publiko batengatik, hezkuntza eta osasun publiko batengatik, edo nazio zapalduen autodeterminazio eskubideagatik…

Gogoeta hauek kontuan izateak etxebizitzaren aldeko mugimenduan parte hartzeko ahalmena emango digu, beti ere sakoneko arazoa ezagutzeko behar-beharrezkoak diren aldarrikapen eta eskaerekin, jabetza kapitalistaren paper erreakzionarioa besterik ez dela, eta milioika mobilizatzea, beren kontzientzia eta antolaketa maila handituz, etsai boteretsu bat garaitzeko.

Librería"
Komunista iraultzaileok ez gara erreformen aldeko borroketatik kanpo geratzen, baizik eta gure klasearen arteko asaldura iraultzailerako eta borrokarako gaitasuna indartzeko bitarteko gisa ulertzen ditugu.

Espekulaziozko merkatu honen bihotzera seinalatzen duen eta etxebizitza publikoaren eskubide unibertsala mahai gainean jartzen duen programa bat behar dugu, errentisten irabazien aurretik, zuzenki eta demokratikoki maizter eta erakundeek antolatzen dutena. Eskaera eta neurri hauek, beste baztuen artean, eskatzen dituen programa bat: 

1.- Bankuen, putre-funtsen, espekulatzaileen eta errentarien esku dauden etxebizitzak kalte-ordainik gabe desjabetzea, Sareben kontrolpean daudenekin batera, datozen bost urteetan titulartasun publikoko bi eta hiru milioi etxebizitza arteko parke bat eratu ahal izateko, alokairu sozialerako. Hori lehen plan bat izango litzateke, eta hurrengo bosturtekoetan antzeko planekin jarraitu beharko lukete etxebizitza merkatutik ateratzeko.

2.-Etxebizitza publiko horiek, legez, ezin izango lirateke besterendu, ezta merkatu pribatura itzuli ere, eta LGSaren % 20a gainditzen ez duen prezioan alokatuko lirateke.

3.- Etxebizitza publiko unibertsalaren parke horrek maizterren eta borrokan inplikatutako sindikatu, batzar eta etxebizitza-kolektiboen kontrol eta kudeaketa demokratikoaren menpe egon behar du.

4.- Alokairu guztien berehalako muga ezartzea, metro karratu bakoitzeko gehieneko muga ezarriz, egungo prezioen batez bestekoa % 50 berehala jaisteko.

5.- Alokairu-kontratu mugagabeak egitea, maizterrak babesteko eta espekulazio-igoerak eragozteko. Abusuzko mota guztietako klausulak debekatzea, eta arauz kanpoko etxejabeei zigor eredugarriak ezartzea.

6.- Putre.funtsen, bankuen eta higiezinen espekulatzaileen esku dagoen hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria kalte-ordainik gabe desjabetzea.

7.- Higiezinen enpresa handiak eta eraikuntza-enpresak desjabetzea. Eraikuntzako enpresa publikoen estatuko sare bat sortzea lurralde guztietan, langileen kontrolpean. Horrela amaituko litzateke eskaintza publikoen ustelkeria odoltsua.

8.- Alokairu turistikoaren edo sasoikoaren debekua bizitegi-defizita duten eremuetan, eta negozio horren erregulazio zorrotza, hirietako hirigune historikoak eta ingurumenaren babesa babesteko, erakunde, sindikatu eta etxebizitza-kolektiboen eta ekologisten aholkularitza eta proposamenak kontuan hartuta.

9.- Kaleratzeak legez debekatzea. Aski da langile-klasearen pobretzea.

10.- Desokupako eta bere higiezinen negozioko eskuadrista faxisten aurkako auzotarren eta langileen defentsa.

Oso baliagarria den debate teoriko bat

Etxebizitza izateko eskubidearen aldeko mugimendua osatzen duten erakunde eta plataforma guztiak ez datoz bat alokairu sozialeko etxebizitzen parke publiko horren aldarrikapenarekin.

"Etxebizitza publikoa ez da irtenbide bat, langile-klasearentzako arazo bat baizik" ideia borroka-sektore batzuek defendatzen dute, hala nola Mugimendu Sozialistako lankideek inspiratzen dituzten eta etxegabetzeen aurkako borrokan nabarmendu diren hainbat hiritako etxebizitza-sindikatuek.

MSren adierazpen idatzietan azpimarratzen denez, "arazo hori [etxebizitzarena] eraginkortasunez desagerraraztea sistema horren abolizio eraginkorraren eskutik baino ezin da etorri. Kapitalismoaren abolizioa, gainera, termino positiboetan bakarrik gerta daiteke sistema sozialista berri bat ezarriz, etxebizitza unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa ezaugarri duen sistema "(Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako proposamen politikoa).

Librería"
Espekulaziozko merkatu honen bihotzera seinalatzen duen eta etxebizitza publikoaren eskubide unibertsala mahai gainean jartzen duen programa bat behar dugu, errentisten irabazien aurretik.

Ados gaude sozialismoak etxebizitzaren arazoa konpontzea ahalbidetuko duela kapitalistak desjabetuz eta ekonomia planifikatu baterako plan demokratiko bat abiaraziz. Baina kontua da ea gaur egun aldarrikapen klasistarik eta sozialistarik badagoen, langileria etxebizitzaren aldeko borrokan mugiaraz dezakeenik.

Apirilak 5eko manifestazio handiak baino pare bat aste lehenago, Madrilgo auzoetan MSren inguruko Etxebizitzaren Sindikatuek sinatutako kartelak ikusi genituen, kontsigna nabarmen batekin: “Etxebizitza publikoa ez da soluzioa”. Kartel hauetan ere egokitasunez salatzen ziren SAREBen jabetzako etxebizitzen kaleratzeak. Baina kontsigna zentrala, eta oso deigarrai zena, horixe zen “Etxebizitza publikoa ez da soluzioa”

Bistakoa da, gazte eta langile askok, hauek ikustean, beren buruari galdetuko ziotela: Eta, orduan, zein da irtenbidea? Etxebizitza publikorik ez egitea? Eta hori ez al da gertatzen ari dena?

Kartelek ez zuten proposamenik egiten positiboki, ezta hautabidea sozialismoa zenik. Baina masen mugimendu batean parte hartzean garrantzitsua da defendatzen den posizio politiko bakoitzaren inplikazio praktikoak kontuan hartzea.

Arazoaren muinera sartuz. Zein egoeratan dago gaur egun etxebizitza publikoa? Azken datu ofizialen arabera, Etxebizitzaren Ministerioak argitaratu zituenak martxoaren 20an, 2024an 14.371 babes-ofizialeko etxe eraiki ziren. 2023an 8.847 izan ziren. Hau da, babes-ofizialeko 24.000 etxebizitza baino gutxiago Estatu espainiar osoan, zifra guztiz irrigarri bat[4].

Guzti hau ez da ustekabea. Tokiko gobernuek, autonomikoek eta gobernu zentralak, PPkoek, PSOEkoek, EAJkoek, Juntsekoek eta ERCkoek, osasunean, hezkuntzan eta gainerako gizarte-zerbitzuetan eta sektore estrategikoetan erabilitako irizpide bera aplikatu dute etxebizitzetan: pribatizatzea, kapitalistek haiengandik ahalik eta etekinik handiena lor dezaten. Bai, pribatizazio amorratua, etxebizitzaren kasuan etxebizitza publikorik ez eraikitzea eta merkatua espekulatzaile pribatuen esku uztea eskatzen duena. Estrategia horrek, jakina, CCOO eta UGT sindikatuetako buruen lankidetza aktiboa izan du.

Errealitate zehatz eta objektibo horren aurrean, galdera hau egin behar da: komunista iraultzaileoi berdin al zaigu osasuna eta hezkuntza pribatizatzea, berdin al zaigu sektore elektrikoa pribatizatu izana, etxebizitza bankuek, funtsek eta errentazaleek kontrolatutako merkatu pribatua izatea? Gai honen aurrean sorbaldak altxatzen ditugu eta baieztatzen dugu gauza bera dela zerbitzuak publikoak, kalitatezkoak eta doakoak izatea, edo ez izatea, funtsezkoa sozialismoaren alde borrokatzea delako? Horrela handitzen al dugu langile-klasearen eta gaztetasunaren kontzientzia sozialista?

Jakina, galdera egitean, erantzuna bere pisuaren araberakoa da. Jakina ez zaigula axola. Akats larria egingo genuke zerbitzu publikoak, aurreko belaunaldietako langileen eta gazteen borroka gogorrarekin abiatu direnak, alferrikakoak direla eta gure bizi-kalitatean eraginik ez dutela pentsatuko bagenu. Erabat zentzugabea da. Izan ere, zerbitzu publiko horiek "gizarte-soldataren" parte dira, hau da, langile-klase osora itzultzen den gainbalioaren zati bat dira.

Horregatik osasuna, hezkuntza eta etxebizitza publikoak baita beste zerbitzu publikoak erasoaldi baten menpe daude eta pribatu bihurtzen dira, sozialdemokrazia guztiarekin alde. Kapitalistek klase-borrokagatik eman behar izan zuten gainbalioaren zati hori kentzen digute. Badakite era honetara baliabide publikoak haien kontu korronteetara iristen direla enplegua prekarizatzearen kontura, lehen enpresa publikoei lotuta zeuden plantillak "kanpora ateratzeko", eta orain soldata gutxiago ordaintzen zaie eta lan-eskubideak lapurtzen zaizkie. Estrategia horrek gure hileko diru-sarreren funtsezko zati bat ordaintzera behartzen gaitu, kalitate askoz kaskarragoko zerbitzuak eskuratzeko, haien zuzeneko kontrolpean daudenak.

Hau estrategia kapitalistaren oinarrietako bat da haien irabazi-tasa handitzeko sistema geratzen eta behera doan bitartean.

Jakina, gure alternatiba sozialismoa dela. Hori ABCa da. Baina iraultzaren alfabetoan letra gehiago daude, termino marxistetan trantsizio-errebindikazioak deitzen direnak, eta komunistek beti erabili izan dituztenak eragina eta militantzia irabazteko sozialismoaren programarako. Aldarrikaoen trantsizionalak, borrokarako taktika eta metodo iraultzaileekin batera, eta langileria eta gazteria antolatzen diren gune guztietan esku-hartze praktikoarekin batera.

Librería"
Kapitalistek klase-borrokagatik eman behar izan zuten gainbalioaren zati hori kentzen digute. Badakite era honetara baliabide publikoak haien kontu korronteetara iristen direla enplegua prekarizatzearen kontura.

Komunista gisa soldatapeko lanaren abolizioaren alde gaude, gizarte komunistan lortuko dugun zerbait. Baina lan egiten dugun fabrika eta enpresetan, langile asanbladetan aldarrikapen plataforma bat erabaki beharra dago hitzarmenerako, imagina dezakegu militante komunistei ez zaigula axola soldataren igoera, edo borroka sindikalean lortutako eskubideak, aukera bakarra sozialismoa delako? Jakina, langileek oso ikasiak bagina bezala ikusiko gintuzkete, baina beren arazo eta interesetatik erabat kanpo.

Benetako komunismoak, degenerazio estalinistaren urteetan ez desitxuratuak eta doilortuak, beti taktika malguenetara jo zuen langile-klasera eta sektore aurreratuenetara iristeko. Leninen liburua, «Ezkerkeriaren» haur gaixotasuna komunismoan, gaur egungorako zorroztasun eta argudio-indar guztia mantentzen duen adierazpena da, boltxebismoak garrantzi handiko gaietan dituen benetako posizioak azaltzeaz gain, dela komunisten parte-hartzea Legebiltzarrean, sindikatu erreformistetan, iraultzaileak ez diren ezkerreko beste erakunde batzuekiko fronte bakarra, nola lortzen den alderdien diziplina, dela kontzientzia sozialistaren garapena bultzatzen den, eta hori ezin da propagandatik bakarrik sortu, baizik eta klase-borrokaren esperientzia praktikoan oinarritzen da.

Internazional Komunistaren III. Kongresuan onartutako Taktikari buruzko tesia[5] ere erreferentzia ona da. Lehen Mundu Gerraren amaieran jarraitu zuen krisi iraultzailea igortzen hasi zen une batzuetan, agintari boltxebikeek ezinbestekotzat jo zuten "komunismoaren printzipioetarako, langile gehienen printzipioetarako, konkistan erabili beharreko bitartekoak definitzea, komunismoa gauzatzeko borrokan proletariotzaren elementu sozialki erabakigarriak antolatzeko", eta egoera horretan alderdi komunistek "ez dute oraindik benetako borroka iraultzailean langile-klase nagusiaren zuzendaritza eraginkorrik".

"Egungo garaiko izaera iraultzailea — diote tesiek —, hain zuzen ere, langile-masen existentzia-baldintza apalenak gizarte kapitalistaren existentziarekin bateraezinak direla eta, horregatik, aldarrikapen apalenen aldeko borrokak berak komunismoaren aldeko borrokaren proportzioak hartzen dituela". Gaur egungo egoerarekin antzekotasunak bistakoak dira.

Sektore batzuentzako alokairu sozialeko etxebizitza parke publikoa komunismotik alboratzen gaituen aldarrikapen partzial bat izan daiteken arren, urruko eta apirileko mobilizazio handietara atera ziren ehun milaka pertsonek erantzun bortitzen beharra erakusten dute. Ehun milaka horiek konbentzitzeko haien eskaerek orden kapitalistaren aurka egiten dutela, ez da nahikoa komunistok aldarrikatzea. Beharrezkoa da borrokan aurrera egitea eta haien esperientziaren kariaz ulertzea. Hori da konzientzia sozialista garatzeko dagoen era praktikoa. Masen mugimendu baten bitartez Gobernu kapitalista bat, oraingoa bezalakoa, behartzea etxebizitza publiko parkea berreraikitzera eta zabaltzera, orain dela hamarkada batzuk langile mugimenduak konkistatu zuen zerbait, baina hobea eta etxebizitza duinekin, guztiz egingarria da eta aldarrikapen adoretsu eta sakonago batzuk egiteko bidea irekiko luke.

Hain zuzen ere, bere izaera antikapitalistagatik den mugimendu bati anbizio handiagoko helburuak lortzeko, ez gara mugatzen pasiboki etxebizitza sozial gehiago eskatzera. Eskatzen dugu etxebizitza publikoen parke hori altxatzea bankuek, funtsek eta errenta-etxejabeek metatutako jabetzak desjabetzeko, eta demokratikoki kudeatzea, langileen eta inplikatutako erakundeen kontrolpean. Eta hori lortzeak aurrez aurreko borroka dakar erregimen kapitalistaren eta Gobernuan dituen alderdien aurka.

Librería"
Ehun milaka horiek konbentzitzeko haien eskaerek orden kapitalistaren aurka egiten dutela, ez da nahikoa komunistok aldarrikatzea. Beharrezkoa da borrokan aurrera egitea eta haien esperientziaren kariaz ulertzea.

Tesi horiek oso ondo azaltzen dutenez, "aldarrikapen horien aldeko borrokak gero eta masa handiagoak hartzen eta mobilizatzen dituen heinean, borroka horrek masen bizi-beharrak gizarte kapitalistaren bizi-premien aurka jartzen dituen heinean, langile-klasea jabetu egingo da, bizi nahi badu, kapitalismoak hil egin behar duela".

Leninen eta Alderdi Boltxebikearen autoritate handia gorabehera, Internazional Komunistak onartutako orientazio taktikoak ez zuen bere garaian aho bateko babesik jaso. Sektore ultraizkierdistenak sutsuki aurka jarri ziren, eta kapitulaziotzat jo zituzten erreformismoaren aurrean. Horregatik, Tesiek erantzun bat ematen diete, asmo iraultzaileenekin bada ere, kapitalismoaren pean langile-klasearen eguneroko bizitza hobetzeko borroken balioa gutxiesten dutenei: "Horrelako errebindikazio partzialen planteamenduaren aurkako objekzio oro, borroka partzial horien aitzakiapean egindako erreformismo-salaketa oro, ekintza iraultzailearen benetako baldintzak ulertzeko ezintasun horretatik eratortzen dira, zeina zenbait talde komunistak sindikatuetan parte hartzearen eta parlamentarismoaren erabileraren aurka agertu baitzen. Kontua ez da proletarioei azken helburuak predikatzea, baizik eta borroka zehatz bat aurreraraztea, azken helburu horien alde borroka egin dezakeen bakarra baita ".

Errentismoaren aurka borrokatzea sistema kapitalistaren aurka borrokatzea da

Mobilizazioak langile-klase osoaren borroka bihurtzeko, konkistatu beharreko helburuak argi eta garbi markatuko dituen programa bat ez ezik, borroka honetan aurre egin behar dieten gizarte-indarren ulermen zuzena ere behar da.

Zentzu honetan, uste dugu Sindicato de Inquilinas/Sindicat de Llogateres haien liburuan Poder inquilino[6] azaldutako adierazpen nagusietako batzuk ez direla erabilgarriak klase eta masen ikuspegi bat duen borroka aurrera eramateko.

Etxebizitzaren arazoa “bi klase sozialen”, errentarien eta maizterren, arteko liskar gisa, errealitatea desitxuratzen duen ikuspegi bat da. Maizter guztiek ez dituzte interes berberak, eta ez dira klase sozial beraren parte. Maizterra izatea ez da klase bat, ezta bere baitarako ere.

Sistema kapitalistaren motorra izaten jarraitzen du, nahiz eta forma juridikoak aldatu edo haien finantziaketa tresnak aldatu, soldatapeko langilearen gainbalioaren jabetze pribatua da. Hala, soldatapeko bat eta enpresari bat, edo alokairuan bizi diren erdi-mailako klasea, inola ere ez dira klase sozial berekoak, eta ez dute berehalako interesik ere.

Nahasmen horren atzean kapitalismoaren izaerari buruzko kontzeptu oker bat dago, liburuaren egileek "kapitalismo errentazaletzat" jotzen dutena, "errentak sortzen dituzten aktiboen kontrola ekonomiaren antolakuntzaren eta egonkortasunaren ardatz nagusi bihurtzen den sistema ekonomiko bat deskribatzen duena. Ohiko ekonomian ez bezala (merkantzia da nagusi), kapitalismo errentistan aktiboek hartzen dute protagonismoa. Eredu horren helburu nagusia ez da kontsumorako ondasunen edo zerbitzuen bidez balioa sortzea, baizik eta diru-sarrera errepikariak sortzen dituzten aktiboak edukitzea eta kudeatzea. Horrela, etekinak erauzketatik datoz balioa sortzetik baino gehiago, aktiboen errebalorizazioa eta errenten metaketa egungo kapitalismoaren funtsezko ezaugarri bihurtuz ".

Zalantzarik gabe, finantza-kapitalismoaren garapen parasitarioa, dagoeneko mende bat baino gehiago duena, oso urrun iritsi da, baina espekulazio-jarduera hutsek sortutako etekinen atzean, beti dago langile-klaseak sortutako eta kentzen zaion balio bat. Finantza-merkatuetan edo higiezinen merkatuetan ezerezetik sortutako "balioa" itxurazkoa da soldatapekoek beren lantokietan sortutako edo etorkizunean sortuko duten gainbalioa kapitalisten artean birbanatzea.

Librería"
Mobilizazioak langile-klase osoaren borroka bihurtzeko, konkistatu beharreko helburuak argi eta garbi markatuko dituen programa bat ez ezik, borroka honetan aurre egin behar dieten gizarte-indarren ulermen zuzena ere behar da.

Baina planteamendu horren gauzarik okerrena, "original" gisa agertzea bilatzen duena, zera da, langileriak espekulazio errentistaren, espekulazio horri eusten dioten gobernuen eta sortzen den eta indarra lortzen duen kapitalismoaren aurkako borrokan jokatu behar duen paper nagusia ebasten duela. Funtsezko zeregina da, langile klaseak mobilizazioak masiboak izan daitezen, hedaduraz eta intentsitatez haz daitezen, eta herrialdeko bizitza soziala eta ekonomikoa geldiaraziz garaipenak lortzeko gaitasuna duelako.

Uste dugu ez dela zuzena “ez dago kapitalismoarekin amaitzeko subjektu bakar bat” baieztatzea, liburuak azaltzen duen moduan. Nortzuek dira subjektua orduan? Guretzat, komunista iraultzaileontzat, langile klasea da, bizitzeko haien lan-indarra saldu behar duten pertsona guztiak, hoenk izanik, produkzioan duen paperarengatik, kapitalismoa suntsitzeko eta gizarte sozialista, aske eta berdin bat sortzeko ahalmena

Ahalmen hau gauzatzeko beharrezkoa da ezagueraz antolatzea sistema honekin amaitzeko. Prozesu hau historikoki zaila izan da, langile-erakunde trasizionalen buruak, estatu kapitalistarekin bat egindako burokrata erreformista bihurtuta, oztopo nagusi bihurtu dira klase-borrokak aurrera egin dezan, eta une erabakigarrietan kapitalisten barrikadan jarri dira iraultza errailetik aterarazteko.

Etxebizitzaren aldeko mugimenduak berriz ere langile klasearen oinarrizko sektoreak batzeko aukera ematen du, eta helburu zehatz batzuekin bateratzea. Baina horretarako ez dugu kapitalismoaren benetako natura besterik ulertu behar, baizik eta langile-borrokaren ahultasunaren arrazoiak ere.

Liburu honetan, honakoa baieztatzen da: “jabe bihurtzean, langile askok pentsatu zuten sindikatuak ez zirela beharrezkoak haien lan-eskubideen alde borrokatzeko, ezta Estaturik haien ongizatearen alde egiteko. Uste zuten etxebizitzen jabe izatea bakarrik behar zela, eta hauen prezioak gora egitea etorkizuna eta bizi-kalitatea bermatzeko. Hala, gizartean bakoitzaren ondarea etxebizitzaren balioaren menpe zegoela uste zen, eta ez lanaren menpe. Horrekin batera lehen pertsonei laguntzen zieten zerbitzu eta egitura kolektiboak desegin ziren, eta familien ongizatea etxeen prezioak jaitsi edo igotzeko arriskuari lotuta geratu zen, inolako segurtasunik gabe.”

Argudioa ez da berria: langile-klasea "burges bihurtzea" eta "jabe" bihurtzea, agintari erreformistak beren traizioez, klase menderatzailean erabat integratzeaz desenkusatzeko; Estatua gizartearen erakunde neutraltzat edo zapalduen ongile gisa hartzea, eta ez burgesiaren menderatze eta zapalkuntzarako tresnatzat; edo ez ulertzea inola ere garai honetako metaketa kapitalistaren prozesua eta zerbitzu publikoak, etxebizitza publikoa eta ideologiaren arloan ekintza kolektiboaren aurrean banakako irteerak suspertzea, hori guztia ez da batere originala. Hori da ezkerreko korronte batek beti planteatu duena, batez ere erdi mailako klaseetatik eta unibertsitatetik ateratakotik datorrena, eszeptizismoa eta desmoralizazioa nagusi direla.

Zaila izango da etxebizitzaren aldeko gudu arrakastatsu bat burutzea langile-klaseari berak jasaten dutuen erasoen errua egozten badiogu.

Langileen gaitasun kolektiboarekiko ezkutuko mesfidantza hori, nola ez, programa-proposamen garrantzitsuenetako batera eramaten da.

Etxebizitzaren ustezko "funtzio nagusiaren aldaketaren" ikuspegi ahistorikoan oinarrituta, "lehen batez ere bizitzeko leku gisa ikusten zen, baina pixkanaka [1980tik aurrera] aktibo finantzario bihurtu zen, hau da, dirua irabazteko modu bat", eta etxebizitza merkatu kapitalistatik pixkanaka kentzea du helburu.

Iragan denbora idealizatu batean merkatutik at dagoen etxebizitza-sistema baten ikuspegi horrek ez dio inolako azterketari eusten. Kapitalismoa industria-iraultzaren ondorioz hedatu zenetik, etxebizitzaren errentak jabeak aberasteko beste bide bat bihurtu ziren. Maizterren borrokek, XIX. mendetik orokortuak, liburuak berak hala erakusten du.

Nora garamatza honek guztiak? Banakako irteerak planteatzera, diru-sarrera jakin batzuk dituzten pertsonentzat baliagarriak, baina borroka kolektiboa zatikatzen eta ahultzen dutenak. Erabilera lagatzeko kooperatiben ideia ez da etxebizitzaren arazoari benetako irtenbidea kapitalismoaren azpian. "Maizterren talde batek etxegabetzeei edo gehiegizko igoerei aurre egin behar dienean, antolatzea erabakitzen duenean, erabilera-lagapeneko kooperatiba bat eratu ahal izango dute, bizi diren eraikina erosteko" planteatzea mugimendua irteerarik gabeko kalezulo batera eramatea da.

Librería"
Azken mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, auzo-mobilizaziorik masiboenak, eguneroko greba eta adierazpenek, okupazioek eta itxialdiek langile-auzo asko hobetzea lortu zuten, bai eta milaka etxebizitza publiko eraikitzeko bultzada ikaragarria ematea ere.

Putre-funtsak diruz saritzea, Bartzelonako Casa Orsolan gertatu zen bezala, eskandalu handia da, baina esperientziak erakusten du kooperatibismoa ez dela etxebizitzarako sarbiderik ezaren alternatiba. Aukera horrek ez du merkatua hausten, eta, lehenago edo geroago, sistema hori erreproduzitzeko mekanismo indartsuek xurgatzen dute ezinbestean. Errentari pribatuen esku dauden etxebizitzak alokairu sozialeko titulartasun publikoko etxebizitza bihurtzeko desjabetzea, erabiltzaileek eta erakundeek demokratikoki kudeatua, funtsezko arazoari aurre egiteko kontsekuente den alternatiba bakarra da.

Kapitalisteri aurre egiteko balio duten metodo eta taktikak

Programa hau errealitate bihurtzeko errentista eta haien zerbitzari politikoen erreseistentzia sendoa garaitu beharko dugu. Indar guztia aplikatuz gero irabazle atera gaitezken borroka luzerako prestatu behar gara, langile-mugimenduaren esperientzia eta borrokarako gaitasun guztia aplikatuz

Lehen pausoa alokairuen greba serioki prestatza izan behar da. Milaka maizterrek hiri nagusienetan bi, hiru edo lau hilabetetan etxejabe errentazaleen poltsikoak betetzeari uko eginez gero Gobernu zentralaren eta Autonomia Erkidegoetakoetan sortuko den presioa oso indartsua izango da. Antolatuta eta batera kaleratze mehatxuen aurka egin dezakegu, epaileak zein Desokupako banda faxistak izanda ere, 

Baina alokairuen greba ezin da ikusi aktibismoaren eta propagandaren ariketa abstraktu gisa. Beharrezkoa da batzar masiboak deitzea gure auzoetan, eta denbora-tarte zehatz bat proposatzea hori gauzatzeko. Horrela, beharrezko indarrak metatu eta langile-klase osoaren mugimendu politiko handia altxatzea lortuko dugu, etxebizitza publiko duina izateko eskubide unibertsalaren alde.

Gudu honetan, aktibitate ekonomikoa geldiaraziko duen greba orokor handi bat antoltzea aurrerapauso garrantzitsu bat izango da. Kanpaina bortitz bat egin behar dugu, langile sindikatuen oinarritik hasita, ehunka asanblada antolatzeko fabriketan, lantokietan eta auzoetan, eskoletan eta unibertsitateetan aktibitate sendo bat egin behar dugu greba orokorraren alde. Kontsigna hau hedatu behar dugu, gure indarrak batuz sindikalismo borrokalariaren inguruan eta borrokarako prest dauden mugimendu sozial guztietan. 

Azken mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, auzo-mobilizaziorik masiboenak, eguneroko greba eta adierazpenek, okupazioek eta itxialdiek langile-auzo asko hobetzea lortu zuten, bai eta milaka etxebizitza publiko eraikitzeko bultzada ikaragarria ematea ere. Hilabete hauetako adierazpenak mailu-hotsak dira. Baina aurrerapauso bat eman behar dugu estrategia sozialista eta klasista batekin, non langileok gure zigilua jarriko dugun. Hau da errenta-kapitalaren indar boteretsuak garaitzeko eta benetako garaipenak lortzeko bidea.

 

banner altsasu

banner altsasu

banner altsasu