Berriak

Krisia langile familiengan izaten ari den eraginen artean, minberena norbere etxetik bidaltzea da. Urte honetako lehen hiru hilabeteetan, 15.491 familiak jasan behar izan dute esperientzia latz hau; Botere Judizialaren Batzorde Orokorraren arabera, etxetik bidaltzea %36 igo da estatu espainiarrean iazkoarekin alderatuta, batez bestekoa eginda...


Ekainaren 15ean Catanlunyako Parlamentean azken hamarkadetako murrizketa sozial handienak bozkatu ziren, sektore publikoko 20.000 langileren kaleratzea eta hezkuntza eta osasun publikoaren hondatzea suposatzen zutenak. “Haserretuek” aurreko gauean kanpaldia antolatu zuten Parc de la Ciutadelan, Parlamentaren inguruan, baitan honen...


Euskal Herri osoan zehar Tolosaldea da ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra. Honen ondorioz bertako herritarrok espezialitateen anbulatorio publikoa eta Asuncion Klinika pribatua izan ditugu. Egoera honen ondorioz Tolosaldeako herritarrok dugun osasun zerbitzua eskasagoa izateaz gain, azken urteetan gero eta gehiago joan da...


Datozen asteetan areagotu egingo dira langile klasearen aurkako erasoak. Horietako larrienetakoa hitzarmen kolektiboaren erreforma izango da, langileen aurkako eraso historiko berri bat suposatuko duena. Pentsio erreforma babestu ondoren, CCOO eta UGTko agintariek ilusio eta esperantza handiak zituzten CEOE patronal espainiarrarekin akordio...


M15  Mugimendua hasi zenetik, eztabaidagai egon da mugimenduaren izaera eta erakunde sozialen, politikoen eta sindikalen parte hartzea. Gure ustez, tradizioz ezkerreko diren erakunde politikoek, bereziki PSOEren gobernuak, hartutako neurri antisozialek eragindako haserreak eta sindikatuenganako konfiantza ezak markatu du mobilizazioaren...


Sarritan defendatu izan da kapitalismoaren alternatiba kooperatibismoa dela, hau da, fabrika bakoitza bertan lan egiten duten guztiena izan behar dela eta horrela konponduko liratekeela gizarte honetako oinarrizko arazoak. Horren eredutzat aurkeztu izan da MCC taldea (Mondragon orain). MCCko kooperatiba baten autoritatea da Bazkideen Batzar...


banner altsasu

banner altsasu

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.