Kaleratzeen aurrean soldatak izoztea alternatiba bat al da?
Azken asteetan langileen soldaten aurkako enpresaburuen ofentsiba handitu egin da. Enpresariek “soldaten moderazioa” behar-beharrezkoa dela esaten jarraitzen dute. Enpresaburuek, finean, soldatak izoztea eta ondorioz erosteko ahalmena gutxitzea nahi dute.