Apirilean, Silvio Berlusconiren hauteskunde garaipena ezkerraren eta langile mugimenduaren porrota bezala aurkeztu zen. Askok esan zuten klaseen arteko borroka desagertuta zegoela ondorengo garaietarako. Berlusconi berak ere hori uste zuen.
Oro har emakumeei eragiten dien gaixotasuna da anorexia; edonola ere, handitzen doa gizonezkoengan duen eragina. Gaixoen %95a 25 urtetik beherako emakumeek osatzen dute, baina dagoeneko 9 urtekoen kasuak ere eman dira.
Kapitalistak espropiatzea beharrezkoa ez dela esaten jarraitzen dute erreformistek Venezuelan. Dirudienez ez dute ulertzen krisi kapitalista nondik datorren eta ulertzen ez dutenez ez dira gai krisiari aurre egin diezaoikeen ganorazko ezer planteatzeko.
Amerika Latina osoan ikusi ditugu azken urteetan prozesu iraultzaileak eta honek Konlonbiari ere eragin dio bete betean. Estatu Kolonbiarraren errepresio basatiaz gain langileak eta ikasleak lehen kolpeak ematen ari dira klase dominatzaileari, gero eta indar gehiagorekin gainera.
Europa Batasuneko presidente eta lehen ministro ezberdinek batasunaren itxura azaldu nahi arren krisiaren aurrean, ezin dute estali estatu bakoitzeko burgesiak bere interesak dituela, denak elkartuta egotea ezinezko egiten duena.
Kreditu batekin konbalidagarriak izango dira jardunaldi hauek.
Noiz: Azaroak 4, 11, 18, 25
Non: Donostia, FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA
(Ikusi nolako hitzaldi eta bideo emanaldiak emango diren eta apuntatzeko...
Krisia bere arduradunek ordain dezatela: kapitalistek! Bankuak eta monopolioak desjabetzea eta hauek langileen kontrolpean jartzea da konponbide bakarra! Benetako alternatiba sozialistaren alde!
Munduko merkatuetan beldurra nagusitu da. Egoera kontrolpetik kanpo dago eta gobernuek ezin diote konponbiderik aurkitu. 1929an bezala, okerrena pasata zegoela uste zenean, erorketa gehiago etortzen ziren. Inork ez daki noraino heldu daitezkeen akzioen balioak.