Urtarrila bere amaierara heltzear doa eta tolosarrok hain gure ditugun Ihauteriak gainean ditugu. Aurten, Tolosako Txosnagunea Euskal Herri plazan izango da eta bertan, Ihauteriak animatu eta festa giro herrikoia sortuko duen karpa jarriko dugu.
EUSKAL HERRIA SOZIALISTAk “AHTrik EZ! INPOSAKETARIK EZ!!” lelopean Tolosako Triangulo plazatik abiatuta URTARRILAREN 26an, ARRATSALDEKO 5etan, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.
Munduko boltsak azaroan baino %20 bajuago daude. 30 urtetan ez dute boltsek hain hasiera txarrik izan eta AEB eta Britainia Handiaren kasuan, estatistikak erregistratzen direnetik txarrenak!
Hamaika hildako eta 50 zauritu. Hori izan zen pasa den asteleheneko atentatuaren emaitza Karachiko industriagunean, Quaidabaden.