• EEEari ez Bridgestonen
Bizkaian greba orokor baten alde

    EEEari ez Bridgestonen Bizkaian greba orokor baten alde

  • Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

    Koalizio militaristak Europa isilarazi du eta langile klaseari gerra deklaratu dio

  • Eloy Val del Olmo, eskarmentu handiko militante iraultzaileari, elkarrizketa: “Garrantzitsuena antolatzea da kapitalismoa historiako zabortegira bidaltzeko”

    Eloy Val del Olmo, eskarmentu handiko militante iraultzaileari, elkarrizketa: “Garrantzitsuena antolatzea da kapitalismoa historiako zabortegira bidaltzeko”

  • Trantsizio odoltsua. Trantsizioaren egia izkutua

    Trantsizio odoltsua. Trantsizioaren egia izkutua

  • Etxebizitza publiko eta unibertsalaren aldeko borroka. Marxismo iraultzailetik egindako ekarpena

    Etxebizitza publiko eta unibertsalaren aldeko borroka. Marxismo iraultzailetik egindako ekarpena

  • Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

    Euskal Herria Sozialista, 100 ale. 18 urte marxismo iraultzailearen ideiei eutsiz

  • Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

    Errepresiorik ez ikasle mugimenduari! Somosaguasko 7ekin elkartasuna!

  • Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

    Le Pen ezgaitua. Klaseen arteko borroka gogortu egin da Frantzian

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
Bilbo
Bilbo
200322 3


GURE ESKUBIDE DEMOKRATIKOAK DEFENDA DITZAGUN

ELKARTASUNA KATALUNIAKO IKASLEEKIN ETA HERRIAREKIN!

Kanpora 155a! Errepresio frankistarik ez!

Aski da, gazte eta langileon borrokaren kriminalizaziorik ez!

Paroak ikastetxeetan 11etatik aurrera. Kontzentrazioak 12tan

a Deskagatu hemen eskuorria

PPren gobernua, Ciudadanosen eta PSOEko buruzagien babesarekin eta Estatu aparatuarekin batera diktadura garaitik ikusi gabeko gorakada errepresiboa aurrera eramaten ari da gure eskubide demokratikoen aurka.

Gaur Katalunian benetako salbuespen egoera frankista bizi da. Independentismoko buruzagien atxiloketa eta pertsekuzioa, irakasle eta gazteen aurkako epaiketak beren ideiengatik eta CDRen eta mugimendu sozialen kriminalizazio kanpaina basatia, jazarpen autoritario horren bidearen adierazgarri dira. PPren zerbitzura dauden tribunalek darabilten errepresio prozedurek argi erakusten dute 155 blokeak ez dituela Abenduaren 21eko emaitzak onartuko, eta gutxiago herri katalanak duen erabakitzeko eskubide legitimoa. Auzitegi Konstituzionalak, gobernuak eta komunikabide handiek berriro ere biktimak borreroekin nahastu nahi dituzte. Biolentoak Catalunyako gazte eta langileak direla diote modu baketsuan beren erabakitzeko eskubidea defendatzeagatik U1ean, 10.000 polizia eta Guardia Zibil baino gehiagok diskriminaziorik gabe beraien aurka kargatzen eta borrekin kolpatzen zituzten bitartean.

Aski da, muntaia polizialik eta errepresio frankistarik ez! Altsasuko gazteak aske!

Errepresioa Kataluniatik haratago doa eta Euskal Herrira eta Estatu mailara ere iristen da. Espetxean urte eta erdi daramaten Altsasuko gazteen kasua, eta beste hainbat prozedura judizial daude martxan Mozal Legearen bitartez gazteen, langileen, raperoen, twitteroen aurka. Errepresioak helburu argi bat du: langile familien aurka mota guztietako eraso eta murrizketak inposatu nahi dizkigute, horren aurka ahotsa altxatzea eta borrokatzea kriminalizatuz. Gure ikastetxeetan ere gertatzen da. Zuzendaritzek eta Eusko Jaurlaritzak geroz eta gehiago erasotzen dute gure greba eskubidea modu isil batean. Bitartean, eraso faxista basatiek, eskuak bete dirua lapurtzen duten PPko kargu ustelek, enpresariek eta bankariek erabateko inpunitatea dute.

Murrizketa gehiago hezkuntza publikoari eta ikasleak “espainolizatu”

Testuinguru honetan, PPren gobernuak areagotu egin du hezkuntzan LOMCEarekin frankismo garaiko hezkuntza eredua ezartzeko eta gu “espainolizatzeko” plana. Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroak, orain dela gutxi legionarioen desfilearen aurrean “soy el novio de la muerte” kantari agertzen zenak, ikasgai berriak adostu ditu Defentsako ministerioarekin: indar armatuen, monarkiaren eta sinbolo espainolen gurtza ezarri nahi dute ikasgeletan, ikasleek “la banderita” abestuz ikastetxe guztietan.

Datorren apirilaren 26ean, Catalunyako ikasleak masiboki aterako dira greba orokorrera PPren errepresio frankistaren aurka. Euskal Herritik babestu eta beraiekin batera mobilizatu behar dugu, gure eskubide demokratikoak, euskara eta hezkuntza publiko, doako eta duina defendatuz. Horregatik Ikasle Sindikatutik egun horretan ikasle guztiei 11etatik aurrera paroa egin dezaten eta 12etan hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Martxoak 8ko grebak eta pentsionisten mobilizazioek zein den bidea erakutsi dute.

Kontzentrazioak 12etan

Bilbo: Moyua

Donostia: Boulevard

Gasteiz: Andramari Zuria

banner altsasu

banner altsasu

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.