Ez da arraroa jende askok bizi ditugun garaiak frankismoarekin parekatzea. Ikusi besterik ez dago azken asteetan espainiar eta euskal burgesiaren polizi eta epaileek zer egin duten. Garai ilunenetan bezala Alberto Lopez nafarra bost egun eduki zuen Guardia Zibilak hospitalean bahituta bere aurka kotxe istripu bat probokatu ondoren. Gainera,...
Euskaldunon Egunkaria-ren auzian epaitu nahi dituzte Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Peio Zubiria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria. Bost egunez inkomunikatuta eduki zituzten eta guztiak torturatuak izan ziren.
Ibarretxek modu berezia dauka krisi ekonomikoa definitzeko. Bere ustez, arazoak dakartzan garaia da, baina baita aukera onak ekartzen dituena ere. Benetan harrigarriak edo lotsagarriak bere hitzak. Eusko Jaurlaritzak nahiko lidergo eta ideia onak omen ditu, gainera, krisiari aurre egiteko. Bai noski, Eusko Jaurlaritzaren eta PNVren errezeta...
Madrilgo zein Gasteizko gobernuak AHTaren lanak hedatzen ari dira. Egitasmo honen aurkako mobilizazioak ere asko ari dira ugaritzen. Gainera, proiektuaren inposizioa burutzeko, besteak beste, instituzioek ezkutatzen duten informazioa herritarrek zenbat eta gehiago eduki, AHTaren aurkako jarrera zabaltzen ari da. Kapitalismoaren beste ondorio...
Apirilaren 25erako Mobilizazio Eguna deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "Euskal Herriak Askatasuna behar du!" lelopean. Euskal Herria Sozialistatik babesa eman nahi diegu mobilizazio hauei. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek plazaratutako textua jarri dugu bertan.
“No volveran” dokumentala botako ondoren iraultza venezolarrari buruz eztabaida irekiz.
Eguna: Martxoak 13
Ordua: 20:00etan
Lekua: Nabarreria kalea, Kalaska espazioa (Zabaldi elkartea, Iruña)