Langile klasearentzat etxebizitza duin, publiko eta unibertsal baten alde. Errentadun etxejabeak desjabetu!
Jardunaldi historikoak bizitzen ari gara. Exekutatutako dozenaka milaka etxegabetzeren eta errentadun etxejabe, funts putre zein bankuengandik sufritzen dugun lapurretaren ondorioz urteetan pilatutako amorru guztia, izugarrizko indarrez lehertu da. Maricarmeni egindako etxegabetze basatia izan da denon pazientzia agortu duena. Nahikoa da esan dugu, ez dugu gehiago aguantatzen.
Etxebizitza gutxiengo bat aberasteko negozio zoragarri bihurtu izana, administrazio guztien kondena da. Izan ere, ez dira soilik PP eta Vox hondamendiaren erantzuleak. Pedro Sanchezek zortzi urte daramatza Moncloan, eta PSOE eta bere aliatuak ez dira gai izan errentadun etxejabeen botereari muga jartzeko neurri irmorik hartzeko. Bere agindupean etxebizitza publikoaren eraikuntza desagertuta dago eta alokairuak %200 igo dira. Hauek dira logika kapitalista onartzearen ondorioak!
Mugimendu hau izan da Maricarmeni etxea berreskuratzeko aukera eman zion palanka. Etxegabetze mespretxagarri horrekin hasitako mugimendua, joan den astean Madrilgo, Bartzelonako, Malagako, Granadako eta dozenaka hiritako kaleak bete zituena, plaza ugari indarrez eta gogoz betetako mobilizazio gune bihurtu dituena. Mugimendu honek behartu zuen Gobernua Parlamentuan bozkatu diren bi dekretuak azkar idaztera.
Noski, bi dekretu hauek gure borrokaren ondorio dira, baina era berean, desmobilizatzeko eta martxan dagoen altxamendu soziala amaitzeko asmo osoa dute. Batek ere ez du egiturazko neurririk aurreikusten higiezinen merkatuan esku hartzeko eta errentadun etxejabeak desjabetzeko.
Lehen dekretua bakarrik onartuko zutela zirudien, baina azkenean Junts, PP eta Voxek biak baztertzea lortu dute. Hau egundoko kaltea da Gobernuarentzat, eta borroka erradikalizatu eta haserre bizia piztuko du.
Bistan denez, kapital handiak eta eskuin politikoak gure mugimenduari guztiarekin aurre egitea erabaki dute, demokrazia hau ez dela demokrazia bat frogatuz, benetako boterea herriaren, familia langileen eta gazteriaren sufrimendua mespretxatzen duen oligarkiaren eskuetan dagoelako.
Moncloatik eskuina eta eskuin muturra joko dituzte erruduntzat. Baina badakigu errentismoaren eredu harraparia Gobernu “progresista” honen erantzukizuna ere badela, eredu hau uneoro onartu eta bultzatu baitu. Orain, hainbeste mimatu duen botere ekonomikoaren erantzun suntsitzaile hau jaso du.
Borroka egun hauen ondorioa argia da. Benetako garaipen bat lortzeko bide bakarra mobilizazioa zabaltzea, kalera milioika irtetea eta klase-sindikatuak greba orokorra deitzera behartzea da. Ez 2027 edo 2028rako. Greba orokorra orain, urrian edo, beranduenez, azaroaren lehen hamabostaldian.
Ez du zentzurik plazak okupatuz eta asteburu honetako manifestazioekin konkistatu dugun borroka posizio ikaragarri hau alde batera uzteak. Orain sakabanatzeko ideia gure aurkariei atseden ematea da, oxigeno-baloi bat ematea, justu nokeatuta ditugunean.
Ezker Iraultzailetik eta Ikasle Sindikatutik Maizterren eta Etxebizitzaren Sindikatuei eta mugimendu osoari proposatzen diegu tinko mantendu gaitezela eta kanpaldietan batuta egon gaitezela, manifestazioak zabalduz eta borroka guztiak bateratuz, klase-sindikatuek greba orokorrari data jar diezaioten, urrian edo beranduenez azaroaren lehen hamabostaldian.
Indar korrelazioa guztiz mesedegarria da borrokak bateratu eta rentismoaren diktadurari kolpe erabakigarria emateko. Orain da unea!
ANTOLATU GUREKIN, HONEN ALDE BORROKA EGITEKO:
- SAREBen, etxejabe errentadunen, bankuen eta funts putreen esku dauden etxebizitzak eta pisuak desjabetu, eta hiri guztietan etxebizitza publikoa eraikitzeko talka-plan bat martxan jarri. Horrela, oso denbora gutxian parke publiko bat sor daiteke, bi milioi pisu eta etxebizitzarekin, LGSren %20tik beherako alokairuekin eta maizterren sindikatuen eta etxebizitzaren kontrol eta kudeaketarekin.
- Prezioak berehala goitik mugatu, alokairuak %50 murriztuz, eta kontratuak mugagabeak izatera legez behartuz.
- Etxegabetzeak legez debekatu
- Desokupazio enpresak legez debekatu









