La Navalen itxierari ez! EEErik, kaleratzerik eta murrizketarik ez plantilan eta azpikontratetan! Gatazka beste fabriketara zabalduko duen klaseko politika sindikala behar dugu!
La Naval ontziola 2006an pribatizatu zenetik garairik txarrenak igarotzen ari da. PP eta PSOEren gobernuek EAEn EAJren babesarekin ontzigintzaren industriarekin amaitu nahi izan dute. 80ko hamarkadan zeuzkan milaka langileetatik urrun, Sestaoko ontziolak zuzeneko 250 langile besterik ez ditu eta zortzi erregulazio txosten jarraian lotzeaz gain...