Berriak

Euskal Herriko boto antifaxistaren mobilizazioa uztailaren 23ko hauteskunde orokorren emaitzak markatu dituen gakoetako bat izan da, Kataluniakoarekin batera. Hauteskunde gauean Feijoo, Ayuso eta Abascalen aurpegi zurbilek ederki irudikatu zuten erreakzioak jasotako kolpe latza, ezkerraren aurka aurreikusita zeukaten errebantxa nola, oraingoz,...

Irakurri gehiago …

Joan den ekainaren 16an jakin genituen Michelingo erreferendumaren emaitzak. Gasteizko lantegian, Estatu osoan gehien mobilizatu dena eta irabazien tamainan nahiz langile kopuruan garrantzitsuena dena izanik, kolpe latza jaso zuten enpresako zuzendaritzak eta bake sozialaren sindikatuek. Langileen ia %90eko parte hartzearekin, ezezko botoak...

Irakurri gehiago …

Horrela egiten zaie aurre patronalari eta eskuinari!

Michelineko langileak patronalari aurre egiteko zer balio duen eta zerk ez duen balio erakusten ari dira. Gasteizko lantegian, ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatu borrokalariek antolatutako eta bultzatutako lanuzteak oso jendetsuak izan dira, %95eko jarraipenarekin....

Irakurri gehiago …

Soldatak eta eskubideak borrokaren bidez lortzen dira

Maiatzaren 17an, 1.000 langile inguru batu zituen batzar orokorrean (CCOOk eta UGTk ez zuten deitu nahi izan) baztertu egin zen lantegiko zuzendaritzak eskainitako akordioa. Proposamen horrek ez zuen inondik ere soldaten igoera nahikoa planteatzen jasaten ari...

Irakurri gehiago …

Udal-hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak garaipen handia izan dira eskuinarentzat, eta emaitza suntsitzailea izan dute ia ezker parlamentario osoarentzat eta gobernuarentzat. Porrotaren larritasuna hain da handia ezen, emaitzak jakin eta ordu batzuetara, Pedro Sánchezek iragarri baitzuen hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratuko...

Irakurri gehiago …

Maiatzaren 28ko hauteskundeek EAJ EAEko udal eta aldundietatik kanporatzeko eta Nafarroan eskuin espainolistari bidea ixteko beharra markatzen dute. Baina esperientziak erakusten duen bezala, hauteskundeetan arerioak azpiratzeko ezinbestekoa da kaleetan mobilizaziorik kementsuena altxatzea eta alternatiba argi bat planteatzea langile klasearen...

Irakurri gehiago …

Euskal Herria Sozialista aldizkaritik Tolosako Asuncion klinikako langileak elkarrizketatu ditugu, hain zuzen, Beatriz Mendia LABeko ordezkaria eta Marian Echeverría ELAko ordezkaria, biak Enpresa Batzordeko kideak. Tolosaldea da EAEn ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra, eta urteak dira egoera horrek langileen borroka zein eskualdeko...

Irakurri gehiago …

Paris, Marseilla, Lyon, Tolosa, Baiona Lille, Nantes, Bordele, Estrasburgo... Milioika langilek eta gaztek ehunka hiri eta herritako kaleak hartu dituzte borroka honen bederatzi eta hamargarren greba orokorretan, eta hamaikagarrena egiteko deia luzatu da apirilaren 6rako. 68ko maiatzetik aurrekaririk ez duten egun historikoak ikusten ari gara....

Irakurri gehiago …

Altxa dezagun ezker borrokalaria programa sozialista batekin

Hauteskunde hitzorduen atarian gaude eta galdera garrantzitsuak dauzkagu aurrean. Koalizio Gobernuak errepikatuko du, ala PPk eta Voxek gehiengo osoa lortuko dute? Nola kanporatu daiteke EAJ, patronalaren alderdia, eta bere pribatizazio eta...


antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna