Istanbuleko mobilizazio txiki eta ustez anekdotikoa zenak erabat aldatu du Turkiako egoera sozial eta politikoa. Urteetan pilatutako haserreari eta errepresioari erantzunez, milioika gazte eta langile turkiar atera dira kalera, eta mugimenduaren epizentroa Istanbul bada ere, herrialde guztira zabaldu da.
Siriako gatazka ez da oraindik amaitu; aitzitik, are gehiago sakontzen ari da. Dagoeneko 80.000 pertsona hil direla kalkulatzen da eta milioitik gora lagunek alde egin behar izan dute. Egoera honen aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da programa sozialista defendatzea.
Bi urte baino gehiago igaro dira Tunisian Ben Aliren diktadura bota zutenetik. Gertakari honek mundu arabiar osoa astindu zuen, eta Egipton Mubaraken erregimenari eta Libian Gadafirenari amaiera eman zioten uholde iraultzailea piztu zuen. Era berean, kinka larrian jarri zituen Bahreingo monarkia erreakzionarioa eta Yemengo klase agintaria, eta...
Ogia, askatasuna, bake soziala aldarrikapenak entzuten dira oraindik ere Egiptoko kaleetan, Hosni Mubarak erori eta bi urtera. Ezin zitekeen bestela izan, Iraultzaren bigarren urteurrena Mohamed Mursiren Gobernu islamistaren aurkako manifestazio masiboekin ari dira ospatzen. Mobilizazio hauek, beste behin, hura gaitzetsi eta azaroan...
Askok Arabiar Iraultza amaituta edo otzanduta zegoela uste bazuten ere, inoiz baino indar handiagoarekin jarraitzen du Egipton. Manifestazio jendetsuak, kanpaldiak eta lelo iraultzaileak indar handiz itzuli dira gobernu kontrairaultzailearen aurka. Gaur egungo gertakari hauek erakusten dute iraultza goragoko fase batean sartu dela.
Askok amaituta zegoela uste zuen arabiar iraultzak inoiz baino kemen handiagoarekin jarraitzen du Egipton. Manifestazio jendetsuak, kanpaldiak eta aldarrikapen iraultzaileak indar ikaragarriarekin itzuli dira gobernu kontrairaultzailearen aurka. Gertakari hauek iraultzaren goragoko fase baten hasiera adierazten dute.
Egiptoko iraultza beste fase batean sartuko dela dirudi. Mohamend Morsi presidente islamistak erabaki du berak hartutako neurri guztiak apelaezinak izango direla. Honek mobilizazio ikaragarriak eragin ditu, eta “Herriak erregimena erortzea nahi du” bezalako leloak berriro hartu dituzte. Azaroaren 27an egun garrantzitsua izan zen:...
Masa siriarrek modu heroitsuan egin diete aurre Al-Assaden gobernuaren ofentsiba guztiei. Diktadorearekin leial diren tropek odolez bustita “baketzen” badituzte herri eta auzoak, eta ehunka hildako utzi, berehala altxamenduak pizten dira beste lekuetan. Horrela, uztail erdialdean Damasko eta Alepoko altxamenduak piztu ziren; biak...
Al-Assadek oraindik ezin izan du Siriako iraultza zapaldu, horretarako indarkeria bortizki erabili badu ere eta oposizioko agintariek ahultasun politikoa erakutsi badute ere. Auzo eta hiri errebeldeak behin eta berriz ari dira altxatzen erregimenaren aurka. Al-Assadek babesa zuen Damasco eta Alego bezalako hirietako auzoetan ere mobilizazioak...
Martxoaren 15ean urtea bete zen Sirian mugimendu iraultzailea hasi zenetik. Arabiar herrialdeetako iraultzaren berotasunean, siriar gazte, iraultzaile eta nekazariek ez zuten atzean geratu nahi izan, eta 1970 urteaz geroztik boterean zen Al-Assad-tarren familiaren gobernu ustelaren aurka altxatu ziren. Otsailaz geroztik, gobernuak iniziatiba...