Kapitalistak espropiatzea beharrezkoa ez dela esaten jarraitzen dute erreformistek Venezuelan. Dirudienez ez dute ulertzen krisi kapitalista nondik datorren eta ulertzen ez dutenez ez dira gai krisiari aurre egin diezaoikeen ganorazko ezer planteatzeko.
Amerika Latina osoan ikusi ditugu azken urteetan prozesu iraultzaileak eta honek Konlonbiari ere eragin dio bete betean. Estatu Kolonbiarraren errepresio basatiaz gain langileak eta ikasleak lehen kolpeak ematen ari dira klase dominatzaileari, gero eta indar gehiagorekin gainera.
Irailaren 13an Santa Cruzko langileen erakunde guztiek sinatutako adierazpena jarri dugu bertan. Adierazpenean ikusten da eraso faxisten aurka piztu den herritarren haserrea. Ondoren, azken gertakizunen artikulu bat ipini dugu.
Oligarkia bere indarrak mobilizatzen ari da gogor. Jorge Martinen bi artikulu eta Santa Cruz bertako iraultzaile baten testigantza jarri ditugu hemen. Beharrezkoa da Boliviako gertakizunekin adi egotea komunikabide kapitalistak gertatzen ari dena gordetzen ari baitira.
Irailaren 28an Batzar Konstituzioegileak onartutako Ekuadorko Konstituzioa bozkatuko da, 8 hilabeteko eztabaiden ondoren, alderdi oligarkiko eta proinperialisten oposizioarekin. Konstituzio hau, onartzen bada, munduko aurreratuenetakoa izango da.
Abuztuaren 28an, Evo Morales Boliviako presidenteak bi dekretu presidentzial aurkeztu zituen abenduaren 7rako konstituzio berrirako (Constitución Política del Estado, CPE) erreferenduma eta Cochabamba eta La Pazko prefektuen hauteskuendeak konbokatuz.