Krisi kapitalista munduko bazter guztiak astintzen ari da. Orain Austria, iraganean bake sozialaren eta ‘elkarrizketaren’ herrialdetzat hartu zena, langileen babes gero eta handiagoa duen eta erradikalizatzen ari den ikasle protesta batek astindu du.
2009ko irailaren 18an hauteskunde iruzurraren aurkako mugimendua bizirik dagoela erakusten duen manifestazio jendetsu bat egin zen. Mugimendu honek iraniar gizartea astindu zuen eta, gorabeherak badaude ere, egungo erregimena erori arte iraungo du. Guretzat gakoa langile klaseak duen papera eta benetako zuzendaritza iraultzaile baten beharra...
Garrantzitsuea da masen moral iraultzailea ez dagoela kalteturik, are gehiago, sitio egoera badago ere, indartu egin da; hobeto esanda, sitio egoera iraultzaren latigoa izan da. Orain, golpeak eta bereziki sitio egoerak sortu dituen amorru, indignazio eta haserrea antolakuntzan bilakatzea beharrezkoa da.
Kolonbia eta AEBko gobernuen akordio militarraren iragarpenak hautsak harrotu zituen. Akordio honi esker ejerzito estatubatuarrak Kolonbian zazpi base militar erabiltzeko eskubidea izango du. Honek, krisi berri bat ireki du...
Hondurasko egoera ez da baretu kolpistek nahiko luketen bezala. Denbora pasatzen joan den neurrian altxamendu herritarra indarra hartzen joan da. Errepresioa gogorra den arren Hondurasko masek ez daukate asmorik amore emateko.
Hondurasen beste estatu kolpe bat antolatu dute bertako oligarkiak eta inperialismoak. Txanpon honek beste aurpegi bat ere badu ordea, Hondurasko masen mobilizazio zabalak eragin ditzake prozesua iraultza batera zuzenduz.
Venezuelako Corriente Marxista Revolucionariak Irango iraultzari buruz egindako adierazpena.
Iranen ikusten ari garena benetako iraultza herrikoia da. Hala ere, bere zigilua bertan jartzeko, langile klaseak parte hartu behar du mugimenduaren lehen lerroan jarriz. Langile klaseak mugimendu honetan jokatzen duen papera oinarrizkoa izango da iraultzak aurrera edo atzera egiteko.
Masa irandarrak kaleak hartzen hasi dira Irango gobernuak antolatutako hauteskunde iruzurraren ondoren. Azkeneko urteetan pilatutako haserrea eta ondoeza lehertu egin dira. Polizia eta gobernuak kontrolatzen dituen banda faxisten errepresioa eta erasoak ez dira gai masa irandarren mobilizazioak geratzeko. Gertakizun hauek borroka luze baten...
Pasa den martxoaren 15ean albiste batek nazioarteko prentsa astindu eta inperialismoa eta bere burgesia sateliteak alerta egoeran ipini zituen: Nazio Askapenerako Farabundo Marti Fronteak (FMLN) El Salvadorko presidentzia irabazi zuen.