Pasa den ostiraletik langabezian daude Antaliseko 37 langileak, kaleratze eskutitzak jaso ondoren. Gaur, beste behin, mobilizatu egin dira beren lanpostuen defentsan. Euskal Herria Sozialistatik babes osoa eman nahi diegu Antaliseko langileei eta beren borrokari, eta beste behin, gure proposamena luzatzen diegu sindikatuetako...
Mundu mailako krisia okertzeak potentzia inperialisten arteko talka areagotu du beren eragin eremua mantendu eta handiagotzeko. Egoera hau dago Ukrainako gertakarien atzean. Inperialismo europarra, eta bereziki burgesia alemaniarra, errusiar oligarkia kapitalistarekin lehiatzen ari da ukrainar merkatu estrategikoa kontrolatzeko.
Urtarrilaren 14an ejertzitoa eta polizia federala Mexikoko Apatzigan herrian sartu ziren, Michoacango gobernadorearen arabera “ordena eta bake publikoa itzultzeko”. Herri hau Tierra Calienteko foko gorrietako bat eta narkoen aurkako autodefentsa taldeek ofentsibara jo dute narkotrafikoarekin amaitzeko.
Kataluniako gatazka nazionala egoera politikoaren erdigunean dago eta espainiar estatuan hain gogor kolpatzen ari den mundu mailako krisi ekonomikoaren ondorio zuzena da. Inflexio politikoko garaiak izan ziren 30. eta 70. hamarkadetan gertatu zen bezala, klase arteko borrokaren gorakadarekin batera, gatazka nazionalaren auziak azaleratu egin...
Bilboko alkatea den Iñaki Azkunaren eskutik, EAJk ez ditu kendu nahi udaletxeko eta kaleko ikur frankistak, “historia errespetatzea” nahitaezkoa dela esanez. Zein historia errespetatu nahi du EAJk? Zein izan zen EAJren benetako papera gerra zibilean? Altxamendu faxistaren ala langile iraultzaren alde egin zuen euskal kapitalisten...
Bost urte pasatu dira subprime hipoteken leherketatik eta Estatu Batuetako eta Europako finantza sistema hondoratu zenetik. Aldi honetan sistema kapitalistak trastorno orokortu bat sufritu du, 1929ko cracka eta 30. hamarkadako gorakada iraultzailea eragin zuenarekin eta XX. mendeko 70. hamarkadako langile mugimendu indartsu eragin zuenarekin...