Ekainaren 27ko goizean gertatu denak ez du aurrekaririk. Indar, klase kontzientzia eta erabakitasun erakustaldi batean, 1.000 langilek baino gehiagok, CTMk eta CGTk Cadizko ontziolaren atarian deitutako batzarrean, EZETZ esan diote berriro UGTk sinatu nahi duen lotsaren aurreakordio berriari. Horretaz gain, asanbladak greba mugagabea mantentzearen alde bozkatu du.
‼️ ASAMBLEA MULTITUDINARIA en los astilleros de Cádiz.
— Izquierda Revolucionaria (@IzquierdaRevol) June 27, 2025
1.000 trabajadores alzan sus manos para decir un rotundo NO al segundo acuerdo de la vergüenza presentado por UGT.
No tenemos miedo. Tenemos FUERZA. La #HuelgaDelMetalCádiz la vamos a GANAR. pic.twitter.com/7WWMSSXwTr
Zelako giroa, zirrara eta gure klasearen harrotasuna. UGTren burokrazia erabat deslegitimatuta dago. Montororen dimisioa! oihuak gogor oldartu dira, UGTko ordezkariari negoziazio mahaitik aldentzeko eskatuz, patronalaren ahotsa delako. Baina azken horri, enpresaburu adoretsu, zeken eta prekarietate eta esplotazio bidez poltsikoak betetzen ari diren horiei, zuzentzen zaie batzar honen funtsezko mezua: ez dizuegu beldurrik eta guztion bila goaz.
Hori da kontua. Badakigu nolako indarra dugun, nolako sinpatia eta elkartasuna lortu dugun Cadizko herriaren eta Estatu osoko langileen artean.
Después de la asamblea donde 1.000 trabajadores hemos dicho NO al segundo acuerdo de la vergüenza, salimos en manifestación hacia el centro de Cádiz.
— Izquierda Revolucionaria (@IzquierdaRevol) June 27, 2025
Esta patronal avara y explotadora nos tiene y nos tendrá enfrente. La #HuelgaDelMetalCádiz la vamos a ganar. pic.twitter.com/DCHycMu0HW
Batzar jendetsu honek, astelehenean gertatu zen bezala, berriro ekarri ditu gure klasearen metodo demokratikoak. Hemen dena eztabaidatu eta esku hutsez bozkatzen da. Eta horrela izan da. EZEZKO botoa eman zaie UGTren maniobrei, baiezkoa eman zaio grebarekin indar handiagoz jarraitzeari, eta bozkatu da, halaber, EKAINAREN 30EAN, ASTELEHENEAN, 18:00ETAN, DRAGADOSETIK PUERTO REALEKO UDALETXEKO PLAZARA, Cadizko herri osoari parte hartzeko deia eginez.
Cadizeko metalaren borroka fase erabakigarri batean sartu da, baina dagoeneko inork kenduko ez digun garaipen handi bat lortu du: patronalari nola aurre egin dakiokeen frogatu da, baita langileen kausari bai balio dioten klase sindikalismo borrokalari, demokratiko eta asanblearioaren metodoak zeintzuk diren ere.
El pueblo de Cádiz aplaude a los huelguistas del metal. Esta es la solidaridad de clase con la que vamos a ganar esta lucha. Muchas gracias ✊🏽
— Sindicato de Estudiantes 🇵🇸 (@SindicaEstudian) June 27, 2025
Ni un paso atrás en la #HuelgaDelMetalCádiz. pic.twitter.com/32YHAsX3A4
Ezker Iraultzaileko ontzioletako langileak eta Cadizko Ikasle Sindikatuko gazteak lehenengo minututik ari gara lanean greba honetan. Piketeetan goizeko bostetatik, batzar guztietan, manifestazioak bultzatuz eta gure ideiak emanez, eta baldintzarik gabeko babes hori esker oneko adierazpen ugari jasotzen ari da. Eta borroka honetan azkeneraino egoten jarraituko dugu, gure indar eta baliabide guztiak greba historiko baten zerbitzura jarriz, mugarri dena.
Jornada histórica en la #HuelgaDelMetalCádiz.
— Izquierda Revolucionaria (@IzquierdaRevol) June 27, 2025
🔴 La @CTM97560609 y @CGT_Navantia_SF convocan a todos los trabajadores y al pueblo gaditano a una gran MANIFESTACIÓN el lunes 30 de junio a las 18h desde Dragados a Puerto Real.
Nos lo cuentan Manuel Balber y Antonio Muñoz 👇🏽 pic.twitter.com/Ntah2snLs9
Atzerapausorik ez metalgintzako borrokan!
Greba hau irabaziko dugu!