Errepresiorik ez genozidio sionistaren aurka borrokatzen dugunon aurka!
Joan den urriaren 15ean, Ainoa Murcia eta Carlos Naranjo, Sindicat d'Estudiants eta Esquerra Revolucionàriako militanteak País Valencià-n, erasotu eta ordu luzez atxilotu zituen istiluen aurkako poliziak, Palestinar herriaren aldeko kontzentrazio baketsu baten ondoren, Roig Arena Kirol Jauregiaren aurrean. Bertan, Euroligako saskibaloi partida bat jokatzen ari zen, Tel Aviveko Hapoel taldea parte hartzen zuela, Netanyahuren erregimenaren ikur gisa.
Kontzentrazio hau genozidio sionistaren aurkako greba orokorraren parte zen, flotillaren aurkako erasoaren ondoren, estatu mailan kaleak bete zituenak.
Gertakizun horietatik hiru hilabetera, gobernuaren ordezkaria Valentziako erkidegoan, Pilar Bernabé, PSOEko agintari nabarmena, gure kideei 5.000 euroko bi isun ezarri dizkie, eta beste 1.500 euroko isuna Sindicat d'Estudiants-eko koordinatzaileari, Mario Tercerori, atxiloketa arbitrario haren inguruan azalpenak eskatu ondoren poliziak identifikatu baitzuen.
Guztira, 11.500 euro, “agindu polizialak behin eta berriz desobeditzeagatik”, “modu aktibo eta errepikatuan erresistitzeagatik” eta “segurtasun dispositiboa eta polizia uniformatuen osotasun fisikoa arrisku larrian jartzeagatik”. Beste errepresio-neurri baten aurrean gaude, eta okerrena, palestinar herriaren alde eta genozidioaren aurka ahoa betetzen den Gobernu batek egin duela.
Ikasle Sindikatutik langile, aktibistei, ezkerreko erakunde eta alderdiei, sindikatu, mugimendu sozial eta kolektibo antifaxista guztiei elkartasun aktiboa eskatzen diegu, Valentziako Gobernuaren Ordezkaritzara eta PSPV-PSOEra web-orri honetan dugun eskaera bidaliz.
Horrez gain, Valentziako Gobernuaren Ordezkaritzako telefonora (963079000) eta PSPV-PSOEren telefonora ere (961831237) deitzea eskatzen dizuegu, ahalik eta presio handiena egin dezagun.
Sindicat d'Estudiants-etik bide guztietatik borrokatuko dugu isun bidegabe hauek atzera botatzeko, eta gure kidei ireki daitekeen zigor-arloko edozein prozesuen aurka ere borrokatuko dugu. Horregatik, gonbidatzen zaituztegu defentsa juridikoa eta kanpaina antierrepresibo honetatik eratorriko diren gastu guztiak ordaintzen laguntzera, ekarpen ekonomiko bat eginez. Mila esker!









