Ezker Iraultzailetik, lehen egunetik, bat egin dugu euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17rako deitutako greba orokorrarekin. Confebask, CEN eta EAJri kolpea emango dien jardunaldia izango da. Jarduera ekonomiko eta sozial guztia geldiaraziko dugu 1.500 euroko LGS baten alde borrokatz eko eta argi uzteko Ekialde Hurbileko gerra inperialistaren eta Gazako genozidio sionistaren aurka gaudela
Bizi garen munduaz berriz hausnartz eko aukera da greba orokor hau. Giza aurpegiko kapitalismo bati buruzko kontakizunak defendaezinak dira. Errealitatea hau da: egunetik egunera hogeita hamargarren hamarkadako faxismoaren eta nazismoaren gero eta antz gehiago duen eskuin muturra aurrera doa. Trumpek, Netanyahuk, Mileik, Ayusok, Abascalek… erregimen autoritarioak ezarri nahi dituzte, langile borrokarekin lorturiko eskubide demokratiko eta laboralekin amaituz.
Esaten duguna ez da gehiegikeria. Palestinako herria Gazan sarraskitu ondoren, Iran eta Libanoren aurkako gerra suntsitz ailea hasi dute, dagoeneko milaka hildako eta ehunka milaka desplazatu eragin dituena eta mundu osoko langileok ordainduko duguna. Euskal Herrian ere zuzenean interpelatz en gaituen basakeria da.
Arrazoi hauengatik guztiengatik, klase-sindikalismo borrokalari eta antifaxista eraikitz eak ez dakar soilik erreakzioaren indarrei aurre egitea. Pobretz en gaituzten eta eskuin muturraren gorakadari laguntz en dioten politika kapitalistak aplikatz en dituzten Gobernuei ere aurre egin behar zaie. Ezin dugu ahaztu EAJk eta PSEk itxurakeriazko “antifaxismoarekin” betetz en dutela ahoa, baina hezkuntz a eta osasun publikoa pribatizatz en dituztela, etxejabe errentatzaileen poltsikoak betetz en dituztela, Ertz aintz a gazteria modu basatian erreprimitz era bidaltz en dutela eta sionismoa arazo handirik gabe zuritz en dutela.
Geure historiatik ikasi behar dugu, aurreko belaunaldiek gaur egun kendu nahi dizkiguten eskubideak posible bihurtu zituzten bezala, klase-borrokaren bidez. Hori da Ezker Iraultz ailearen proiektua: marxismo iraultz ailearen eta sozialismoaren programa defendatuko duen borroka erakundea eraikitz ea, langile eta gazte mugimenduan sektarismorik gabe parte hartuz. Zuk ere eskuin muturraren gorakadari eta faxismoaren mehatxuari aurre egin nahi badiozu, sozialismoaren eta gure herriaren autodeterminazioaren alde borrokatu nahi baduzu, aurrerapauso bat emateko unea da.
Idatzi 622174122ra, ezagutu Ezker Iraultzailea, antolatu gurekin.
Sozialismoa ala basakeria!









