Joan den maiatzaren 17ko greba orokorraren arrakasta borobilak Euskal Herriko langile klasea erabat gogaituta dagoela berretsi zuen, dena gelditu eta kalera irtetea erabaki baitzuen oinarrizko eskubideak aldarrikatzera. Euskal oasia esaten zitzaionak ez du inor engainatzen.

Milaka familia hilaren amaierara iristea ezinezko egiten duen etxebizitzaren krisi jasanezinari gerra inperialistak eragindako krisi ekonomikoa gehitzen zaio. Gatazka militarrek milaka hildako, zauritu, ehunka mila desplazatu utzi dituzte. Halaber, prezioen igoera esponentziala eragingo dute maila guztietan eta langile klasea dagoeneko ordaintzen ari da horren ondorioak: garraioan, elikagaietan, energian nahiz premia handiko produktuetan.

Alferrik da zifra baikorrak aho betez iragartzea, izan hazkunde ekonomikoa ( 2026rako % 1,9) edo langabezia ( 2026ko martxoan % 6,3). Batean ez dago birbanaketa eraginkorrik errentetan, eta bestean ez dago eraginik enpleguaren kalitatean.

M17ko greba orokorra
Joan den maiatzaren 17ko greba orokorraren arrakasta borobilak Euskal Herriko langile klasea erabat gogaituta dagoela berretsi zuen, dena gelditu eta kalera irtetea erabaki baitzuen oinarrizko eskubideak aldarrikatzera. Euskal oasia esaten zitzaionak ez du inor engainatzen.

EAJ: kapitala elikatu eta ahalik eta mozkin handiena zakuratu

Beste larrialdi egoera batzuetan bizi izan dugun bezala, jeltzaleak buru dituen EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritzaren ezgaitasunak gora egin ohi du. Langile klaseko sektore ahulenak babesteko neurriak hartu beharrean, bere aukera Euskadiko eta nazioarteko kapitalaren poltsikoak betetzea da, kontratu eta kontzesio publikoen erritmoa handituz. Eta politika horrek, ondo dakigunez, mozkin handiak eskaintzen dizkio Euskal Aberatsen Jagoleei, prebenda eta pribilegio moduan.

Horrela lortzen dituzte urrezko erretiroak haien buruzagi ohiek, multinazionalen zuzendaritzan eroso jarrita. Horren adibide ditugu Josu Jon lekaio Imaz Repsolen buruan eta Andoni Ortuzar Movistarren kokatu berri izana, 120.000 euroko soldatarekin, bien bitartean Telefonicak 5.000 langilerentzako enplegu-erregulazioko espedientea iragarri duenean [1]. Enpresek ederki saritzen dituzte langileen aurkako politikak aurrera eramaten dituztenak.

Epaiketa
Duela gutxi publiko egin da EAJko ustel handienaren buruak, Alfredo de Miguelek eta haren bi laguntzailek, kondenak etxean amaituko dituztela, bi urte eta erdi espetxean egon ondoren, kontratu publikoak legez kanpo esleitzeko sare oso bat sortzeagatik.

Egungo lehendakariak, Imanol Pradalesek, ziur lortuko duela erretiro aurreratua, bere ibilbidea klientelismo gordinean oinarritu baita Ekonomia Sustapeneko foru diputatua zenetik (2011-14). Orduan eraiki zen Europako autopistarik garestiena (eta gauzaezena), Supersur, 900 milioi euroko kostuarekin. Lapurreta ederra. Hura baino garestiago AHTk bakarrik daukagu. Aldi berean, euskal errepideen ustiaketa eta mantenua pribatizatu zituen Transbisa SA eta Gesbisaren eskuetan, 143 milioi inguruko balioarekin 2026ko ekainera arte. Enpresa horien kontseiluak jeltzaleen orbitako goi karguez beteta daude [2].

Panorama ederki borobiltzen da enpresa esleitu horien kontuak ikuskatzeaz arduratzen diren aholkulariak zein diren begiratzen badugu. Hain zuzen, Aitor Alzola burukide ohia agertzen da zuzendari (Betean taldea), De Miguel kasuarekin, legez kanpoko komisioen sare ezagunarekin, lotura duena. Duela gutxi publiko egin da EAJko ustel handienaren buruak, Alfredo de Miguelek eta haren bi laguntzailek, kondenak etxean amaituko dituztela, bi urte eta erdi espetxean egon ondoren, kontratu publikoak legez kanpo esleitzeko sare oso bat sortzeagatik [3].

Baina jeltzaleen trebetasun prebarikatzaile eta ustelak ez dira murriztu eta iruzurrek aurrera jarraitzen dute. Getxon, prebarikazioagatik inputatu dituzte EAJko hiru zinegotzi. Kontratatutako enpresarekin bat eginik hitzartu zuten mozkin mardulak emango zizkien eraispen bat aurrera eramatea eta, ondoren, etxebizitzak eraikitzea [4]. Aitor Esteban alferrik saiatu zen delitu nabarmenari garrantzia kentzen: "ezta Eiffel dorrea izan balitz ere...". Lotsagarria.

M17ko greba - errepresioa
Euskal Herria ez dago munduan ikusten ditugun joeretatik salbu. EAJ-PSE Gobernuak indar errepresiboak zabaltzearen aldeko apustua egin du atsekabe sozial sakonari aurre egiteko.

Aldi berean, itsasadarraren beste aldean, Santurtzin, beste eskandalu bat sortu zen udaltzainentzako oposizio bat manipulatzeagatik. Oraingoz, Karmele Tubilla alkateak dimisioa eman du eta ikerketa batzorde bat ireki da [5].

Adibide adierazgarriak dira. EAEko patronalarentzako oasia nola sortu izan den erakusten dute. Izan ere, patronala diru publikotik kopuru handiak jasotzeaz bizi da, oso garestiak diren proiektu faraonikoetan xahutzeko, eta kontratazio publikoko instantzia guztiak bere bizkarroi dira. Familien bizi-kalitatea hobetzeko oso eraginkorrak ez izateaz gain, enpresa horiek eskaintzen dituzten lan-baldintzak oso eskasak izaten dira. Hala izaten ari da AHTren eraikuntzan, eta halaxe gertatu zen San Mames estadioaren eraikuntzan, Ria 2000 proiektuaren eraikuntzan eta jeltzaleen jet seteko enpresen gain pribatizatutako zerbitzu publikoen konstelazio osoan.

Gure gizartearen biziraupenean estrategikoak diren sektore guztiak daude, ingurumena nahiz bizitzak mozkinen truke sakrifikatzeko urdaia duten buruzagien eskuetan. Gehiegi dira hori horrela dela frogatu duten kasuak: Zaldibarko zabortegiaren hondamendia, orain gutxi Muskizko findegian gertatutakoa edo osasungintzan nagusi den atsekabea, otsaila erdialdetik greban baitaude, gatazkaren konponbiderik ikus ezinik.

Ertzaintza eta errepresioa indartzen dituzte borroka sozialari aurre egiteko

Euskal Herria ez dago munduan ikusten ditugun joeretatik salbu. EAJ-PSE Gobernuak indar errepresiboak zabaltzearen aldeko apustua egin du atsekabe sozial sakonari aurre egiteko, izan ere, gutxi batzuentzako onura sumingarriek eta gehienentzat okertzen diren bizi-baldintzek amorrua hedatzen baitute.

Lehendik ere bagenituen zailtasun handiak EAJren politika neoliberalak defendatzen dituen poliziarekin, gaztetxeak kaleratzen dituena, etorkinak jipoitzen dituena edo greban dauden langileak eta ikasleak zapaltzen dituena. Orain, Euspelek Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak irabazi ondoren, ukaezina da bertako poliziaren oinarriaren zati handi bat eskuin muturreko militanteek osatzen dutela. Plakadun faxistak dira. Argi dago zer nola konplikatzen den duela hilabete batzuk Arnaldo Otegik eskatzen zuen Eskandinaviako herrialdeen antzerako euskal polizia sortzea [6].

Josu Jon Imaz eta Trump
EAJ ez da jarrera moderatu eta zentzuzkoaren ordezkaria Donald Trump, Meloni, Milei edo Abascalen autoritarismo faxistaren aldean. Inork zalantzarik bazuen, Josu Jon Imazek eta Trumpek Venezuelaren aurkako kolpearen ostean egindako irudiek argituko zuten.

Euskal Herria erreferentzia izan da eta da nazioarteko klase borrokarako. Lorpenik garrantzitsuenak beti erdietsi izan dira antolaketaren eta borroka kolektiboen bidez, langileria buru izan denean. Hitzarmen hobeagoak eskatzeko grebek, murrizketak edo genozidioak geldiarazteko ikasleen deialdiek, manifestazio antifaxista masiboek, eta indar horren guztiaren adierazpen gorenak, M17ko greba orokorrak, argi uzten dute hori. Mobilizazio horiek funtsezko tresna dira elite burgesak diseinatzen dituen eta instituzioetatik lekaioek gauzatzen dituzten politika genozidei aski dela esateko.

EAJ ez da jarrera moderatu eta zentzuzkoaren ordezkaria Donald Trump, Meloni, Milei edo Abascalen autoritarismo faxistaren aldean. Inork zalantzarik bazuen, Josu Jon Imazek eta Trumpek Venezuelaren aurkako kolpearen ostean egindako irudiek argituko zuten. Erabat erabakita daukate, beren pribilegioak mehatxatzen dituen langile-klase antolatuaren edo autoritarismo neofaxistaren artean aukeratu behar bada, bigarrenaren alde egingo dutela beti, nagusien aginduei jarraituz.

Euskal Herriko langile klasearen zeregina, lehenik eta behin, patronala eta bere interesen defendatzaileak, EAJ, borrokatzea da. Ezin dugu bat egin EH Bilduren zuzendaritzak EAJrekin herri akordio handiak lortzeko egindako deiekin. Dozenaka mila pertsonek bideratzen dugu geure bozka EH Bildura, hain zuzen ere, EAJ kanporatzeko hauteskunde tresna gisa ikusten dugulako, Euskal Herria sozialista, feminista, antiarrazista eta ekologista nahi dugulako.

Aberri eguna
Ezin dugu bat egin EH Bilduren zuzendaritzak EAJrekin herri akordio handiak lortzeko egindako deiekin. Dozenaka mila pertsonek bideratzen dugu geure bozka EH Bildura, hain zuzen ere, EAJ kanporatzeko hauteskunde tresna gisa ikusten dugulako, Euskal Herria sozialista nahi dugulako.

Eskuin muturraren eta autoritarismoaren gorakadaren aurrean harresi bat eraiki nahi dugu? Bada, orduan beharrezkoa da haiek elikatzen dituen sistemari aurre egitea, kapitalismoari alegia, hain zuzen, sistema honetan gutxiengo batek irabazi iraingarriak pilatzen baititu esplotazioaren bidez, hori horrela izan dadin bermatzen duten alderdien begiradapean. Eta hori da EAJren zeregina.

Eskuin muturraren eta faxismoaren gorakadaren testuinguruan, patronalaren ordezkariekin egindako akordioen bidez haien hedapena geldiarazi dezakegula defendatzea, zapalduak erabat armagabetzea da. Fronte antifaxista bakarra eraiki behar dugu sindikatuen, alderdien, eragile sozialen eta faxistei aurre egiteko prest dauden mugimenduen artean. Inoiz baino beharrezkoago zaigu borroka tradiziorik onenak berreskuratzea eta mobilizazioan eta antolaketan oinarritzea Euskal Herri sozialista eraikitzeko. Zuk ere alternatiba hori altxatu nahi baduzu, egin bat Ezker Iraultzailearekin.


[1] https://www.eldiario.es/tecnologia/telefonica-suma-140-despidos-erte-filiales-llegando-total-5-459-afectados_1_12794470.html

[2]https://www.elsaltodiario.com/construccion/contratazos-imanol-pradales-ap-8-supersur-143-millones-empresarios-del-pnv-2026

[3]https://www.elconfidencial.com/espana/pais-vasco/2026-02-02/corrupcion-euskadi-alfredo-miguel-prision-1tps_4295741/

[4]https://www.elindependiente.com/espana/2026/01/30/la-guerra-del-palacete-de-getxo-todos-contra-el-pnv/

[5]https://www.elindependiente.com/espana/2026/02/13/dimision-alcaldesa-santurtzi-escandalo-ope-getxo-pnv/

[6]https://www.diariovasco.com/politica/otegi-posiciona-favor-rector-ehu-investigadores-necesitan-20251106111204-nt.html

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna