Deskargatu kartela | eskuorria euskaraz | erderaz

Deskargatu greba eskaria: euskaraz | erderaz

Sandra Peñak, Sevillako 14 urteko ikasleak, urriaren 14an bere buruaz beste egin zuela jakiteak, milioika gazte hunkitu gaitu. Gertakari lazgarri honek, inoiz gertatu behar ez zuenak, bere senideen bihotza bitan hautsi du.

Irlandesas de Loreto itunpeko ikastetxean jazarpen jarraitua jasan zuen Sandrak. Jazarpen hori zentroko arduradunek ezagutzen zuten, baina ez zuten ezer egin jazarpena eragozteko, eta dauden protokoloak ez ziren aktibatu.

Lehenik eta behin, Ikasle Sindikatutik gure elkartasuna eta besarkada bidali nahi diegu bere familiari, bere lagunei eta bere kide guztiei, momentu gogor hauetan.

Baina, aldi berean, argi utzi nahi dugu bere buruaz beste egin izana ekidin zitekeela. Berak, Sevillako eta Estatu osoko milaka ikaslek bezala, eskola-jazarpena pairatu zuen, egunez egun inguruan dugun gaitz beldurgarria. Asko gara gure estetika, pisu, hitz egiteko era, azalaren kolore edo orientazio eta identitate sexualagatik bullying-aren biktima izan garenak, edo hala izan diren ikaskideak ezagutzen ditugunak. Libre izaten uzten ez digun zapalkuntza, klasera joate hutsa jasanezin bihurtzen duena, normaltasunez erlazionatzea eta, askotan, bizitza asko suntsitzen bukatzen duena.

Erantzuleak daude!

Egun hauetan, halaber, sentsazionalismoaren bila dabiltzan komunikabide asko kanpaina nazkagarri bat egiten ari dira, giza "gaiztakeriaz" edo "arduragabekeriaz" modu abstraktuan hitz eginez. Baina ez. Hemen arduradun oso zehatzak daude.

Lehenik eta behin, ikastetxeko zuzendaritza. Nola da posible Sandraren gurasoek alabaren egoera salatu ondoren neurri zorrotzik ez hartu izana? Bi abisu formal ere aurkeztu ziren, txosten psikologikoekin batera, eta ez zen erantzunik jaso, eta ez zen jazarpenaren aurkako protokolorik aktibatu, ez eta autolesioak prebenitzeko protokolorik ere. Eta zergatik? Ikastetxearen "izen ona" eta negozioa babesteko beste ezeren gainetik.

Ikastetxe hori Mary Ward Hezkuntza Fundazioaren esku dago, hau da, Eliza Katolikoaren esku, eta milioika euro jasotzen ditu urtero Andaluziako Juntaren dirulaguntzetan. Eta beren irudia ez zikintzeko eta finantziazio publikoa galtzera ez arriskatzeko, laguntza eskaera guztiak ezkutatu zituzten.

Bigarrenik, Alderdi Popularraren Andaluziako Junta. Hezkuntza Saila Fundazio honi eta itunpeko pribatuaren enpresa-sare osoari emandako kontzertu publikoa mantentzen ari da. Haiek dira, halaber, gure hezkuntza publikoa desegiten ari direnak eta gure institutuek jazarpenarekin amaitzeko behar dituzten baliabide materialak eta giza baliabideak ukatzen dizkigutenak.

Bullyingari aurre egitea ezin da gure irakasleen borondate onaren mende egon, gehienak ikasgeletako masifikazioaren ondorioz kolapsatuta baitaude; aitzitik, ikastetxe guztietan orientatzaileak, psikologoak eta bitartekariak kontratatu behar dira. Baina badakigu Moreno Bonillaren Juntarentzat gauza horiek ez direla garrantzitsuak, bularreko minbiziaren baheketan gertaturikoa jasan duten emakumeekin ere frogatu duten bezala.

Baina guri axola zaigu, jokoan dagoena gure osasun mentala eta gure bizitza bera delako.

Gauza bera adierazi nahi diegu PSOEren gobernu zentraleko eta autonomia-erkidego guztietako hezkuntza-arduradunei. Ez dago dirurik irakaskuntza publikorako, murrizketengatik hondoratzen dena, ez dago dirurik ikastetxeetan suizidioak prebenitzeko plan bat abian jartzeko eta gure osasun mentala babesteko, baina bai armetan egindako gastua modu basatian handitzeko, zerbitzu publikoak pribatizatzeko eta osasunaren eta hezkuntzaren negozio pribatu guztiak diruz laguntzeko.

Ez dugu ezikusiarena egingo. Urriaren 28an ikasle grebara

Eskola-jazarpena bizi garen sistema basatiaren aurpegirik krudelenetako bat da, indibidualtasuna sustatzen duen eta ahulena zapaltzen duen sistema bat. Desberdinaren aurkako gorrotoaren kultura txalotzen da eta jendearen sufrimenduaren eta gizarte-bidegabekerien kontura aberastasuna metatzearen arrakasta faltsua saritzen da.

Bullyingaren aurka ahotsa altxatzea eta gure osasun mentala babestea ez da gauza indibiduala, borroka kolektiboa baizik. Gure oraina eta etorkizuna ditugu jokoan.

Horregatik, Ikasle Sindikatutik dei egiten dugu datorren asteartean, urriak 28, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleen grebara, Sandraren familiari elkartasuna adierazteko kaleak betetzera eta hiri guztietan 12:00etan egingo diren manifestazioetan gure haserrea adieraztera.

Exijitzen dugu:

  • Irlandesas de Loreto ikastetxeko zuzendaritza-batzordearen berehalako dimisioa eta ikastetxeari finantzaketa publikoa kentzea. Bullyingaren aurkako protokoloa aktibatzen ez duten arduradunek penalki ordaindu behar dute.
  • Gure hezkuntza eta osasun mentala ezin dira negozio izan. Milaka psikologo kontratatzea osasun publikoan eta ikastetxe, institutu eta fakultate guztietan. Ezta euro publiko bat ere itunpeko irakaskuntza pribatuaren negozioa gizentzeko, beti estaltzen baititu ikasleen aurkako jazarpena eta era guztietako abusuak.
  • Gorroto-diskurtsoetatik aske heztea. Eskuin muturrak sarean, kalean eta instituzioetatik zabaltzen duen indarkeriak isla du gure ikasgeletan. Gure zentroek guztiontzako espazio seguruak izan behar dute, diskriminaziorik gabe, matxismorik gabe, arrazakeriarik gabe, LGTBIfobiarik gabe, eta faxismorik gabe.

12etan denok manifestazioetara!

- Gasteiz: La Virgen Blanca
- Bilbo:Moyua Plazan
- Donostia: Boulevard
- Iruña: Udaletxe Plazan

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna