Trump eta Netanyahu bi genozida dira eta garaitu egin behar dira. Palestinako herriaren aurkako Holokaustoa bultzatu, Venezuelari militarki erasotu eta Kubaren gaineko blokeo hiltzailea ezarri ostean, orain beste gerra inperialista suntsitzaile bati ekin diote Iranen kontra, ondorio bortitzak izaten ari dena Ekialde Hurbilean eta mundu osoan.

Hildako zibilak milaka dira, ehunka mila beren etxeetatik desplazatutakoak eta milioika gara Irango suntsipenaren eta Libanoko bonbardaketen irudiek beldurturik gaudenak. Donald Trumpek zibilizazio oso bat hilko zela ohartarazten zuen mezu beldurgarriak argi erakusten digu zein arriskutsua den: ez dago alderik Hitlerren eta nazien izugarrikerien eta AEBetako presidenteak egiten eta babesten dituenen artean.

Ipar Amerikako inperialismoa eta sionismoa ez dira geratuko planeta osoa odolez busti arte. Baina egiten dutena egiteko gai badira, gobernu kapitalista guztien konplizitateari esker da. Argi eta garbi dago honek ez duela demokraziarekin zerikusirik. Garrantzitsuena petrolioa da, eragin geoestrategikoko eremuak irabazten jarraitzea, eta bere monopolioak eta arma-enpresak are gehiago aberastea.

Eraso kriminal honek krisi ekonomiko handi baten aurrean jartzen gaitu, inflazioa igoko duena, pobretzea areagotuko duena, zerbitzu publikoak gehiago murriztuko dituena eta kaleratze masiboak eragingo dituena. Gerra honen faktura mundu osoko langileok eta gazteriak ordainduko dugu. Europako gobernuek, batzuek aho txikiarekin “gerrari ez” dioten arren, aurrekontu militar handienak onartzen jarraitzen dute eta eskuak odolez zikinduta dituen bloke inperialista (NATO) baten parte dira.

Jokoan dagoena asko da. Baina gerra inperialistari eta faxismoari masen mobilizazio internazionalistarekin eta alternatiba antifaxista eta iraultzailearekin baino ezin zaio aurre egin. Ideia hauetan sakontzeko, datorren maiatzaren 9ean, larunbata, 12:00etan Rosa Luxemburg Gunean antolatu dugun ekitaldi publikora gonbidatzen zaituztegu.

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna