Bien bitartean, integrismo katolikoak, PPk eta Vox eskuin muturrak LGTBIfobiaren eta matxismoaren pozoia hedatzen jarraitzen dute, 78ko erregimenak ematen dien estalki politikoari esker. Ondorioz, gora egin dute %30ean bortxaketa salaketek -Estatu espainiarrean egunero 6 kontatzen dira- eta gure orientazio edo identitate sexualagatik jasaten ditugun eraso fisikoek, baita erailketek ere, eta zigorrik gabe geratzen dira.
Pandemiaren bi urte hauetan izugarri gogortu den indarkeria jasanezin eta onartezin horren aurka altxatu izan gara milioika emakume langile eta gazte.
Azpimarratu beharra dago ez dugula hobekuntza nabarmenik ikusi PSOE-UP Gobernuarekin. Bi urteren ondoren, eta propaganda ofizialak dionaz bestalde, bere buruari “Gobernu feministena” deitu dionak uko egin dio murrizketekin amaitzeari, Elizaren botereari aurre egiteari, bere horretan utzi ditu proxeneten negozioak eta epai patriarkalak onartu ditu. Polizia bidali du protesta soziala erreprimitzera, eta eskoletan sexu hezkuntza inklusiboko ikasgaia ezartzekari uko egin dio. Horrela ez dira emakumeen eskubideak defendatzen! Funtsean, EAJ eta PSOEren gobernu autonomikoek EAEn eta Nafarroan egin dituzte politika berberak dira.
Borroka feminista antifaxista, antiarrazista eta antikapitalista da, eta trans pertsonen eta LGTBI kolektibo osoaren borrokarekin lotuta dago. Inork ez digu inoiz ezer oparitu, gure eskubide guztiak mobilizazioarekin lortu ditugu.
Datorren martxoaren 8an aukera paregabea dugu, "ez dugu beldurrik!" oihukatzeko, etxean, isilik eta otzan nahi gaituztenei. Emakume Aske eta Borrokalariok, Ikasle Sindikatuak eta Ezker Iraultzaileko kideen ustez, beharrezkoa da mugimendu feministak eta klaseko sindikatuek egun horretan greba orokorrera deitzea. Are gehiago, kontuan hartuz iaz Estatu espainiarreko gobernuak eta feminismo instituzionalizatuak, pandemia argudiatuz ez manifestatzeko deia egin zuenean, legez faxisten aldeko martxak edo kirol ekitaldi jendetsuak egiten ziren bitartean.
Eskuin muturrak gure eskubideen aurka egiten duen erasoaldiari aurre egiteko bidea mobilizaziorik sendoena da. Horrenbestez, Emakume Aske eta Borrokalariak, Ikasle Sindikatuarekin batera, dei egiten diegu ikasle guztiei M8ko greba orokor indartsu batean gelak husteko eta kaleak masiboki betetzeko 12etako manifestazioetan eta arratsaldeko deialdi bateratuetan.
Indarkeria matxistaren, LGTBIfobiaren eta faxismoaren aurka: denok grebara!