Ukrainan hiru urtez baino gehiago gerran izan ondoren, errealitateak propaganda ukatzen du. Mendebaldeko bloke inperialista, Washington buru eta Europar Batasuneko txakurtxoak atzetik dituela, gerra galtzen ari da.

Porrota onartzeak dakartzan ondorio latzei aurre ez egiteko, “azken ukrainarra arte” borrokatzen tematuta jarraitzen dute, ezegonkortasuna mundu osora zabalduz. Azken adibidea Ekialde Hurbilean gerra irekia, aurreikusi ezin diren ondorioekin.

Internazional erreakzionarioa Trump faszistoideak eta Netanyahu nazisionistak gidaturik prest daugo mundua gasolinaz ureztatzeko eta su emateko, bloke txinatar-errusiarrarekin mundu-nagusitasuna lortzeko lehian porrota onartu baino lehen.

Ukrainako frontearen egoera

Frontearen errealitateak egoera argi eta garbi adierazten du: Errusiaren aurrerapena zentzu guztietan. Errealitate hori desitxuratu, ezkutatu edo aldatu egiten da mendebaldeko prentsa burgesean; eta, batzuetan, Ukrainako “balentria belikoekin” edertzen da.

Joan den ekainaren 1ean, Ukrainako eraso ikusgarri bat gertatu zen, Errusiako bost aire basetan telegidatutako droneekin, Armiarma Sarea izeneko operazioan. Zenbait egunetan, grafiko, infografia bereziak... erakutsi zizkiguten, eta xehetasun handiz azaltzen zuten “urte eta erdiz prestatutako” operazioa, “James Bonden erakoa”. Washington Post-en arabera, operazio horrek kalteak eragin zituen... 13 hegazkin errusiar. Prestaketa eta exekuzio ikusgarria alde batera utzita, garrantzitsuena azken balantzea eta gerraren garapenean dituen ondorioak dira.

Librería"
Ukrainan hiru urtez baino gehiago gerran izan ondoren, errealitateak propaganda ukatzen du; mendebaldeko bloke inperialista, Washington buru eta EBko altzo-txakurrak atzetik dituela, gerra galtzen ari da.

Maiatzaren amaieratik egiten ari zen Errusiako bonbardaketa kanpaina murriztu ez ezik, ugaritu ere egin da. Hau ez da zehaztasub hutsala, azken asteetan Ukrainako intertzeptazio indizea nabarmen jaitsi da, Washingtonek eta NATOk zuzenean sostengatutako bere aire aurkako defentsaren ahuleziak agerian geratu dira. Ahulezia horiek are gehiago degradatuko dira AEBetako bateria eta Patriot misilak Ukrainatik Israelera birkokatzeagatik.

Bertan, tropa errusiarrek 335 km2 konkistatu zituzten apirilean eta 720 km2 maiatzean, 2022aren amaieratik egindako aurrerapen handienetakoan. Ukrainak Kursken egindako erasoaldia geldiarazi dute, eta Tetkinoko errusiar populaziogunean berriro sartzea galarazten ari dira, Kieveko tropa eta ibilgailu onenen galera eraginez.

Errusia erasoak Ukrainako bigarren defentsa lerrora zabaltzen ari da. Fronte berriak irekitzen ari dira, Ukrainako indar gero eta mugatuagoak luzatzera behartzeaz gain, eremu berrietan sakonki barneratuz, Sumyn gertatzen ari den bezala.

Errusiako aginteak, isuritako odol eskergaren kostuan, Ukrainako eta Mendebaldeko aginteak baino arrakasta handiagoarekin ikasi du eta egokitu da Ukrainan egiten ari den gerra motara. Kiev-Washington ardatzak ezin du eskaini Errusiako lurrean droneekin egindako noizbehinkako erasoak, Krimeako Kerch zubiaren aurkako mehatxuak eta Amaraun operazioa bezalako ekintza “ikusgarriak” baino askoz gehiago. Baina propaganda operazioekin Washingtonek ez du bere porrota saihestuko Ukrainan.

Ukraina eta negoziazioak Errusiarekin

Maiatzaren 16an, Ukrainaren eta Errusiaren arteko negoziazio erronda hasi zen Istanbulen. Moskuk su-etenerako baldintzak aurkeztu zituen. 31 puntuko memorandum bat, Ukrainan esku hartu aurretik zituen helburuak laburbiltzen dituena, eta orain hiru urteko gerraren emaitzan oinarrituta eskatzen duena: Donetsk, Lugansk, Jerson, Zaporiyia eta Krimea eskualdeak Errusiako lurralde gisa aitortzea; eta Ukrainarenbenetako neutraltasuna, hau da, NATOtik kanpo geratzea eta Mendebaldeko armen eta inteligentziaren entrega bertan behera geratzea.

Ukrainaren erantzuna ezezkoa izan zen, noski. Washingtonek ez du porrota onartu nahi, eta Zelenski ez dago prest duen posizioan jarraitzeko duen aukera bakarrari uko egiteko: gerraren jarraipena. Izan ere, errusiarren eskakizunetako bat, gutxiengo errusiazaleari bere eskubideak bermatzeaz gain, Ukrainan hauteskundeak egitea da. Bigarren txanda ekainaren 2an izan zen, eta are emaitza eskasagoak lortu ziren.

Kieveko erregimenaren egoera gero eta kritikoagoa da. Errusiak frontean egindako aurrerapenari gero eta moral txikiagoa gehitu behar zaio, bai soldaduen artean, bai biztanleria zibilaren artean. Ukrainako hirietan adin militarrean dauden gizonak bahitzen dituzten erreklutatzaileen bideoak egunerokoak dira, baina orain desberdintasun batekin: gero eta jende gehiago ikusten da uniformedun bahitzaileei aurre egiten, “errekrutatuek” ihes egitea lortuz.

Frontean, soldaduentzako perspektiba gero eta ilunagoa da. Ekainaren 16ko El País egunkariko erreportaje baten arabera, “lehen lerroan dauden soldaduen batez besteko aldia 40 egunekoa da, gehiago luza daitekeelarik. 2022an, militarren txandakatzea ez zen astetik pasatzen ”.

Librería"
Kieveko erregimenaren egoera gero eta kritikoagoa da. Errusiar aurrerapenari soldaduen eta populazio zibilaren arteko gero eta moral eskasagoa gehitu behar zaio. Gero eta handiagoa da derrigorrezko erreklutamenduaren aurkako jarrera.

Gerra hasi zenetik, Mendebaldean etengabeko intoxikazioa izan dugu frontean gertatzen ari zenari buruz: tropa errusiarrak zibilak sarraskitzen zituzten orkoak ziren, odol goseak jotak — hori ez dator bat zifra ofizialekin
—; haien misilak, munizioa, ibilgailuak eta abar amaitzear daude gerrako lehen hilabetetik; edo haien infanteria, funtsean, kanoi-bazka Ukrainako lurretan abandonatua hiltzen dena, eta prentsa burgesaren arabera ehunka mila errusiar bajaren zifrak izugarriak dira.

Propaganda hori ukatzen du honako datu ukaezinak. 2024ko azarotik aurtengo martxora bitartean, Moskuk eta Kievek sei aldiz antolatu zuten hildako soldaduen gorputzen trukea. Sei truke horietan Ukrainako 3.742 soldaduen hilotz eta 257 Errusiako hilotz entregatu ziren .
Handik gutxira, maiatzaren 16ko Istanbulgo bileran, Errusiak Ukrainari 6.000 gorpu emateko konpromisoa hartu zuen. Hilabete geroago, Errusiak 6.060 gorpu eman dizkio Ukrainari, trukean 78 jasoz, eta beste 2.239 emateko prest dagoela adierazi du.

Ez dago Errusia garaitua izan daitekeela pentsarazten duen daturik— borrokak, aurrerapenak, tropen eta herritarren arteko morala... —.

Europar Batasunaren zeregina

EBk azken asteetan Ukrainako gerrari dagokionez izan duen jarduera izan da gainbeheraren irudi grafikoa. Bruselako burokrazia, Von der Leyen eta Kaja Kallas buru direla, Trumpen azken burutazioaren aurrean umiliatzen diren inbertsio funts bateko Giza Baliabideen departamentuko kide gisa jokatzen ari da.

Duela aste gutxi, Macron, Starmer, Merz eta lagunen propagandaren ardatza Ukrainan esku hartzeko Europako indar militar bat sortzea zen, Ukrainaren ondoren Putinek Europa osoa inbadituko duela aitzakiatzat hartuta.
Borroka-diskurtsoak zabalduz jo ta ke, gastu militarra handitzeaz eta herritarrak gerrarako prestatzeaz.

Propaganda horren helburua ez da Putini aurre egitea, baizik eta barne etsaiari, polarizazio politikoak, Gazako genozidioaren aurkako mobilizazio masiboek eta eskuin muturraren hauteskunde aurrerapenek eragindako klase borrokan bere posizioa hartzeko.

Egun gutxitan, Gazako egoera modu dramatikoan okertu ahala, bira eman zuten. Zuzeneko genozidioak herritarrengan duen eragina aprobetxatu zuten Ukrainara tropak bidaltzeko diskurtsoa ezkutatzeko. Hipokresiaren gailurrean, Macronek eta Borrellek ere – Israelen sarraskien lehen 14 hilabeteetan EBren kanpo politikaren arduraduna izan denak – “genozidio” hitza erabili zuten Gazari buruz hitz egiteko.

Handik egun gutxira beste bira bat eman dute, eta Trumpen eta Netanyahuren aurrean jarri dira berriro, Iranen bonbardaketa babesteko. Von der Leyenen hitzetan: “Israelek bere burua defendatzeko eskubidea du. Iran da eskualdeko ezegonkortasunaren iturri nagusia ”.

Erakunde independente gisa, EB ez da garrantzitsua munduan. Ukrainako gerra, hain zuzen ere, Washingtonek egindako presioengatik hasi zen, EBren eta Txina-Errusiaren arteko lotura gero eta handiagoak haustsi zitezen. Hasiera-hasieratik, Bruselak, oro har, eta Europako burgesia bakoitzak – alemaniarretik hasita – Washingtonen asmoekiko erabateko menpekotasuna adierazi dute. Nahiz eta hori hondamendia izan Europako ekonomiarentzat.

Brusela izan da Moskuren aurkako eraso ekonomikoaren buru, 17 zigor neurri bilduma ebatsiz. Putinen erregimenak ekonomia berrantolatu duen bitartean – Beijingen funtsezko laguntzarekin, baina baita Washingtonen aliatu ohi askoren laguntzarekin ere – eta Ukrainako gerra begi onez ikusten ez zuten kapitalista errusiarren taldea diziplinatu duen bitartean, zer eskaini du Bruselak? Errusiako kapitalisten 600.000 milioi izoztu, hauek Errusiako Estatuaren gidaritzapean jartzea erraztuz.

Librería"
Brusela, oro har, eta europar burgesia bakoitza bere aldetik — alemaniarretik hasita—, Washingtonen asmoekiko erabateko menpekotasuna adierazi dute. Nahiz eta hori hondamendia izan Europako ekonomiarentzat.

Errusiako ekonomia % 4,3 hazi da 2024an – 2023an % 3,6 hazi ondoren –, neurri batean gastu militarraren igoeragatik, baina baita barne eskariaren emaitza onengatik ere. Hori da EBko lekaioek urte hauetan jokabidearen emaitza zehatza.

Zer egingo du Trumpek?

Trumpen adierazpenak, ezeztatzeak, mehatxuak eta zentzugabekeriak alde batera utzita, errealitatea zehatza da. Urtarrilean karguaz jabetu zenetik, AEBko material militarra Kievera bidaltzeari utzi dio. Otsailean, Peter Hegseth Defentsa idazkariak “ez oso errealistatzat” jo zuen Ukraina NATOn sartzea eta 2014ko mugetara itzultzea. Eta ekainean Hegseth bera ez zen joan Harreman Taldearen bilerara, Ukrainari laguntza militarra kudeatzeko sortutako erakundearena; AEBko Estatu idazkariaren lehen hutsegitea gerra hasi zenetik.

Ukrainan porrota ez onartzeko Washingtonen alternatiba Ekialde Hurbilean fronte berri bat irekitzea da, eskualdearentzat eta mundu osoarentzat ondorio latzak izan ditzakeen probokazio basatiarekin. Baliteke bere beste harropuzkerietako bat baino ez izatea, baina Trumpek publikoki mehatxu egin izana Irango agintari gorena hiltzearekin ideia bat ematen du, zeri egin beharko diogun aurre.

Aldi berean, Putinekiko hurbiltasun irudia mantentzen jarraitzen du. Izan ere, bi elkarrizketa izan dituzte telefonoz azken asteetan, Amaraun operazioaren ondoren eta Israelen bonbardaketak hasi ondoren. Lehen elkarrizketan Iranekiko negoziazioei heldu zieten, gune geopolitiko korapilatsu guztiak munduko nagusitasuna lortzeko borrokaren baitan elkarri lotuta daudela erakusten duen adibide bat.

Trumpek Ekialde Hurbilean botatako hordagoaren aurrean, Errusia eta Txina orain arte duten jarrera erabat epela da. Palestinar herriaren aurkako genozidioaren aurrean izandakoa bezalaxe. Horrek oso erro materialak ditu: biak ala biak erregimen kapitalistak dira, AEBren hegemonia globala lortzeko borrokan daudenak. Bai, Iran bazkide estrategikoa da Mosku eta Beijingentzat, baina Israel ere bazkide komertzial garrantzitsua bihurtzen ari da, eta, edozein kasutan, nahi duten azken gauza eskualdeko gerra da, arriskuan jarriko baitu Golkoko monarkiekin dituzten negozio, inbertsio eta akordio komertzial bikainak, Txinarentzat erabat funtsezkoak direnak. Horiek dira beraien jokabidearen kausa, eta ez herri palestinarraren eta herri arabiarren interesak defendatzeak, haien gobernuek zanpatuta daudenak.

Baina arazoa da, Errusiari edo Txinari gustatuko litzaiokeena alde batera utzita, Washington egoera muturreraino tenkatzen ari dela, eta horrek, lehenago edo geroago, bere aurkariak esku hartzera behartu ditzake, Mulasen Irango erregimena burugabetzeko saiakera geldiarazteko.

Librería"
Ukrainan porrota ez onartzeko Washingtonen alternatiba Ekialde Hurbilean fronte berri bat irekitzea da, eskualdearentzat eta mundu osoarentzat ondorio latzak izan ditzakeen probokazio basatiarekin.

Mundu-nagusitasuna lortzeko borrokak merkataritza-gerrak eta ohiko gerra erabat suntsitzaileak eragin ditu. Dagoeneko ezaguna den historiara itzuli gara, eta emaitza hondamendia izan zen munduko langile klasearentzat. Ezein diplomaziak ere ez du basakeria geldiaraziko. NBEren inolako ebazpenik, nazioarteko konbentzio batek ere ez du saihestuko giza sarraskia eta hari jarraituko dion miseria. Gerra eta militarismoa langileen eta herri zapalduen ekintza iraultzaileak bakarrik ezabatuko ditu.

Banner para actos

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna