Atxilotu guztiak berehala askatu eta kargugabetu!
Urriaren 20an, asteartean, goizaldeko 5:00ak aldera, Lisboako Udaleko PSPren interbentzio indarreko polizia-kontingente handi bat Rossio plazan sartu zen, langile klaseak eta gazteriak etxebizitza duina izateko duen eskubidearen aldeko Lisboako kanpaldia desegiteko. Horretarako, manifestatzaile gehienek kanpalekua utzi eta bertan zeuden gehienak atseden hartzera joan ziren arte itxaron zuten.
Poliziak errepresio basatiarekin erantzun zion kanpatutakoen erresistentzia baketsuari. Kanpin-dendei eraso egin zieten, kanpatuak zauritu zituzten eta dozenaka manifestari atxilotu zituzten -atxilotuen artean, Esquerda Revolucionariako kidea, Bruno P.-, eta gainerako manifestariak inguratu zituzten Figueira plazan, istiluen aurkako polizien polizia-lerro zorrotz batekin.
Aldi berean, Porton, kontingente bat sartu zen D. João I plazan. Aurreko ostegunean kanpalekua bortizki hustu zuena baino are handiagoa zen. Inguratuta zegoen kide bat bortizki eraso zuten.
Etxebizitzaren aldeko mugimenduaren aurkako eraso basati hau Portotik Lisboara eta herrialdeko beste hiri batzuetara zabaldu eta langile klase osoaren babes eta elkartasun handia lortu ondoren eman da. Gainera, erasoa Lisboako kanpaldiak bere aldarrikapen nagusietako bat eztabaidatu eta onartu berri duen unean gertatu da: Portugalen ere greba orokorra deitzea, Espainiako Estatukoarekin batera azaroaren 11n, greba iberiarra izateko. Atzo egun osoan zehar komunikabideetan oihartzun handia izan zuen eskaera horrek, eta eragin handia izan zuen.
Igortzen duten mezua argia da: langile klaseak eta gazteriak marra gorri bat gurutzatu dute gure klasearen arma boteretsuenetako bat aldarrikatzean Luís Montenegroren muturreko eskuinaren eta kapitalisten Estatuaren interesen aurka.
Erantzuna argia eta bateratua izan zen, bai Porton bai Lisboan. Gure klaseko erantzuna ere halakoa izan behar da. Beldurtu nahi gaituzte, etxean gera gaitezen eta ez borrokatzeko. Haien errepresioaren aurka, antolakuntza eta mobilizazio gehiagorekin erantzun behar dugu kaleetan. Hau ez da amaitu
Lisboako Eremuko Herri Asanbladak erabaki duen bezala, manifestazioa deitu da gaurko, urriaren 20an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Rossio Plazan, lehenik eta behin, atxilotu guztien kargurik gabeko askatasuna exijitzeko, etxebizitza duin, publiko eta unibertsalaz eta federazio sindikalek, CGTPtik hasita, greba orokorra deitzea exijitzeko, eraso honi erantzun behar baitiote.
Esquerda Revolucionaria eta Sindicato de Estudiantes-etik dei egiten diogu Lisboako gazteriari masiboki parte hartzera, aurreko astean Porton egin zen bezala. Kaleak bete behar ditugu eta gure amorrua antolakuntzan bihurtu.
Erasorik ez erantzunk gabe! Baten aurka badoaz, denon aurka doaz
Gure indarra batasunean dago
Atxilotu guztiak berehala askatu eta kargugabetu!
Azaroak 11n greba orokor iberiarraren alde









