Estatu Batuetako inperioa etxe barrutik ere pitzatzen ari da
Joe Bidenek ez du besterik aipatzen. Ukrainako gerrak dena hartzen du. Bistan da operazio honen buruan dagoena bera dela, eta ez Zelenski. Estatu Batuek bizi duten inflazioa eta krisi sozial gero eta larriagoa bigarren mailara igaro dira.