Estatu Batuetako komunikabide handiak hazkuntza ekonomikoaz eta errekuperazioaz hitz egiten ari dira etengabe. Mundu osoan kapitalistak egiten ari diren modura, kanpaina honek kapitalismoaren miseriak ezkutatu nahi ditu langile klasea gero eta gogorrago zapaltzen jarraitzeko. Eta noski, kanpaina zikin honek Obama presidentearen babes osoa...
Herritar beltzen aurkako indarkeria polizialak Fergusonen altxamendua eragin du eta bertatik Estatu Batuetako ehunka hiritara zabaldu dira mobilizazioak. Ondorioz, agerian geratu da klase agintariaren diskurtsoaren faltsutasuna. Munduko potentzia kapitalista indartsuena egonkortasuna lortzetik urrun dago, polarizazio sozialean eta klase arteko...
Poliziak Michael Brown gaztea tiroka hil izanak Fergusonen (Missouri), AEB osoan haserre sozialaren uholdea eragin zuen. Azaroaren 25ean, ateak itxita zituela egindako epaiketan fiskalak Brown tirokatu zuen poliziaren defentsako abokatu bezala jardun zuen, eta errugabetzat jo zuten. Missouriko gobernadoreak, epaiak izan zuen eraginaren jakitun,...
Abuztuaren 9an Michael Brown izeneko gaztea hil zuen Fergusongo (Misuri, AEB) polizia batek. Lekukoen arabera, Brownek eskuak jaso zituen poliziari erakusteko ez zela mehatxu bat; hala ere, agenteak tirokatu eta hil egin zuen. Berehala, Fergusonen milaka pertsona haserre bizian eta amorraturik atera ziren kalera, AEBko eta mundu osoko iritzi...
Azken 30 urteak oso gogorrak izan dira AEBetako langile klasearentzat. Bizi baldintzak, lan eta sindikatu eskubideak, osasuna, hezkuntza, pentsioak… burgesia estatu batuarraren jo puntuan egon dira. Honen ondorioz, milioika pertsona muturreko egoeran bizi dira, “Amets amerikarra” “amesgaizto” bilakatu da.
Wisconsinen gobernadore errepublikarrak sindikalgintzaren aurkako neurri gogorrak hartu nahi izan ditu eta onartu ere egin dira. Baina neurri berriek mobilizazioak geldiarazi ordez, areagotu egin ditu.
Amerikako Estatu Batuetako iparraldean dagoen Wisconsinen, milaka eta milaka langile eta ikasle atera ziren otsailean kalera gobernuaren neurrien aurka. Protestetan, besteak beste, herrialde arabiarretako iraultzaren oihuak eta pankartak entzun eta irakur zitezkeen.