Borrokarekin soilik egingo diogu aurre krisiari!
Azaroaren 20ko hauteskundeen hurrengo egunean, Yolanda Barcinak Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzarekin egindako tratua ezagutu genuen: abenduaren 12an 700 langileren kaleratzea eta beste 300 langileren kaleratzea abenduaren...
2011ko mobilizazio handien eta ETAren ekintza armatuaren amaieraren ondoren, Bildu eta Amaiurrek lortutako hauteskunde emaitza historikoek lehen mailan jarri dute Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko borroka. Prozesu honetan, euskal preso politikoen amnistia lortzea gure herriko zati oso zabal baten helburua da. Urtarrilaren...
Urtero bezala, aurten ere Euskal Herria Sozialistak bere materiala sortaren zozketa egiten du. Urtarrilaren 10eko Itsuen zozketako azken 3 zenbakiekin bat datorren rifa izango da garaile. Zenbaki irabazlea hauxe da: 204
Errepresiorik ez euskal preso politikoen aurka!
Eskubide demokratikoen eta amnistiaren alde!
2011ko mobilizazio handien eta ETAren ekintza armatuaren amaieraren ondoren, Bildu eta Amaiurrek lortutako hauteskunde emaitza historikoek lehen mailan jarri...
Euskal Herria Sozialista Durangoko azokan izango da aurten ere kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko eta marxismoaren ideiak Euskal Herrian eta euskaraz zabaltzeko helburuarekin. Gure standean (Artekale 68) Euskal Herria Sozialista aldizkari marxista izateaz gain (ale berria eta urte osokoak), marxismoaren klasikoak eta lan...
Engels Ateneoa Tolosako alde zaharrean (Errementari kalea, 8) dagoen liburutegi marxista da. Ateneo honek kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko eta marxismoaren ideiak Euskal Herrian eta euskaraz zabaltzeko ideiarekin ireki zituen ateak eta bertako kide diren langile eta ikasleen konpromisoz eta gogoz dago martxan ateneoa.
Kalean dago jada Euskal Herria Sozialista, Euskal Herriko aldizkari marxistaren azken alea, 34. alea. Aldizkari hau jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatua bazaude, JARRI HARREMANETAN:
Gaia: Errusiako iraultza
Noiz: Abenduak 2 ostirala, arratsaldeko 7etan
Lekua: Engels Ateneoa, Errementari kalea (alde zaharra), Tolosa
Euskal Herriko langile, ikasle, langabetu, pentsionista eta gazteei dei egiten diegu bertan parte hartzeko.
Gaur egun, mundu osoko kapitalistek eta beren ordezkariek gauza berbera defendatzen dute: krisiari aurre egiteko beharrezkoa da bizi baldintzetan sakrifizioak egitea. Baina hori bai, sakrifizioak egin behar dituztenak ez dira bankariak eta enpresari handiak, mundu osoan zehar egoera honen aurka altxatzen ari diren langileak eta gazteak baizik....
Amaiurrek lortutako babesa, askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko motor bihurtu behar du ezker abertzaleak