Geldi dezagun gerra inperialista!

Mundua aho zabalik dago basakeria erakustaldi berri honen aurrean. Bi genozidak beste gerra inperialista bati ekitea erabaki dute, eta ondorioak ezin dira aurreikusi. Egunak igaro ahala, hildako zibilen kopurua biderkatu egiten da — azken informazioen arabera, 2.000tik gora daude—, eta ehunka milakok beren etxeetatik ihes egiten dute, Iranen eta Libanon suntsipen-irudiek etenik ez duten bitartean, eta ekonomia globalean izandako eraginek milioika langile gogor kolpatzen dituzte.

Historiako makineriarik odoltsuena eta kontrairaultzaileena, inperialismo estatubatuara, berriro martxan jartzen da. Ez du demokrazia ezta Irango herria defendatzeko jarduten, baizik eta herrialde subirano baten petrolioa kontrolatu eta abantaila geoestrategikoak lortzeko mundu mailako hegemoniaren lehian.

Baina egun gutxi iraungo zuen gerra baten aurreikuspenek, erregimena harakirra egitera behartuko zuena, errealitate gordin batekin talka egin dute. Trumpek eta Netanyahuk Teherango buruzagitza fundamentalistaren zati handi bat desagerrarazi dute, Jameneí lider gorena, Defentsa ministroa eta Guardia Iraultzaile Islamikoaren buruzagia, besteak beste. Baina horrek guztiak ez du eragotzi borrokak Ekialde Hurbilera hedatzea, eta galdera ikur handi bat sortu da gatazka horren amaierari buruz.

Historiako makineriarik odoltsuena, inperialismo estatubatuarra, berriro martxan jartzen da herrialde subirano baten petrolioa kontrolatu eta abantaila geoestrategikoak lortzeko, munduko hegemoniaren lehian. Eta beren jainkoari erregutuz egiten dute.

Gatazka luzatzen den ordu oro, hazten ari da Washingtonek eta Tel Avivek mullak bortizki suntsitu nahi horretan porrot egiteko aukera, eta horrek protesta jendetsuak eragin ditzake AEBen barruan, Europan eta munduan izan duten esku-hartze militaristaren aurrean.

Egoera militarra, geopolitikoa eta ekonomikoa oso kritikoa bihurtu da esku-hartze horrekin. Eta honek klase borrokarako eta milioika zapalduen kontzientzia hartze prozesurako dituen ondorioak ez dira garrantzi gutxiagokoak izango.

Jauzi kualitatiboa Washingtonen eskalada odoltsuan

Gerra hau, Ukrainako gatazka bezala, Gazaren aurkako genozidioa edo joan den urtarrilean Venezuelan izandako esku-hartzea bezala, Txina eta Errusia buru dituen blokearen igoera geldiarazteko AEBetako inperialismoak hasitako borrokaren parte bezala soilik uler daiteke.

Trumpek, eta berak ordezkatzen duen klase menderatzailearen sektore boteretsuak, AEB lehengo potentzia industrial bihurtzea, eta horrela ekonomia globala menperatzea, ilusio hutsa dela ondorioztatu dute. Historiaren gurpila atzera eginarazteko zailtasunak nabarmenak baino gehiago dira.

Aberriratze ekonomiko masibo bat abian jartzeak made in USA manufaktura garatzeko, eta Txinari aurrez aurre hitz egiteak (une honetan munduko merkantzien ekoizpenaren % 40 ekoizten duena) ez du Estatu Batuetako kapital handia mobilizatzen. Bereziki burtsako espekulazioak, zorraren negozioak eta zerga-arpilatzeak izugarrizko dibidenduak ematen dizkieten une honetan.

Trumpek aitortu behar izan du porrot egin duela Txinaren aurkako bere muga-zergen erasoak. Asiako erraldoiarekin duen defizit komertziala murrizteko helburuek ere porrot egin dute. Arlo askotan, dela energia berriztagarrietan, dela automobilgintzaren sektorean, dela merkataritza elektronikoan, lehengai estrategikoetan, hornikuntza-kate globaletan, dela zientzian, robotikan, adimen artifizialean… desabantaila areagotu besterik ez da egiten.

Gatazka luzatzen den ordu oro, hazten ari da Washingtonek eta Tel Avivek mullak bortizki suntsitu nahi horretan porrot egiteko aukera, eta horrek protesta jendetsuak eragin ditzake AEBen barruan, Europan eta munduan izan duten esku-hartze militaristaren aurrean.

Arrazoi hauengatik, MAGAren agindua betetzeko modu bakarra AEBek duten indar militar izugarria modu erradikal eta beligeranteenean erabiltzea da. Estatu Batuen nagusitasunak herrialdearen barne-baliabideak mobilizatuz eta isolazionismoa praktikatuz birsortuko zuela uste zutenek ez zuten ulertzen estatubatuarren gainbeheraren izaera organikoa, ezta trumpismoaren nazionalismo ekonomikoa motibatzen duten benetako asmoak ere. Galdutako distira berreskuratzeko saiakerak abentura militar berri eta basatiak zekartzan kanpoan, ekintza inperialista are oldarkorragoa.

Trump eta bere mugimenduak bultzatzen dituen burgesiaren sektorea ziur daude lehiakideei kalte handia eragiteko eta munduko ekonomiaren martxa baldintzatzeko baliabideak dituztela. Energia-hornidura globalaren giltzak eskuratzeko estrategia ez da kasualitatea, fase honetako printzipio gidaria baita. Gas Natural Likidotuaren (GNL) ekoizpena eta hornidura eta oinarrizko petrolio-erreserbak kontrolatzea ditu helburu.

Venezuelaren aurkako esku-hartzeak, eta Delci Rodriguezen sumisio aberranteak, trumpen bide-orri osoa txintik esan gabe onartu baitu, eta Ekialde Hurbila bitarteko posible guztien bidez kontrolatzeak, AEB energia fosilaren potentzia nagusi bilakatuko luke, eta hegemonia kapitalistari dagokionez, hau giltzarria da, disuasio-botere eta ahalmen handia ematen duelako.

Noski, bere ekonomiaren egiturazko ahuleziak ordezkatzeko etengabe gerrara jotzeak arrisku asko ditu. AEBek badakite hori, hautsari hozka egin diolako behin baino gehiagotan azken hamarkadetan. Iraken esku hartzeak, Afganistanen esku hartzeak, edo Errusiarekin Ukraina ahari gisa erabiliz izandako gatazkak, ez diote garaipenik ekarri Washingtoni.

Baina AEBetako burgesiak, egungo testuinguruan garrantzi handia duen sektore batek behintzat, hala nola teknologiaren, energiaren eta finantzen monopolio handiek, aliatu eta aurkariekiko harremanetan bortizkeriarik handiena erabiltzeko ausardiak abantaila erabakigarria eskain diezaiokeela ondorioztatu du. Epe laburrean behintzat. Eta baza hori sakon jokatzen ari dira.

Trumpek, eta berak ordezkatzen duen klase menderatzailearen sektoreak, mundua bere ahalmen industrialaren arabera menperatzea ilusio bat dela ondorioztatu dute. Hori egiteko AEBek duten indar militar izugarria erabili behar dutela uste dute.

Ukabilkada garbian EBren desintegrazioaren alde eginez, Groenlandiaren hurrengo anexioa iragartzen dute, eskuin muturraren goraldia astintzen dute, berrarmatze militarista eta merkataritza-akordio drakondarrak inposatzen dituzte, eta europar burgesiak burua makurtzen du erabateko basailutza erakutsiz. Zalantzarik balego, Venezuelan emandako kolpearekin munduari aldarrikatzen diote Latinoamerika beti izango dela bere atzeko patioa. Eta, ororen gainetik, fanatikoki babesten dute izaki sionista, bi ikuspegitatik: Washingtonen aldeko indar korrelazioa sendotzeko talka-indar gisa funtsezko eremu batean, eta Israel Handi baten proiektu mesianiko eta kolonialistan irmoki sinesten dutelako Nilo al Eufrates ontzitik, Mike Huckabee AEBek Tel Aviven duen enbaxadoreak “zuzenbide biblikoagatik” justifikatzen duena.

Azken finean, iraganeko beste buruzagi totalitario askok bezala, Trumpek eta Netanyahuk uste dute indarkeria dosi on batekin gertaeren bilakaera alda daitekeela eta haien menderapenaren oinarri materiala zabaldu.

Izu militarista inperialismoaren DNAren parte da. Hitlerrek ondotxo zekien hori. Baina buruzagi naziaren garaipen sutsuek ere, kapitalista britainiar, frantses eta estatubatuarrak bere baretze politikarekin geldiarazten saiatu zirenek, kontrako bidea hartu zuten. Bere krimen guztiak gorabehera, judutarren aurkako Holokaustoa, suntsipen masiboa eta milioika errugaberen heriotza, Armada Gorriaren eta Europa osoko langile-masen erresistentzia heroikoak garaitu egin zuen. Azkenean, klase borrokak erabaki zuen.

Trumpek eta Netanyahuk izugarrizko garrantzia duen eremu geoestrategiko batean gerra odoltsu bat hastearen alde egin dute, eta hori egin dute euren buruari sinestarazi diotenean ez dagoela haiek geldiaraziko dituen potentziarik eta egoerarik. Gazaren eta Zisjordaniaren aurkako genozidioak, Libanon Hezbolari emandako kolpeek, Sirian eta Venezuelan egindako esku-hartzeak konfiantzaz bete dituzte Iranen gaineko “behin betiko” ofentsiba abiatzeko. Zergatik ez?

Erregimen integristaren ahuleziek, urtarrileko errepresio basatiaren ondoren, Irango biztanleri babesgabearen aurka, hura suntsitzeko aukera ezin hobea ematen ziela kalkulatu dute, bai errendizioz, Estatu kolpe “lagun” baten bidez, bai matxinada “herrikoi” baten bidez. Eta, hala ere, Iranek erakusten du uste zutena baino askoz ere egoera zailagoa dela.

Trumpek eta Netanyahuk eremu geoestrategiko garrantzitsu batean gerra odoltsu bat hastearen alde egin dute, eta uste dute ez dagoela horiek geldiaraziko dituen potentziarik eta egoerarik. Gaza eta Zisjordania, Libano, Siria eta Venezuelaren ostean, orain Iranen kontra doaz. Zergatik ez?

Trumpen erabakia jauzi kualitatiboa da, eta Washingtonen aurkako boomerang bihur daiteke azkenean. 45 urtez, AEBek ez zuten inoiz erabaki Teheranekin horrelako gatazka bat hastea, hain zuzen ere, kontroletik kanpo bukatuko ote zen eta eskualdearen eta munduaren arteko ezegonkortasuna eragingo ote zuen beldur zirelako.

Baina Trumpek eta klase menperatzailearen sektore gakoek fase hori gainditu dute eta euren koordenadak beste batzuk dira. Buruan dure Bigarren Mundu Gerraren ondoren eratu zuten oreka politiko eta ekonomikoa dinamizatzen badute, eta SESBren gainbeheraren eta estalinismoaren kolapsoaren ondoren hainbeste etekin ekarri zizkiena, mundua berriro ere beren oinetan jar dezaketela.

Eta ulergarria da horrela arrazoitzea. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak argi utzi du agenda trumpazalearekiko mendetasuna: “Europa ezin da jada munduko ordena zaharraren zaindari izan, desagertu den eta jada itzuliko ez den mundu batena”, eta kontinente zaharreko herrialde guztiei eskatu die aurrekontu militarra eta gerrako materialaren erosketak handitzeko… AEBei.

Ezin da ezer espero EBtik, kapitalaren zerbitzura dauden politikari ustel horietatik, ezta nazioarteko zuzenbidetik, NBEtik edo inongo auzitegi penaletik ere. Guztiak narrasti gisa arrastaka doaz beren nagusi inperialisten aurrean. Esperientzia historikoak erakusten duen bezala, basakeria honi aurre egiteko benetako indar bakarra mobilizatutako langile klasea da. Palestinako herriaren alde elkartasun internazionalistak eraiki duen masa mugimenduarekin ikusi dugun bezala, mundu osoko kaleak bete dituenak. Edo Trump Administrazioaren agenda autoritarioari desafio egiten diona, No Kings-eko manifestazioetan milioiak bilduz eta Minneapoliseko greba orokorra ahalbidetuz ICEko talde neonazien izuaren aurka. Eta masa-borrokak, grebek eta protesta sozialak jarriko dute berriro ere pikotan gerra kriminal berri hau.

Teheranek AEBei eta Israeli erantzun die, baita Ekialde Hurbileko bere aliatuei ere

Aurreko adierazpenetan aztertu dugun bezala, gerra honek ez du zerikusirik demokraziaren defentsarekin edo emakumeen eskubideekin, Trumpek zein Netanyahuk euren herrialdeetan eta mundu osoan zapaltzen dituztenak. Ez du zerikusirik Irango plan nuklear batekin ere. Epe laburrean bonba atomikoa lortzeko aukera baztertu egin dute OIEAren txosten guztiek, baita Pentagonoaren eta CIAren barne dokumentuek ere.

Washingtonek erregimen aldaketa nahi du Teheranen petrolioaz eta gasaz jabetzeko, eta Iran protektoratu kolonialera murriztuz eta Txina eta Errusiaren orbitatik ateraz. Amaiera horrek kolpe handia izango litzateke bi potentzientzat, Siria eta Venezuela erori ondoren jaso dituztenak baino askoz handiagoa.

Jakina, Trumpek AEBen barruan ere bere babesa berriz osatu nahi du, eta arreta desbideratu bere politika arrazista eta totalitarioen aurkako barne-krisialditik eta altxamendutik, sektore atzerakoienei konfiantza emanez “barne-etsaiaren” aurkako borrokan - hau da, etorkinen komunitatea, bertako langile-klasea eta ezker borrokalaria -. Baina inkesten arabera, lau estatubatuarretik batek bakarrik babesten du gerra hau, eta trumpen oinarri sozialaren arteko arrailak, Epstein kasuaren dokumentuak argitaratu ondoren handituak eta presidentea bere lagun pederastaren sarean inplikatua, ez dira soldatu eragin ekonomiko izugarria izan dezakeen eraso batekin.

Kontua da ez dutela lortu Teheranek bandera zuria ateratzea. Ez hamarkadetan erabili den AEBetako gerra-flotarik handiena erabiliz, ez Irango lurraldearen gaineko bonbardaketa basati eta indiskriminatuak, ezta dozenaka goi-kargudunen hilketa selektiboa ere.

AEBek erregimen aldaketa nahi dute Teheranen, petrolioa eta gasa bereganatzea, Iran protektoratu kolonial batera murriztuz eta Txina eta Errusiaren orbitatik ateraz. Hori kolpe handia litzateke bi potentzientzat.

Irango droneak eta misilak eraginkortasuna eta gaitasuna erakusten ari dira base militarrak eta interes estatubatuarrak 12 herrialdetan kolpatzeko eta Israel bera ere gogor kolpatzeko, 2025eko ekainean “12 eguneko gerran” egin zuten bezala. Horrek zalantzak eta urduritasun nabaria eragiten ari da bando inperialistan, eta barne kritikak, lehen erasoaren ostean garaipen azkar eta ukaezin baten plan alternatibo baten falta dela eta.

48 ordu baino gutxiagoan, Trumpek eta Marco Rubio estatu-idazkariak alde batera utzi behar izan zituzten hitzaldi triunfalistak, Venezuelan bezala "ibilaldi militar bat" egingo zutela esanez, eta onartu behar izan zuten dagoeneko eman diren AEBko bajak ez direla azkenak izango, eta gerra uste baino askoz zailagoa eta luzeagoa izango dela. Lau aste aipatzen dituzte, baina Pentagonoaren eta CIAren analisiek berek ohartarazi dute zaila dela epe bat markatzea, eta zalantzak eta kezkak gehiago erakusten dituzte ziurtasunak baino. Netanyahuk berak, gerra azkarra agindu ondoren, onartu behar izan du “agian denbora beharko dugula, baina ez urteak”.

Egoera espero zena ez dela aitortuta, Estatu Departamentuak estatubatuar herritarrei Irak uzteko agindu die, eta Persiar Golkoko monarkietan bizi direnei gomendatu die, Abu Dhabi edo Dubaiko “paradisuak” barne, edo Egipto eta Israel bera bezalako herrialde aliatuetan, haiengandik ahalik eta azkarren ateratzeko. Halaber, Erresuma Batua ebakuazio-planak prestatzen ari da Golkoan bizi diren 100.000 britainiar baino gehiagorentzat, baita Frantzia eta Alemania ere, herritarrak irteteko mekanismoak errazten ari baitira dagoeneko.

Egunetik egunera gora eta gora doa eskalada. Gaurkotze hau idazteko unean, Beiruten aurkako esku-hartze sionistak auzo ugari suntsitu ditu eta ehunka mila pertsona hiri seguruagoetara bultzatu ditu jada benetako hondamendi humanitarioa den honetan. Irani dagokionez, igandean, martxoaren 8an, Israelgo hegazkinek lau petrolio biltegi handiri eraso egin zioten, Teheranen gainean hodei toxiko bat eraginez, eta petrolio gordina estolderia sistemaren parte batera iragazteak “suzko ibai” bat azaleratu zuen Irango hiriburuko kale askotan.

Irango eta Libanoko populazioen aurkako bonbardaketak gogortzea, eta azpiegitura zibil eta sanitarioak bonbardatzea, Gazan egin zuten bezala suntsiketa maila basatietara iritsiz, mahai gainean dago eta ondorio ugari izango ditu.

Lehenik, gerraren aurkako nazioarteko mobilizazioa bultzatuko du, genozidioaren aurka gertatutakoa sakonduz. Bigarrenik, mendebaldeko inperialismoan desadostasunak azkartuko ditu, dagoeneko gertatzen ari den bezala Pedro Sánchezek bere operazioetarako Rota eta Moroneko base militarrak modu irekian erabiltzeari uko egitean, edo Italiako gobernuburu Meloni ultraeskuindarrak Trumpekin modu irekian inplikatzeari uko egitean, Italian izan ziren genozidio palestinarraren aurkako mobilizazio erraldoiek presionatuta.

Venezuelan bezalako esku-hartze azkar baten ikuspegia faltsua izan da. Irango erregimenak eutsi egiten dio, eta bere drone eta misilek eraginkortasunez jotzen dituzte Israel eta AEBetako base militarrrak eta interesak 12 herrialdetan.

Munduko ekonomiaren egoera

Gerraren ondorio politikoak dramatikoak izaten ari badira, ekonomikoak ez dira gutxiago izaten ari. Saudi Arabiako findegi garrantzitsuena, Ras Tanura, egunean 600.000 petrolio upel ekoizten dituena, gelditu egin da, Qatarreko Ras Laffan industriagunea bezala, planetako GLN ekoizpen plantarik handiena.

Baina kolpe handiena Guardia Iraultzaileak (GR) Ormuzeko itsasartea ixtea izan da, bertatik pasatzen baita munduko petrolioaren %20a eta gasaren antzeko portzentaia. Ondorioak ez dira berehalakoak izan. Brent petrolio -erabiliena- upelaren prezioa, 120 dolarretara hurbiltzen ari da, eta gasolinaren eta argiaren prezioa izugarri igotzen ari da.

Petrolioa itsasontziz garraiatzeko gerrak blokeatuta, baliteke Golkoko herrialde ekoizleek petrolio gordinez betetako biltegiekin ekoizpena gelditu behar izatea. Irak LPEEko bigarren ekoizle handiena da, eta egunean ia 1,5 milioi upel murriztuko dituela iragarri du, ekoizten dituen upel guztien erdia. “Bloombergek aipatutako JP Morganen txosten baten arabera, herrialdeak ekoizpenerako sei egun eskaseko biltegiratzea du, eta Kuwaitek, 14koa. Arabiar Emirerri Batuek 19 egunera arte luza lezakete ponpaketa (petrolioa oliobideetatik bideratuz) eta Saudi Arabiak, berriz, 65 egunera arte”Descripción Editar [1].

Egoera erabat aldatu da, eta alarma jo du jada kapitalismoaren erdigune handietan, G7aren berehalako bilera prestatzeraino, petrolioa erreserba estrategikoetatik nola askatu eztabaidatzeko eta presioa arintzeko.

Gatazka itsas garraioaren kontra obus bat jaurtitzen ari da. Edukiontzien garraioaren eta logistikaren munduko enpresa handienak, Maersk-ek, Ekialde Hurbila Europarekin eta Ekialde Urrunarekin lotzen duten lineak “aldi baterako” itxiko dituela iragarri du, eta, logikoki, industria globalari gogor eragin diezaioketen horniduren etetearekin mehatxatu du. 3.200 ontzi inguru harrapatuta daude inguru horretan, itsas garraioari buruzko datuetan espezializatutako Clarkson enpresa britainiarraren arabera.

“Gertatzen dena gertatzen dela, Estatu Batuek ENERGIARIK ASKE FLUXUA bermatuko diote MUNDUARI”, argitaratu zuen Trumpek sare sozialetan, babes militarra eta aseguru-etxeen kontratu berriak merkeago eskainiz. Baina erantzuna berehalakoa izan zen: “Hau hitzak baino ez dira oraingoz, beraz nola garatzen den ikusi behar dugu”, adierazi zion Bloomberg agentziari CIBC Private Wealth-eko energia operadorearen bozeramaile batek. “Nolakoak dira eskolta militar horiek? Zenbat balio du aseguruak? Garraiolariak eroso sentitzen al dira eskaintzen zaienarekin?”[2].

Gerraren ondorio politikoak dramatikoak izaten ari badira, ekonomikoak ez dira gutxiago izaten ari. Petrolioaren prezioak gainezka egin dezake, baita finantza krisi bat piztu ere, ekonomia globala pikutara eramango duena.

Gatazkan gauden honetan 40.000 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira. Persiako Golkoko luxuzko resortetako turismo pribilegiatua geldituta dago. Baina perspektiba ilun horiek ondoen islatzen dituena poltsetan izandako erorketa orokortua da.

Espainiako Estatuan 80.800 milioi euro desagertu ziren Ibex 35etik gerra hasi ondorengo bi saioetan. Munduko beste burtsa batzuk ere antzeko egoerak bizitzen ari dira. Herrialde aurreratuetako kotizazioen batez besteko jaitsiera %2 eta %4 artekoa izan da, baina askoz gehiago igo daiteke. Martxoaren 6an, ostirala, S&P 500 %1,3 jaitsi zen eta Dow Jones indizeak 450 puntu inguruko galerarekin itxi zuen. Martxoaren 9an, astelehena, Japoniako Nikkei 225 indizeak %5,2ko jaitsierarekin amaitu zuen, eta Hego Korean, Kospi indizeak %6 egin zuen behera, gerraren lehen hiru egunetan %12 egin ondoren.

Analista askok ohartarazi dute shock energetiko iraunkor batek zulatu egin dezakeela burbuila teknologikoa. Eta milaka milioi dolar galaraziko lituzke adimen artifizialaren inguruko burtsako espekulazioan.

Finantza arloan seinaleak ez dira batere baikorrak: “Europan eta Estatu Batuetan aurreikusitako enpresa eta bankuen bonoen jartzeak bertan behera geratu dira, beste agindu bat eman arte. (…) Kontsultatutako finantza-iturrietako batzuen ustez, egoera ezin da aurreikusi, eta okerrera egiteko aukera dago egoera denboran luzatzen bada. Izan ere, Europako merkatuak 25.000 eta 50.000 milioi euro arteko salmentak espero zituen aste honetarako, Bloombergek egindako aurreikuspenen arabera. Inork ez daki giltza non dagoen, ezta nork duen ere”[3].

Munduko ekonomian turbulentziak azaleratu besterik ez dira egin, baina okerrena iristear dago. Energiaren inflazioak kostu produktiboen igoera eragingo du, Ukrainako gatazkarekin gertatu zen bezala, Europan eta mundu osoan joera errezesiboak areagotuz, eta kaleratze masiboen aukerak handituz. Esku-hartzearekin konprometituta dauden Gobernu kapitalistek protesta sozial handiei egin diezaiekete aurre, baita Trumpi eskainitako zerbitzuei erabat desafio egiten dien eszenatokiari ere

Zein da egungo egoera Iranen?

Trumpek egun hauetan behin eta berriz esan du Teheranen baldintzarik gabeko errendizioa baino ez duela onartuko, mulla-en erregimena agintetik kentzea ez den beste aukera bat onartzeari erabat uko eginez. Baina argi dago ez duela nahi zuena lortu.

Erresistentziak aurrera jarraitzen duela agerian uzteko, Irango goi agintariek Mojtaba Jameneí, gerraren lehen egunean Israelen bonbardaketek hildako aurreko ayatolaren semea, aukeratu dute buruzagi goren gisa. Ez dirudi Venezuelan gertatutakoa errepikatzea posible denik, epe laburrean behintzat. Donald Trumpek esana zuen edozein buruzagi gorenek “ez zuela asko iraungo” bere onespenik gabe. Baina errealitate kolpea jaso du: integrismoaren muin gogorrak agintean jarraitzen du.

Ukaezina da boterean dagoen integrismo islamiarraren oinarri soziala murriztu dela azken 15 urteetan. Krisi ekonomikoak, herrialdean nagusi diren burgesiaren pribilegio iraingarrien eta burokrazia klerikal, militar eta estatalaren arteko arrakalak, biztanleriaren geruza gero eta zabalagoen pobretzeak, murrizketa sozialek, langile klasearen eta gazteriaren aurkako zapalkuntza politiko eta erlijiosoak, eta oso bereziki emakumearen, LGTBI komunitatearen edo gutxiengo nazionalen aurkakoak, gutxienez lau altxamendu iraultzaile handi eragin dituzte azken hamarkadan. Denak errepresio odoltsu baten bidez zanpatuak.

Irango ezker antiinperialistak salatu duenez, azken erasoa urtarrilean gertatu zen, eta dozenaka mila pertsona kartzelaratu eta 10.000 baino gehiago hil zituzten, armadak, GIko indarrek eta Basij milizia paramilitar integristek metrailatuta.

Mulla-en erregimenak zuen babes sozialak behera egin du azken 15 urteetan. Krisi ekonomikoa, murrizketa sozialak, zapalkuntza politiko eta erlijiosoa, etab. zitalkeriaz zapalduak izan diren masen altxamendu iraultzaileak eragin dituzte.

Horrek haserrearen eta amorruaren arrasto ezabaezina utzi du. Baina Trumpen eta Netanyahuren bonbek eragiten duten heriotza eta suntsipena, hegoaldeko eskola batean 100 neska baino gehiago hil zituen erasoekin bezala, eta Washingtonen soldatapeko oposizio burges irandarraren izaera atzerakoi, morroi eta endekatuarekin. Gainera Sha-ren oinordeko horrekin erasoa bultzatuz eta bere herria masakratua den bitartean bere harrapakinaren zatia jasotzeko ilaran jarriz, egoerak ez du herri-altxamenduaren norabidean bultzatzen, baizik eta kontrakoa elikatzen du.

Gerra hasi zenetik AEBen eta Israelen aurkako manifestazio garrantzitsuak egon dira Iranen bertan eta biztanleria xiitaren ehuneko esanguratsuak dituzten beste herrialde batzuetan, Iraken edo Pakistanen esaterako, baita gutxiengo erlijioso hau ere gehiengoa den lekuetan, Baréin kasu.

Mulasen erregimen teokratiko eta atzerakoiak urte hauetan bizitako altxamenduei eutsi ahal izan badie, “moralaren poliziak” Mahsa Amini emakume kurduaren hilketa bortitzaren ondoren hasitako 2022ko altxamendua edo 2026ko urtarrileko murrizketa sozialen aurkako altxamendu berriena, hau izan da masa-mugimenduak ez zuelako zuzendaritza iraultzailerik aurkitu aldarrikapen guztiak programa sozialista batekin bateratzeko eta garaipena lortzeko. Egoera horretan, eta Irango ezker borrokalariaren militanteek, milaka aktibista langile eta gaztek erakutsitako ausardia gorabehera, erregimenaren talka-indarrek errepresio basatiaren bidez matxinada itotzea lortu zuten.

Guardia Iraultzaileak klase menderatzailearen sektore erabakigarri bat ordezkatzen du. Hainbat analistaren arabera, ekonomiaren %40 eta 1.000 enpresa baino gehiago kontrola ditzake, konplexu militar industriala, eraikuntza, energia eta sektore teknologikoa barne. Washingtonen etengabeko kolpeak jaso baditu ere, bere buruzagi nagusiak exekutatuz, kohesio maila handia mantentzen du botere ekonomiko-militar honetatik bizi diren dozenaka milaka pertsona edukitzeari esker.

Estatu-aparatuaren sektore hori izan da AEBren eskakizunak baztertzen eta Txinarekin eta Errusiarekin loturak estutzen gehien saiatu dena. Washingtonen txotxongilo erregimen berri batek Guardia Iraultzailea eta Basij-a garbitu beharko lituzke, bere buruzagi talde askoren likidazio fisikoa barne, eta bere eragin ekonomikoaren pribatizazio eta murrizketa esanguratsuari ekin beharko lioke. Ikuspegi horrek ehunka mila soldadu profesional, miliziano eta haien familiei erresistitzeko eta borrokatzeko arrazoi bat ematen die.
Iran ez da Siria ez Venezuela, ezta 2003an AEBek inbaditu zuten Irak. 92 milioi biztanle dituen herrialde bati buruz hitz egiten ari gara. Herrialde horrek hiru aldiz baino gehiago handitzen du Irakeko biztanleria inbaditu zutenean. Irak mendean hartzen saiatzeak hondamendi batean amaitu zuen AEBentzat, baina haur jokoa litzateke tropa estatubatuarrek Irango lurra zapalduz gero aurre egingo lieketen arazoekin konparatuta. Horregatik, estrategia inperialista eta sionista aurrera eramateko, erregimenari burua kendu eta amore ematen saiatu behar da, edo barruan zulo bat ireki, bonbardaketa gero eta suntsitzaileagoen bidez.

Analista askok, AEBetako inperialismoaren ordezkariek barne, behin eta berriz adierazi dituzte euren zalantzak, bonbak eta misilak nahikoak ote diren Teheranen erregimen aldaketa bat behartzeko. Iran ez da bakarrik oso herrialde jendetsua eta zabala, ekonomia askoz ere dibertsifikatuagoa duen eskualdeko potentzia da, eta Estatu Batuetako aurreko helburuek (Siria, Libano edo Venezuela) baino ahalmen industrial, teknologiko eta militar askoz handiagoa du.

Droneak ekoizteko gaitasuna, kalitate, prezio eta kopuru handi batekin, funtsezkoa izaten ari da lehen egun hauei aurre egiteko, eta baita armada erasotzaileak estualdian jartzeko ere, hauen gerrako materiala garestiagoa eta azkartasun berarekin berrezartzeko zailagoa baita.

Jakina, ez dira onartu behar komunikabideetan agertzen diren albiste guztiak, gerrako propagandak oso mediatizatuta daude. Baina horietako batzuek, Mendebaldeko iturriak aipatuz, datu kezkagarriak planteatzen dituzte AEBentzat eta bere aliatuentzat. Adibidez, Teheranek bere ekoizpena hileko 100 misiletik gora egonkortzea lortu zuela, mendebaldeko ekoizpen-kateek denbora tarte horretan sei eta zazpi intertzeptore artean ekoiztea ia lortzen ez duten bitartean.

Droneak egiteko gaitasuna, eta kalitate onarekin, prezio onean eta behar adinako kopuruan egiteko gaitasuna, funtsezkoa izaten ari da lehen egun hauei aurre egiteko, baita armada erasotzaileak estualdian jartzeko ere.

“Produkzio-arrakala hori kezkagarria da logistika militarrarentzat (…) armategiak hustu egiten dira mendebaldeko fabrikek berdindu ezin duten erritmoan. Irango armategiak Fattah serieko misil hipersonikoak ditu, Mach 15en abiadura teorikoekin, eta 2.500 kilometroko tarteko Shahed droneak (…) NATOren plangintzarako kezkagarriena, Institute for the Study of War-en txostenen arabera, Irango erregimena zaharkitutako materiala erabiltzen ari dela mendebaldeko intertzeptore baliotsuen gastua behartzeko, bere bitxi teknologikoak, Fattah-2a kasu, gatazkaren fase aurreratuago baterako edo konfrontazio zuzen luze baterako erreserbatuz”[4] .

Egia esan, Trumpek Estatu Batuetako armagintza enpresa handiekin bildu behar izan da, ahalegin konbinatu bat eskatzeko eta armadaren eskaera betetzeko. BAE Systems, Boeing, Honeywell Aerospace, L3Harris Missile Solutions, Lockheed Martin, Northrop Grumman eta Raytheon-eko zuzendari nagusiek parte hartu zuten goi-bileraren ondoren, presidenteak adierazi zuen akordio bat dagoela “aparteko armamentu klasearen” ekoizpena laukoizteko.

Baieztapen horiek zuhurtasunarekin hartu behar dira. Lehenik eta behin, AEBek Ukrainan sartuta jarraitzen dute, Zelenskiren defentsa antiaereoak sostengatuz, eta baliteke askoz luzaroago egin behar izatea. Bigarrenik, Irango armagintza uste baino askoz buruhauste gehiago ematen ari delako

Mendebaldeko hedabideek baieztatu dutenez, Irango armadak THAAD (ingelesez Terminal Altitude Handiko Eremuaren Defentsa) aireko erasoen aurkako lau sistemaren radarrak suntsitu ditu, Irak, Saudi Arabia, Jordania eta Arabiar Emirerri Batuetako base estatubatuarren kontra egindako hainbat erasotan. Halaber, Washingtonen aliatuei bizi-lurretan presioa egin diezaieketela frogatzen ari dira, droneekin Baréin-eko gatzgabetze-instalazio bati eraso eginez, landare horiek ezinbestekoak baitira Golkoko herrietako ura kontsumitzeko.

Funtsezko beste faktore bat Txinaren eta Errusiaren laguntza logistikoa eta armamentistikoa da, helburu estatubatuarren eta sionisten kokapenari buruzko informazioa emanez, baita 2025eko ekainean jada AEBei eta Israeli arazo larriak sortu zizkieten teknologia aurreratuko misilak.

Txinaren eta Errusiaren rola

Errusiar eta txinatar inperialismoaren jokabidea ikusi dugu Sirian Al Asaden erregimena erortzen utziz, eta Palestinako herriaren sarraskiaren aurrean erretorika diplomatikoarekin jokatuz, Tel Avivekiko merkataritza harreman oparoak indartzen zituzten bitartean. Edo Maduroren bahiketaren ondoren Venezuelan egin zuen desertzioan. “Herrien askatasunaren” aldeko adierazpen demagogikoen gainetik, multilateralismoaren abantailen gainetik, “Erresistentziaren ardatza” delakoaren gainetik, bi herrialdeetako monopolio kapitalista handien interesak dira funtsezkoena.

Nabaria da Beijing eta Mosku epe laburrean garrantzitsuagotzat jotzen dituzten eragin-eremuetara atzera egiten ari direla. Horren adibide dira Errusiak Ukrainan lortutako garaipen militarra sendotzea, edo Indo-Pazifikoaren gaineko nagusitasuna eta Txinaren kasuan inbertsioak dibertsifikatzea (India, Brasil… aldera), ekoizpen, teknologia eta merkataritza-arloetan duten nagusitasunak epe ertain eta luzera nagusitasuna bermatuko dielakoan.

Baina, zalantzarik gabe, AEBren bi potentzia aurkarientzat, Iran ezinbesteko garrantzia duen puntua da. Eta ez bakarrik Txinak Teheranetik inportatzen duen petrolio gordinaren %15 lortzen duelako eta Iranen milaka milioi euroko inbertsioak sinatuak dituelako Zetaren Ibilbide Berriaren Proiektuaren parte gisa. Lehen mailako faktore politiko bat ere badago: Ekialde Hurbilean bere aliatu nagusia garaitua bada eta AEBen aginduetara dagoen Gobernua inposatzen bada, bere izen ona eta autoritatea askoz ere kolokan geratuko dira. Eta mendebaldeko blokearen kontrapuntu gisa izan zuen papera askoz ere zalantzagarriago geratuko litzateke.

Funtsezko beste faktore bat Txinak eta Errusiak Irani ematen dioten babes logistikoa eta armamentistikoa da. Iran garaitua bada, eta AEBek gobernu txotxongilo bat inposatzen badute, bere papera askoz ere eztabaidatuagoa izango da mendebaldeko blokearen kontrapuntu gisa.

Horrek ez du esan nahi Washingtoni eta Tel Avivi aurre egingo dietenik gerra ireki batean. Baina argi dago babes logistikoa eta inteligentziazkoa ematen ari direla Irango erregimenaren gainbehera saihesteko. Hori Teheranen erresistentzia luzatu ahal izateko kontuan hartu beharreko faktorea da, Trumpen eta Netanyahuren kanpaina militarra asko zailduz.

Gerra beti ekuaziorik zailena da, eta une honetan ezinezkoa da perspektiba itxi bat marraztea. Ezin da erabat baztertu Iranen gainean egiten ari diren erasoaldi basatia Gazakoaren antzeko proportzioan areagotzeko aukera, eta horrek azkenean erregimenaren barruan arrakala bat irekitzea eta errendizioa behartzea. Horrelako eszenatoki batek, noski, mullak belaunikatuz, zer esanik ez erregimen aldaketa bat argi eta garbi behartuz, Trumpi bere erasoaldiarekin aurrera jarraitzeko aukera emango lioke AEBetatik kanpo eta barruan. Baina goizegi da pentsatzeko hau dela aukera bakarra. Eszenatokiak oso zabalik jarraitzen du.

Gerra inperialistari ez! Haien petrolioa, gure hildakoak!

Gerra inperialistak erakunde eta joera politiko guztiak proban jartzen ditu, eta kareta guztiak kentzen ditu. NBEk eta mendebaldeko potentziek, EBtik hasita, nola ez, esku-hartzearen alde daudela adierazi dute.

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak 24 ordu ere ez zituen behar izan “Iranen trantsizio fidagarri bat” eskatzeko. Eta gogor gaitzetsi zuen Teheranek Washingtonen eta Tel Aviven egindako bonbardaketa basatien aurrean emandako erantzuna, “onartezina eta justifikaziorik gabekoa” zela esanez. Yankien eta sionisten bonbardaketek eragindako milaka hildakoak eta ehunka mila zauritu eta desplazatuak erabat onargarriak dira eta guztiz justifikatuta daude Europako banku eta multinazional handien ordezkari ziniko honentzat. “Kalte kolateralak” beharrezkoak dira burgesia europarrak harrapakinaren banaketara gonbidatuak izan daitezen.

Baina norbaitek saria eskuratuz gero, bere izaera herrena, atzerakoia eta kriminala, eskuina eta ultraeskuin globala dira. Eta Espainiako Estatuaren kasuan PP eta Vox lehen lerroan.

Pedro Sanchezen Gobernuak Trumpen eskakizunei baldintzarik gabe men egitea eta gerran parte hartzea exijitu dute bandera gorrixkaren espainolistek. Eta argi utzi dute Moncloan baleude puntuz puntu errepikatuko luketela Aznarren Gobernuaren jarduera inperialista, eta zein gutxi axola zaien esku-hartze hark Iraken eta Espainiako Estatuan eragin zituen heriotza eta suntsiketa, non 192 pertsonaren bizitza amaitu eta 2.000 zauritu baino gehiago eragin zituzten atentatu jihadista basatiak pairatu genituen 2004ko martxoaren 11n.

Espainiako Gobernuak, eta bereziki Pedro Sanchezek, hartu duen jarreraren atzean dagoen azalpena gertakari haien memorian dago. “Suntsipen masiboko armen” fartsa salatuz Espainiako Estatuan gerra haren aurka garatu zen mobilizazio jendetsua, baita genozidio sionistaren aurkako mugimendu jendetsuarekin bizi izan duguna ere.

PSOEko liderrak, gidoia alde batera utzita, aurre egin dio Trumpi, Iranen aurkako bere interbentzioaren “ilegaltasuna” salatuz, hitzetan, eta “Gerrari Ez”ren kontsigna erabiliz. Moncloa jauregitik AEBetako presidentearen mehatxuei hizkera horrekin erantzun zien egunean, milioika langile eta gazte itxaropenez eta konfiantzaz bete ziren. Mezu zuzena izan zen, eskuina eta bere politika morroia biluztu zituena, eta Europako “buruzagiak” esatera ausartzen ez direna esaten duen aurkari gisa proiektatu zuen Sanchezen irudia mundu osoan.

Eta hitzak garrantzitsuak direla badakigun arren, benetan axola duena, esperientziak erakusten digun bezala, ekintzak dira. Gerra guztiz atzerakoia eta inperialista bada, Trumpek petrolio korporazio handien, konplexu industrial militarraren, AEBetako eta mundu osoko banku eta inbertsio funtsen interesak defendatzen dituelako da. Eta AEBek, kapital global handia babesteko, NATO bezalako beso armatua dute, eta Espainiako Estatua horren parte da.

Ezker Iraultzailetik ozen diogu: Haien petroleoa, gure hildakoak! Ez euro bat, ez soldadu bat, ez bala bat gerra honetarako! Trumpen eta Netanyahuren porrotak kolpe gogorra suposatuko luke inperialismoarentzat eta sionismoarentzat, eta eskuin eta ultraeskuin globalarentzat.

Gerra inperialistaren aurka borrokatzea, eta NATOn eta AEBetako base militarretan jarraitzearen alde egitea erabateko kontraesana da. Era berean, kontraesana da Ziprera fragatak bidaltzea gerran parte hartzeko, defentsarako “helburuekin” bada ere. Hori da arazoa. Arazo bera azaleratu zen Sanchezen Gobernutik genozidio sionista salatzen zenean Israelekin harreman komertzial, militar eta diplomatikoak mantentzen ziren bitartean. Edo NATOk eskatzen duen berrarmatzean BPGaren %5a publikoki “baztertzen” denean baina 2025ean onartutako defentsarako aurrekontuak historiako handienak diren bitartean.

Ez dago tarteko biderik. PSOE-Suma Gobernuak ez badu bere burua gerra inperialista honetan inplikatuta ikusi nahi, NATOtik atera behar du berehala. Estatu Batuetako baseak itxi behar ditu eta Israeli armen bahitura integral hori bezalako promesak praktikara eraman, ez baitzen inoiz exekutatu. Arrazoi horiengatik, borroka honetan funtsezkoena langile eta gazte mobilizazio handi bat altxatzea da, gerra berri honen aurka.

Ezker Iraultzailetik ozen eta argi diogu: Haien petroleoa, gure hildakoak! Ez euro bat, ez soldadu bat, ez bala bat gerra honetarako! CCOO eta UGTko zuzendaritzek, Europako sindikatuek bezala, beste alde batera begiratzeari utzi behar diote, kapitalisten aldeko bake sozialaren estrategia alde batera utzi behar dute zuzenean interpelatzen dituzten gertakarien aurrean. Langile klasearen pobretzea da jokoan dagoena, gure soldatak jaten dituen inflazioa, datozen hilabeteetan gerta daitezkeen milaka kaleratzeak dira!

Horregatik irmotasunez jokatu behar da, mobilizazio masiboak deitu behar dira. Ez existitzen ez den eta iruzurra den nazioarteko zuzenbide bat bete dadin exijitzeko, baizik eta inperialistak erasoa bukatzera behartzeko. Eta horretarako kaleetan borroka zabaldu eta indartu behar da, plan belizistak garaitzeko greba orokorrera eramango duten manifestazio eta protesta zabalenak sustatuz eta antolatuz.

Komunista iraultzaileak ez gara neutralak. Trumpen eta Netanyahuren garaipenak ez luke soilik Irango herria zapaltzea ekarriko, eta dozenaka edo ehunka mila errugabe akabatzea. Gerra berriak eta birulentoagoak ere elikatuko lituzke eta ultraeskuin neofaxistak aurrera egitea indartuko luke.

Bi gerra kriminal hauen porrotak inperialismo eta sionismoari, eta mundu osoan eskuin eta ultraeskuindarrei, kolpe latza emango lieke.

Irango herriaren, Palestinako herriaren, inperialismoak eta bere burgesia zipaiak zapalduak izatea sufritzen duten herri guztien aldeko politika komunista batek ez du zer ikusirik mulasen erregimen atzerakoi eta teokratikoa babestearekin. Horregatik diogu burgesia eta kapitalismo iraniarra, Estatu integrista eta errepresiboa desagerrarazi eta Iran sozialista konkistatzeko lana, lan hori langile klasearen ekintza zuzenaren bidez, greba orokorraren bidez eta programa iraultzaile eta internazionalista batean oinarritutako altxamenduaren bidez soilik izan daitekeela.

Gerra inperialistarik ez!

Bakea nahi baduzu, sozialismoaren alde borrokatu!

Iran sozialista baten eta Ekialde Hurbileko Federazio sozialista baten alde!


[1] Inestabilidad extrema en el mercado de energía: el gas frena en seco y baja un 25% en pocas horas

[2] Ibíd

[3] El mercado de bonos corporativos y bancarios se cierra ante la incertidumbre desatada por el conflicto

[4] El arsenal de misiles de Irán está poniendo a prueba las defensas aéreas estadounidenses e israelíes como nunca antes

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna