"Gaur gauean zibilizazio bat hilko da" esan eta ordu gutxira, kriminal inperialista peto gisa bere hitzekin milioika zur eta lur utzi ondoren, Donald Trumpek su-etena aldarrikatu eta Iranekin negoziazioa ireki behar izan zuen.

Atzerapauso honek irakurketa oso argia du, genozida honek eta bere aliatu sionistek esanak esan eta elkarrizketen emaitza edozein dela ere. Estatu Batuetako inperialismoak eta erregimen nazisionistak otsailaren 28an sortu zuten gerra haien aurka bihurtu da, eta ordaina, oraingoz, porrot nabarmena da.

Trump eta AEBetako inperialismoa kinkan

Islamabadeko negoziazioek, adierazpen hau idazteko unean, ez dute akordiorik ekarri, baina agerian utzi dute Trump Administrazioaren etsipena, adierazi baitute beraiek itxiko dutela Ormuzeko itsasartea "Teherani presio egiteko". Ezin aldrebesagoa.

Trump
"Gaur gauean zibilizazio bat hilko da" esan eta ordu gutxira, kriminal inperialista peto gisa bere hitzekin milioika zur eta lur utzi ondoren, Donald Trumpek su-etena aldarrikatu eta Iranekin negoziazioa ireki behar izan zuen.

Nolanahi ere, sartu diren irteerarik gabeko kalezuloa agerikoa da mundu guztiarentzat. Israelek su-etenarekin agertu zuen amorruak kolpea handia izan zela adierazi zuen. Washingtonek akordioa argitaratu eta ordu gutxira, Netanyahuk 303 pertsona hil zituen Libano erasotuz, eta Trumpek "aparteko liskartzat" jo zuen. Baina Iranek irmo erantzun zuen. Kuwait, Arabiar Emirerri Batuak, Qatar erasotu zituen berriro eta Ormuzeko itsasartea itxi zuen, argi utziz su-etenak eta negoziazioak "Libano eta Hezbola barne hartu behar zituela".

AEBen aliatu ia guztiek eskatu zuten (Golkoko monarkiek, Europar Batasunak, Kanadak eta Japoniak) Libanoko liskarrak eteteko eta negoziatzera itzultzeko. Trumpek Libanoko Gobernuarekin biltzera behartu zuen Netanyahu, erasoak "apur bat jaisteko" eskatzen zion bitartean. Baina Iranek azpimarratu du, jarraitzen badute, ezinezkoa izango dela bake akordioa eta Ormuzek itxita jarraituko duela.

Ezinezkoa da datozen asteetan gerta daitekeenaren aurreikuspena ixtea. Baina Washingtonek Teheran lotzeko duen ezintasunak eta munduko ekonomiaren ezegonkortasunak sinesgarritasuna kendu diote Trumpi munduaren aurrean. AEB ez da inoiz isolatuago egon nazioartean.

Israelgo egoera

Israel Handiaren proiektu arrazista eta supremazistak burgesia sionistaren babesa du, onura handiak lortzen baititu armen ekoizpenetik, sektore militarrari lotutako informazioaren teknologietatik, Gaza suntsitu ondoren turismo-sektorean proiektatzen dituzten negozio handietatik, eta palestinarren aurkako zapalkuntza basatitik.

Baina gerra hau proiektu estrategiko batzuk atzeratzen eta hazi litekeen haserre sozial bat elikatzen ari da. Inkesta askoren arabera, Netanyahuk porrot egin dezake hurrengo hauteskundeetan. Baina oposizioko alderdi burgesek ez dute kritikatu Iran erasotzeagatik eta Libano inbaditzeagatik, baizik eta "su-etena onartu izanagatik helburuak lortu gabe". Bere buruari ezker sionista deitzen dionak, gerraren luzapenak eragindako ondoeza aipatu arren, horrekin batera armada goraipatu eta okupazioa eta proiektu supremazista babesten ditu.

Hala eta guztiz ere, gerraren noraezak eta nazioarteko gaitzespenak eragina izaten ari dira. Iran eta Hezbolako droneak eta misilak egunero erortzen dira, Gobernuaren diskurtso triunfalista zalantzan jarriz. Israelgo Osasun Ministerioak 19 hildako eta 7.451 zauritu aitortu ditu.

Aurrekontu militarra BPGren ia %10 da, eta Gazako genozidioak 80.000 milioi dolar irentsi ditu 2023-25ean. Astean 600 milioiko kostua zuena bikoiztu egin du Iranen eta Libanoren aurkako erasoak. Militarismo sionistari eusteko osasun, hezkuntza eta gainerako gastu sozialen murrizketak arrakala bat irekitzen ari dira "batasun nazionalean", Netanyahuren egitasmoen gakoan alegia.

Munduko ekonomia amildegi hertzean

Washingtonek eta Tel Avivek historiako suntsipen eta herio makinaria basatiena dute. Hori frogatzeko, holokaustoa egin dute Palestinako herriaren aurka, bake planaren iruzurraren pean jarraitzen baitu, nazioarteko komunitatearen bermearekin eta Txinaren eta Errusiaren pasibotasunarekin.

Makina militar horrek hilabete pasatxoan 4.500 pertsona hil ditu Iranen eta Libanon, milaka zauritu eta milioi bat baino gehiago etxetik bota dituzte. AEBko armadaren arabera, 13.000 helburu militar eta zibil suntsitu dituzte Iranen bakarrik. Baina beren helburu politiko, ekonomiko eta geoestrategikoetatik ez dute bat bera ere lortu.

Munduko ekonomia kolokan dago "historiako energia-segurtasunerako arriskurik handienaren aurrean", Energiaren Nazioarteko Agentziako presidentearen arabera: "Galdu dugun petrolio eta gas natural kopurua handiagoa da (...) 70eko hamarkadako petrolioaren bi krisi handietan baino, eta baita Errusiak Ukraina inbaditu ondoren izandako gas gabezia gehituta ere. Krisi hau hiru krisi historiko horiek batera baino handiagoa da. Ez da petrolioa eta gasa bakarrik. Funtsezko produktuei ere eragiten die, hala nola ongarriei, petrokimikoei edo helioari, eta horrek ondorio garrantzitsuak izango ditu nazioarteko hornidura-kateetan. Krisia amaitzen denean ere, merkatua ez da berriro lehen bezalakoa izango. Ekialde Hurbileko segurtasun-arriskuek presentzia handia izango dute mundu osoko gobernuentzat eta industrientzat ".

Finantza merkatuek, genozidioan eta gerra hasieran sektore militar eta energetikoan pagotxa ikusi zuten berberek, orain etsi-etsian presionatzen dute Trump afera amaitu dezan.

Gatazkaren zabaltzeak mundu mailako atzeraldi batean amaituko dezakeen kolpe kate bat sor lezake.

Gerrak Txina eta Errusia indartu ditu, baita Ayatolen erregimena ere

Porrot militarrak, ezegonkortasun geopolitikoak, baliabide ekonomikoen odolusteak eta gerraren gaitzespen sozialak zalantza handia jarri dute AEBen gainean. Ez dago argi potentzia hegemoniko gisa bere etsaiei errespetua ezartzeko eta aliatuei segurtasuna eta egonkortasuna bermatzeko gai ote den.

Burtsa
Finantza merkatuek, genozidioan eta gerra hasieran sektore militar eta energetikoan pagotxa ikusi zuten berberek, orain etsi-etsian presionatzen dute Trump afera amaitu dezan.

Persiar Golkoko monarkia erreakzionarioek egiaztatu ahal izan dutenez, Dubai eta Abu Dabiko finantza paradisuak barne, ez dago Trumpekin babes berme seriorik. Lehen aldiz, ikusi dute mehatxua beren boterearen oinarrien gainean.

Aitzitik, aiatolen erregimena indartu egin da, oraingoz behintzat. Nahiz eta diktadura teokratiko erreakzionarioa izan, langile klasearen zinpeko etsaia, emakumeak, LGTBI komunitatea eta gutxiengo nazionalak bortizki zapaltzen dituena, azken hamarkadetan ezker komunista jazartzen dabilena, eta zalantzarik gabe herri manifestazioak bortizki zapaltzen dituena... Trumpen eta Netanyahuren bonbek Irango erregimena gotortu dute.

Persiar zibilizazioa suntsitzen saiatu izanak, Irango harrotasun nazionala hain modu kolonialean mespretxatu izanak, herritarren artean erresistentzia aktiboaren sentimendua suspertu du. AEBetan gertatzen denaren guztiz kontrakoa.

Irango masak ikusten ari dira inperialismotik eta sionismotik heriotza, miseria eta zapalkuntza gehiago baino ezin dutela espero. Itxaropen bakarra antolakuntzan eta ekintza zuzenean oinarritutako iraultza da. Irtenbidea programa sozialistan datza, lurra, banku eta enpresa handiak kontrolatzen dituen burgesia eta elite militar, burokratiko eta erlijiosoa desjabetzeko.

Txina eta Errusia ere indartuta ateratzen ari dira beren eragin politiko eta ekonomikoan, eta are bultzada handiagoa izango dute. Inperialismo estatubatuarrak transmititzen duen gainbehera, ezintasuna eta etsipena da sistemaren egonkortasunerako mehatxurik handiena.

Moskuk bere diru-sarrerak esponentzialki handitu ditu gasaren eta petrolioaren prezioen igoeragatik, Ukrainako gerran lortutako garaipena berresten duen bitartean, eta Afrikako eragin eremu hurbilenak eta estrategikoak sendotzen ari da. Gerraren ondorio ekonomikoek Europar Batasunean eztabaida zabaldu dute Errusiari gasa erostearen eta Washingtonekiko distantziak ezartzeko beharraren inguruan.

Txinak bere posizioa aldarrikatu du, nagusigoa lortu nahi duen potentzia kapitalista gisa. Ekonomikoki eta diplomatikoki, egonkortasuna, merkataritza-akordioak eta inbertsioak eskaintzen dituen bazkide fidagarri gisa aurkezten da, bonben, muga-zergen eta mehatxuen ordez.

Baina gerra hau ere jauzi kualitatiboa da bere potentzial militarrarentzat. Txina eta Errusia buru dituen blokearen nagusitasun ekonomiko eta teknologikoa gudu-zelaian islatzen da. Badirudi Beijingek eta Moskuk apustu egiten jarraitzen dutela AEBen nagusitasun ekonomikoak eta higadurak mundu mailako lidergo-posizio bat eman diezaien denbora gutxian — ahal den neurrian zuzeneko borroka armatua saihestuz —, baina Irani ematen dioten babesak, batez ere baliabide logistiko eta teknologikoetan eta armamentu-horniduran, dena esaten du.

Iranek modu militarrean erantzun du droneak eta misilak askoz merkeago hedatuz, eta kantitate hain larrietan, ezen krisi latza eragin baitu AEBk eta Israelek beren armategia behar den erritmoan berrezartzeko duten gaitasunean.

Irango erresistentziak sekulako zuloa ireki du erasotzaileen finantzetan, eta agerian utzi du AEBen gainbehera produktiboa, ez baita baliabideak handitzeko gai epe laburrean garaipen bat ixteko neurrian. Faktore horiek hartu eta atzeraldi beldurgarri baten ziurgabetasuna gehitzen badugu, ezinbestekoa da AEBetako inperioaren barneko kontraesanak eta zatiketak areagotzea.

Trumpek etxean du etsai nagusia

Puntu hau funtsezkoa da, Trump atzerapausoa ematera eta Teheranek negoziatzeko dituen baldintzak onartzera behartu baitu. Gerraren barneko oposizioa hazi egin da, eta goraka doa. Martxoaren 28an, No Kingseko manifestazioek zazpi milioi baino gehiago bildu zituzten 3.000 hiritan, non ICEren, politika arrazisten eta gerraren aurkako oihuak entzun ziren.

Milaka irandar giza kateak antolatzen ikusteak Trumpek eta Netanyahuk suntsituko zituztela hitz eman zuten zentral elektriko eta nuklearren inguruan sakon hunkitu zituen AEBko eta beste herrialde batzuetako milioika langile eta gazte.

Testuinguru honetan, genozida hauek Gazakoaren pareko holokausto bat burutzen saiatuko balira, masen altxamendua piztu lezakete. Geroz eta gehiago dira presidentea adimen urritasunagatik kentzea eskatzen duten ahotsak, baita MAGAko pertsona nabarmenak ere. Gerraren aurkako jarrera masiboa da.

No Kings Day
Martxoaren 28an, No Kingseko manifestazioek zazpi milioi baino gehiago bildu zituzten 3.000 hiritan, non ICEren, politika arrazisten eta gerraren aurkako oihuak entzun ziren.

Trumpek huts egin du aiatolen erregimena boteretik kentzeko eta Irango gasa, petrolioa eta beste aberastasun batzuk kontrolatzeko helburuan. Ekialde Hurbilean egindako gorakada militarrarekin ez du lortu Txina eta Errusiari gailentzea, ezta garrantzi geoestrategiko handiko lurralde hauetan duten eragina modu erabakigarrian ahultzea ere.

Gerra Washingtoni bere aurka bihurtu zaio. Egunero 1.000 milioi dolar baino gehiago kostatzen zaio. Baina xahutze horrek oraindik ez du abantaila militar erabakigarririk ematen. Aitzitik, dinamika militarra aldatzeko aztertzen ari diren planak, Jarg uhartearen balizko hartzea, zentral elektrikoen aurkako bonbardaketak, gas eta petrolio azpiegiturenak... atzeratu egin dira, Teheranek Golkoko monarkien aurkako erantzun baliokide bat eman lezakeenaren beldur eta horrek munduko ekonomian eragin ditzakeen kalte izugarrien beldur.

Estatu Batuetako klase agintariko sektore erabakigarrien eta haien aliatuak izugarri presionatzen ari dira atzera egiteko, negoziazioa irekitzeko eta Iranetik lehenbailehen ateratzeko eskatuz. Baina ez da erraza izango. Teheranek planteatutako akordio batek AEBetako inperialismoa biluzik utziko luke, krisi handiagoa eragingo luke NATOn eta trumpismoaren porrota ekarriko luke agintaldi erdiko hauteskundeetan. Edozein konponbide txarra da Washingtonen interesentzat.

Negoziazioaren oztopo nagusietako bat Libano izango da. Baina Washingtonek baditu bitartekoak Tel Avivi presioa egiteko eta akordioren bat ezartzeko, eta horrek ez du saihestuko erregimen sionista aukera duenean erasora itzultzea.

Arrakastaz mozkortzea, Palestinako herria zigorrik gabe sarraskitu eta Venezuela kontrolpean hartu ondoren, faktore garrantzitsua izan da Trumpek eta Netanyahuk gerra hau abiaraztea erabaki duten unean eta moduan. Baina AEBetako eskalada militarista eta supremazista elikatzen duten arrazoiek barne-krisian eta kapitalismo estatubatuarraren gainbeheran dituzte sustraiak.

Gazteen eta langileen masa mugimendu zoragarria, eta gerra honetako porrota, Trumpen hilobi politikoa izan daiteke. Eta ultraeskuinaren kontrako kolpea ere izango litzateke mundu osoan.

Ezin da ikuspegi itxi bat ezarri datozen asteetarako, su-etena sendotuko bada. Baina gauza bat eztabaidaezina da: eraso inperialista honek milioien kontzientzia astindu du berriro, eta eskola politiko gisa balio du basakeria hau jasateko prest ez dagoen belaunaldi oso batentzat. Baldintza hauetan iraultza sozialistaren ideiek fruitua baino ez dute emango.

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna