Klase-borrokarekin bakarrik garaituko dugu erasoaldi inperialista
AEBetako inperialismoak Venezuelaren aurka egindako eraso bortitzak; herrialdea inpunitatez bonbardatuz, Venezuelako estatu-burua, Nicolás Maduro, bahituz eta trofeo gisa erakutsiz, eta 100 pertsona (zibil zein militar) hilaz, tartean presidentearen segurtasun-eraztunaren parte ziren 43 soldadu kubatarren exekuzioa; mundu osoko milioika pertsona shock egoera utzi ditu eta ezker borrokalaria hunkitu du.
Donal Trumpek, bere estatu idazkariak, Marco Rubiok; eta Gerra ministroak, Pete Hegsethek, argi utzi dute, eta disimulurik gabe, haien helburua petrolioaz jabetzea eta Venezuela kolonia hutsera gutxitzea dela. Baina, gertatutakoa are urrunago doa. Inoren harridurarako, “nazioarteko legezkotasuna” deritzon hori indartsuenaren ordena inperialista ezkutatzen duen kezko hesia dela berresten du, eta Washingtonek, sionismoari Gaza suntsitzeko argi berdea eman ondoren, marra gorri asko gainditu ditzakeenaren ziurtasuna duela.
Hegemonia estatubatuarra su eta garrez defendatzea
Venezuelako esku-hartzea oso garrantzitsua da AEBen nagusitasuna defendatzeko, Txinaren aurrerapen erraldoiek eta Errusiak Ukrainako gerran lortutako garaipenak mehatxatuta baitago. Donald Trump aurkariak zein aliatuak mehatxatzen dituen olatu inperialista gogor eta erasokor baten aitzindari jarri da, duela aste batzuk aurkeztutako bere Segurtasun Estrategian jada adierazi zuen bezala. [1]
Bere planek Bigarren Mundu Gerraren ondoren ezagutzen zen geopolitika lehertzen ari dira, eta egoera Washingtonen gaur egungo beharretara egokitzen. Urte bakarrean Ekialde Hurbileko mapa aldatu dute: palestinako herriari sarraski gupidagabea ezarriz, ondoren mundu osoak txalotutako bake sionista faltsu bat inposatzeko; Libano belaunikatu dute, Siria okupatu dute, eta Iran zein beharrezkotzat jo dituzten lurraldeak nahi bezala bonbardatzen ari dira.

Bere “ezinbesteko atzealdeko patioa” den Latinoamerikari dagokionez, “Monroe doktrina berria” deiturikoa ez da berria, betidanik egin duenaren jarraipena baizik: kontinentea odolez betetzea, esku-hartze militar zuzenen bidez edo estatu-kolpeak eta diktadura militarrak babestuz, bere aberastasunen arpilatzea bermatzeko, bertako menpeko burgesiaren konplizitatearekin. Aurten, mahai gainean kolpea eman du, bere aurkarien aurrean gehiago ez atzera egiteko: Karibean setio militar bat garatuz, Maduroren erregimena kolapsatzeko; Kolonbiako Petrok ezarritako agintea menperatzeko diktat bat inposatuz; eta Kubaren aurka mehatxu oso larria jaurtiz, ekonomikoki ito eta kontrairaultzari bidea irekitzeko.
Bere mendebaldeko aliatuei dagokienez, Trumpek Europako buruzagiak mespretxuz tratatzen du, baldintzarik gabeko menpekotasuna exijituz, eta lotsarik gabe lan egiten du ezagutzen dugun Europar Batasunaren desintegrazioaren alde. Groenlandiaren kontrola bereganatzeko determinazioa, Ukrainako harrapakina Putinekin banatzeko asmoa, edo kontinente zaharrean gerra-ekonomia ezartzea; AEBetako industria militarraren patrikak betez; guzti hori osotasun baten parte da.
Hitler eta Mussoliniren garaitik ez du gobernu batek bere helburu inperialistak eta supremazistak hain modu lotsagabe eta desafiatzailean aldarrikatu, eta erronka hori ez da inoiz halako menpekotasun otzanarekin lagunduta etorri nazioarteko komunitatearen aldetik, NBEtik hasita.
Estatu Departamentuak orain dela egun batzuk “Mendebaldeko hemisferioa gurea da” baieztatzen duen irudi bat publikatu izanak guztia azaltzen du. Eta hau guztia gertatzen ari den bitartean, haien burua “independentetzat” eta “progresistatzat” hartzen duten komunikabideek, edo Pedro Sánchezen gobernua bezalako gobernu sozialdemokratek —ultraeskuineko oposizioko txotxongiloak, hala nola Juan Guaidó eta María Corina Machado, babesten aritu direnek, edo inolako lotsarik gabe AEBen esku-hartzera eraman duen eraso mediatiko, politiko eta ekonomikoan parte hartu dutenek— burura eramaten dituzte eskuak, “arau gabeko mundu” bat onartezina dela esanez, eta Donald Trumpen “eredu kolonialista” salatzen dute. Nolako hipokresia nazkagarria! Nor engainatu nahi dute?
Baina, zein nazioarteko arau errespetatu zituen AEBek Vietnamen esku hartu zutenean, edo Jakartako operazioa antolatu zutenean Indonesiako militarrekin batera milioi bat militante komunista hiltzeko? Eta Brasilen, Argentinan, Txilen edo Uruguaien babestutako estatu-kolpe eta diktadura militarretan, hamarnaka mila torturatu, hil eta desagerrarazi zituztenean? Zer esanik ez Ronald Reagan-ek 80ko hamarkadan Nikaraguako iraultzaren aurka prestatutako esku-hartze militarraz. Eta ez al da kolonialismoa, eta gainera odoltsuena; Iraken, Afganistanen, Sirian, Libian eta orain Gazan egin dutena?
Sánchez, edo Macron, bezalako buruzagiek “jokoaren arauak” errespetatzeari buruz hitz egiten digutenean; historial kolonial lazgarria duen estatu baten buruan daudenak, AEBena bezain beldurgarria dena. Inork ez die sinesten.
Donald Trump presidente izatera iritsi zenean, ezkerretik batzuek propaganda kapitalista errepikatzen tematu ziren, outsider gisa aurkeztuz, establishment-aren aurkako populista balitz bezala, AEBetako klase dominatzailea ordezkatzen ez zuela esanez, eta honek bidera ekarriko zuela edo jokotik kanporatuko zuela baieztatuz. Sekulako errealitate-kolpea! Hasieratik adierazi dugun bezala, trumpismoa AEBetako inperialismoaren gainbeheraren produktu zuzena da, eta bere diskurtso eta ekintza bortitzenak, barne zein kanpo politikan, ez dira kasualitatea: funtsezko funtzio ekonomiko eta politikoa betetzen dute.
Gaur egun Washingtonen agintzen dutenek diplomaziaren edozein forma baztertu dute. Eta AEBetako klase dominatzailearen sektore zabalek, tonuarekin edo formekin erabat ados egon ez arren, ez dute zalantzarik estrategiaren funtsari dagokionez. Trumpek maskara demokratikoa kendu eta inolako lotsarik gabe jardutea, munduari mezu mehatxatzaile bat bidaliz, beharrezkoa da. Egoerak agintzen du: “Gure nagusitasunari uko egin baino lehen, prest gaude planeta gerra eta basakerian hondoratzeko.”

Venezuela: proiektu koloniala ez da ume joko bat
“Estatu Batuetako presidenteak Venezuela zuzentzen egongo dela esan zuenean, Venezuelako buruzagi berriek gure eskakizunak bete behar dituztela esan nahi du”,[2] baieztatu zuen Senatuko Inteligentzia Komisioko presidenteak, Tom Cottonek. Eskakizun hauei buruzko zalantzarik balego, Trump berak zerrendatu zituen: “Poz handiz iragartzen dut Venezuelako Behin-behineko Agintariek kalitate handiko 30 eta 50 milioi petrolio-upel artean emango dizkietela Estatu Batuei (…) Petrolio hori merkatu-prezioan salduko da, eta diru hori nik neuk kontrolatuko dut, Estatu Batuetako presidente gisa.” [3]
Gauzak ez ziren hor amaitzen, eta Donald Trump-en Administrazioko ahots esanguratsuek datozen hilabeteetarako ibilbide-orria argi uzten zuten: “Lehenik eta behin, herrialdeak Txina, Errusia, Iran eta Kuba kanporatu behar ditu, eta herrialde horiekin dituen harreman ekonomikoak hautsi (…) Bigarrenik, Venezuelak Estatu Batuekin bakarrik elkartzea onartu behar du petrolioaren ekoizpenean, eta Estatu Batuak lehenetsi behar ditu petrolio astunaren salmentan.” [4]
Venezuelan gertatzen ari dena ulertzeko modu bakarra klasekoa, iraultzailea eta internazionala den ezkerraren perspektibak eta zereginak definitzea kontuan hartuta Venezuelak Latinoamerikan Txinaren aurrerapen geldiezinaren aurrealdea izan dela eta denbora luzez haren aliatu politiko sendoena izan dela. Eta horren arrazoia bistakoa da: Frogatutako petrolio-erreserbarik handienak ditu, baita urrearenak, koltanarenak, burdinarenak, bauxitarenak eta oraindik zehazteko dauden lur arraroen kantitateak ere.
Baina faktore ekonomiko hauetaz gain garrantzia bereko beste bat dago: Venezuela prozesu iraultzaile baten eszenatokia izan zen, burgesia ahultasun egoera baten utzi zuena eta kapitalismoa herrialdetik kanporatzeko mehatxatu zuena. Latinoamerikan, Hugo Chávezek lideratu zuen iraultza bolivaristaren inpaktua erraldoia izan zen, inperialismo estatubatuarra arazo larrietan utziz.
1998tik, Chávezek hauteskuandeak lehen aldiz irabazi zuenetik, Washington behin eta berriz saiatu da Caribeko herrialdearen kontrola berreskuratzen. 2002ko Estatu kolpea antolatu zuen, petrolio lanuzteak, guarimba faxistak eta atentatu terroristak. Guztia antzua izan zen: iraultza-goraldiaren garaian, petrolioaren nazionalizazioen eta desjabetzeen testuinguruan, herri-mobilizazioak eskuinaren eta AEBetako inperialismoaren estatu-kolpe saiakerak zapuztu zituen.
Baina prozesu iraultzailea ez zen burutu burgesiaren desjabetze erabakigarriarekin, ezta ekonomia planifikatuan eta produkzioan eta estatu kudeaketan langileriaren kontrolean oinarritutako erregimen sozialista baten ezarpenarekin ere. Aldaketa ez zen burutu, eta Chavezen heriotzaren ondoren, PSUVeko buruzagiek nazio-burgesiako sektoreekin egindako itunen politikarantz jo zuten, eta batez ere, Txina eta Errusia buru zituen blokearekin oxigeno bila egindako akordioen politikarantz. Azken hamarkadan, estatu-aparatua izugarri indartu zen, eta funtzionario-kasta berri hori, soldata eta gizarte-abantaila hobeak zituzten burokratek elikatua, aberastasunak pilatu zituen eta aurreko aldiko konkista iraultzaileak ahultzen hasi zen burgesia berri baten oinarria izan zen.

Armadak rol erabakigarria jokatu du, bai erregimenaren antolaketa ekonomikoan, bai sektore sozial pribilegiatu honi indarra eta egonkortasuna emateko, erretorika “sozialista” erabiltzen eta Chávezen figura aldarrikatzen jarraitzen badu ere, bere ondare iraultzailea hautsi baitu. Botere-bloke horren sektore erabakigarria izan da, barrutik, inperialismo yankiaren bat-bateko erasoa ahalbidetu duena, eta lankidetza-estrategia bat taxutzea erabaki duena, haren eraginari, diru-sarrerei eta gizarte-abantailei eutsiz bizirauteko.
Maduro gailendu zen termidoriar prozesu honen buru politiko bezala, eta Mosku eta Beijing-era hurbiltzeak, zegozkion inbertsio eta kredituekin batera, Estatuaren aparatua, eta bereziki Armada, bere figuraren inguruan solidotu zuen zementu bezala jokatu zuen. Urtarrilaren 3ko gure adierazpenean azaldu genuen bezala [5], Txinako eta Errusiako inperialisten jarduera pasiborik gabe, eskura zituzten aukera militar eta ekonomiko guztiak aktibatzeari uko egin gabe, Washington ez zen inoiz hain urrun iritsiko.
Trumpek oso argi utzi zuen serio zihoala, gerra flota bat eta milaka marine mugiaraziz Venezuela inguratzeko, egoeraren jabe gisa jokatuz: hegaldiak eragotziz, arrantza txalupak suntsituz eta tripulatzaileak basatiki eta inpuneki erailez, Txina eta Errusia hornitzen zuten petrolio ontziak desbideratuz eta baita bahituz ere. Eta zein izan zen Xi Jinping eta Putinen erantzuna? Sirian Assadekin edo Palestinako herriarekin egiten duen gauza bera. Erretorika hipokrita bai, baina ezer seriorik ez!
Esku-hartzerako urrats bakoitzari gaitzespen-adierazpen lausoekin eta elkarrizketarako deiekin erantzun zioten, eta Trumpen Administrazioari ausardia gehiago emateko eta Estatu Nagusiaren eta Venezuelako buruzagien artean izua zabaltzeko baino ez zuten balio izan.
Txina eta Errusia agerian utziak
Egun hauetan argudio asko irakurri eta entzun ditugu ezkerretik Txina eta Errusiaren politikak justifikatzeko asmoz. “Caracas oso urrun dago Beijing eta Moscutik”, “Txina ezin da mundu mailako gerra edo gatazka handi batera arrastatua izan.” eta estiloko askok, toki onean uzten dutenak Espainiako Gerra Zibilean Frantzia eta Britania Handiaren ez esku-hartzeko politika edo Hitlerrekin bakea mantentzeko politikak.
Horrelako aitzakiek ez diote eusten kritika serio txikienari ere. Akaso gertuago zegoen Habana 1962an, misilen krisian, Kennedyri burutik kendu ziotenean esku-hartzea Kubako herriaren mobilizazio iraultzaileak eta sobietar tropei eta misilei aurre egiteko aukerak? Gaur egun, Txinak eta Errusiak, elkarrekin, bitarteko militar, diplomatiko, eta zer esanik ez ekonomikoak, gutxiago al dituzte Washingtoni Caracas burutik kentzeko? Bistan denez, ez, Ukrainako gerrak erakutsi duen bezala, edo Xi Jinpingek Trump bere muga-sari erasoan atzera egitera behartu zuenean, lur arraroen hornidura eteteko mehatxua eginez.
Sin ir más lejos, en la anterior ofensiva trumpista sobre Caracas, en 2019, cuando apoyó al golpista Juan Guaidó obligando a más de 60 países, incluida toda la UE, a reconocer a este títere como presidente encargado de Venezuela, Moscú envió asesores militares y dos bombarderos con capacidad nuclear que jugaron un papel disuasorio.
Urrunago joan gabe, Caracasen aurkako Trumpen aurreko erasoaldian, 2019an, Juan Guaidó kolpista babestu eta 60 herrialde (EB osoa barne) hura Venezuelako presidente gisa aitortzera bultzatu zituenean, Moskuk kontseilari militarrak eta gaitasun militar handiko bi bonba-hegazkin bidali izanak disuasio papera bete zuen.
¿Qué hubiese ocurrido si China y Rusia hubiesen movilizado recursos económicos en apoyo a Venezuela, enviado sus petroleros protegidos por buques de guerra para romper el bloqueo ordenado por Trump y amenazando además con cortar el suministro de tierras raras y embargar a las empresas estadounidenses ante cualquier ataque?
Zer gertatuko litzateke Txinak eta Errusiak baliabide ekonomikoak mobilizatu izan balituzte Venezuela babesteko, petrolio-ontziak gerra-ontzien babesarekin bidali izan balituzte Trumpek ezarritako blokeoa apurtzera, eta lur arraroen hornidura etetearekin mehatxatu balute, baita edozein erasoen aurrean estatubatuar enpresak enbargatzeko prest agertu balira?
Hau egin izana justu Estatu Batuetako presidentearen aurka bere politika arrazista eta supremazistak zalantzan jartzen dituen masen mugimendu bat altxatu denean; No Kings Day-eko mobilizazioek eta egun hauetan bertan ICEk emakume baten hilketa basatiaren aurka piztu diren protestek erakutsi zuten bezala, eta inkestek Venezuelaren aurkako esku-hartze militar baten kontrako %70eko errefusa adierazten zutela kontuan hartuta, hori guztia laguntza paregabea izango zen Washingtonen planak zapuzteko.
Baina horrelakorik ez da gertatu. Eta Xi Jinpingengan eta Putinengan itxaropen guztiak jartzen jarraitzen duen ezkerreko sektore batek ulertu nahi ez duena da Txina eta Errusia erregimen kapitalista eta inperialistak direla; ez ditu gidatzen inolako kausa sozialista edo internazionalistaren defentsak, ezta zapaldutako herrien aldeko konpromisoak ere, baizik eta beren interes propioek. Jakina, goraka doan inperialismoa da, eta ez dute AEBek bezalako ibilbide odoltsurik; baina horrek ez du bi estatu hauen klase-izaera aldatzen.
Txinak eta Errusiak gorroto dituzte ordena kapitalista zalantzan jar dezaketen masa-mugimenduak, genozidio sionistaren aurkako matxinada globalarekin ikusi dugun bezala. Eta ez bakarrik ez dituzte sustatzen, baizik eta ahal duten guztietan oztopatzen dituzte.

Egia da 2000tik 2018ra Venezuelak Txinak Latinoamerikan egindako inbertsioaren %45 kontzentratu zuela. Baina 2018tik 2025era inbertsioak amildu egin dira. Ikusirik estatubatuarren hartunea eta Maduroren erregimenaren ahultasun gero eta handiagoa, eta beste herrialde batzuek etekin azkarragoak eta arrisku gutxiagokoak ematen dizkietela, Txinako inperialistek zenbait merkataritza-akordio eta petrolio eta urrearen erosketa mantendu dituzte (gehienak Caracasek zor dienaren ordainketa gisa ere sartuz), baina kreditu berririk eman gabe, ezta mehatxatutako Maduroren erregimenarekin ere. Inbertsioari dagokionez, izugarri murriztu da, eta dagoeneko onartuta dauden proiektu asko bertan behera utzi dira.
Analista asko harrituta zeuden AEBetako ofentsiba betean, erregimen maduristak janari poltsen hornikuntzarako laguntzak murriztu, garraio prezioak igo eta soldata eta gastu sozialak murriztu zituelako. Arrazoia bistakoa da: beren ustezko aliatuak ez ziren zegokion papera jokatzen ari setio handieneko uneetan.
Gauza bera esan daiteke Mosku eta Caracasen arteko “aliantza militar estrategikoaz”. Hainbat iturrik diotenaren arabera, 2005etik 2020ra Venezuelak 300 kontratu baino gehiago sinatu ditu Errusiari armak erosteko, 9.000 milioi eurotan baloratuak, arma errusiarren erosketen %70a kontzentratuz kontinentean. Baina, gehiengoa 2016 arte eman zen, gero nabarmen eroriz, eta armamentu horretatik asko Errusiak Ukrainan erakutsitako botere militarrarekin kontrajartzen diren failak edo zaharkitzapenak ditu.
Argi dago Trumpek aldez aurretik ziurtatu zuela Txinaren eta Errusiaren pasibotasuna, azken honek Ukrainan lortutako garaipena onartzearen eta Europako potentziak akordioarekin irenstera bultzatzearen truke. Beste behin, Leninek zehazten zuen bezala, gaizkile inperialisten artean harrapakina banatzea nagusitu egin da. Oraingoz, jakina. Izan ere, hegemoniaren aldeko borroka ez da amaitu, eta, gainera, bortizkeriarik handienarekin gogortuko da oso epe laburrean.
Baina hau guztiaren esan nahi politikoa argia da: Venezuelako herria, Palestinakoa bezalaxe, alde batera utzi dute patuaren menpe. Inperialismo estatubatuarra indartsuago ateratzen da eta prest Latinoamerikan eta mundu osoan indarra bikoiztuta erasoa handitzeko.
Eraso inperialista eta kontrairaultza barnean
Makina bat pertsonek Venezuelan eta mundu osoan galdera bat dute buruan. Nola da posible helikoptero eta hegazkin yankiek Caracas eta Venezuelako beste hirien gainean hegan egin izana, Venezuelako armadaren erresistentzia gabe, aireko defentsak erabilezin bihurtuz, kuartelak eta instalazioak bonbardeatuz, eta Maduro ezkutuan zegoen toki zehatzera joanez, teorian sekretua? Eta nola da posible bertan ustekabean Ohorezko Guardia eta Kubako militarren gorputza masakratu izana, Venezuelako presidentearen azken segurtasun eraztuna?
Marcano jeneralaren, Venezuelako Inteligentziako arduradunaren, traiziora gutxitzeak, alde batera utzita egin ala ez, ez du azaltzen inongo kontingentzia planik ez aktibatzea. Ezta Indar Armatu Nazional Bolivartarraren (FANB) mobilizazioa ere, ezta erreserbistena, ezta “kolektiboena”, Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren (PSUV) oinarriak. Ezerk ez zuen funtzionatu. Paralisi hori, eta goi-agintetik erresistentzia planik eta deialdirik ez egotea, sektore erabakigarriek Washingtonekin negoziatzea erabaki zutelako bakarrik azal daiteke.
Gainera, Trumpen esku-hartze militarra herri mugimendu chavistaren errefluxu handieneko unean gertatu zen, Maduroren erregimenaren aldeko babes soziala bere ordurik baxuenetan dagoenean. Bizi-baldintzen okertzeak, buruzagi nabarmenak, ministroak eta PDVSA petrolio-enpresa estataleko goi-kargudunak barne, zipriztindu zituen ustelkeriarekin batera, etsipena, eszeptizismoa eta mesfidantza eragin ditu. Biziraupenaren aldeko borrokak parte-hartze politikoa ordezkatu du, eta gainera Gobernutik gogor zapaldu ditu klaseko ezker eta chavismo kritikoaren indarrak. Horrela azaltzen dira mobilizazio herrikoiaren atzerapauso nabarmenak.

Madurok armadako goi-kupulan oinarritu zen Txinarekin eta Errusiarekin egindako akordioak eta maileguak kudeatzeko. 2018tik 2023ra, militarrek zuzendutako enpresa publikoak 60tik 103ra igaro ziren. Azterketa desberdinen arabera, jeneralen heren bat zuzenean dago jarduera enpresarialetan inplikatuta, eta Gobernuak sektore militarrarekin lotutako industria armadako agintarien esku utzi zuen, eta CAMIMPEG bezalako enpresak sortu ziren, Defentsa Ministerioaren menpe zuzenean, eta horrek aukera ematen zion goi-kupula militarrari “petrolio-zerbitzuen, gasaren eta, oro har, meatzaritza-ustiapenaren jarduera zilegi guztiekin lotutako guztian parte hartzeko, inolako mugarik gabe” barne hartuta “meatzaritza eta hidrokarburoen industriarako langile kualifikatuen kontratazioa.”[6]
Eskuineko hedabideek egoera hau helburu propagandistikoekin salatu badute ere, arrisku horiek lehenengo planteatu eta ingurumenarentzat, lan-baldintzentzat eta Venezuelako herriarentzat zekartzaten ondorioez ohartarazi zutenak Chávez babestu zuten erakunde indigenak eta herrikoiak izan ziren, baita salaketa horiengatik PSUVtik kanporatutako buruzagiak ere.
Goi-kupula militarraren botere gero eta handiagoak, petrolio-industrian eta meatzaritzan duen pisuak —funtsezkoak PDVSAren ekoizpenaren eta diru-sarreren beherakadari aurre egiteko—, eta deituriko antiblookeo legeak —AEBetako zigorren aurka borrokatzeko aitzakiarekin, Parlamentutik edo edozein instantzia publikotik pasa gabe hirugarren herrialdeetako enpresekin eta gobernuekin akordio sekretuak sinatzeko aukera ematen zuena— izugarri handitu dute estatu-burokraziaren eta kapitalisten arteko fusioa, horrek dakarren guztiarekin: ustelkeria gehiago, barne-deskonposizioa eta botere politiko eta ekonomikoaren alde borrokatzen duten talde edo kliken sorrera.
Faktore horiek guztiak giltzarriak izan dira egungo egoeraren bilakaeran. AEBetako inperialismoak ohartu zen inbertsioen beherakadaz eta barne-deskonposizioaz. Trumpen bigarren Gobernua eratu zenetik, eta lehenago ere Bidenekin, Washingtonen mehatxuei Venezuelako Gobernuak hainbat kontzesiorekin erantzun die: eskuin muturreko kolpisten eta ekintza terroristen inplikatutako CIAko agenteen askapena, Venezuelako petrolio eta meatzaritza-baliabideen ustiapena —gaur egun nagusiki Txinara esportatzen direnak— AEBetako enpresei irekitzea proposatzea, etab. Hori Chevron petrolio-enpresaren itzulera baldintza oso onuragarriekin eta Chávezek kanporatutako meatzaritza-enpresen itzulerarekin gauzatu zen.
Eta, 2019an Guaidórekin gertatu zen bezala, Venezuelako eskuin muturrean oinarrituta erregimen-aldaketa behartzeko saiakeretan behin eta berriz porrot egin ondoren, taktika aldatzea erabaki dute.
The New York Times bezalako hedabideek jakinarazi zutenez, CIAk eta Venezuelako estatuaren barne-egoeraren ezagutza zuten sektoreek, hala nola Richard Granell bitartekariak —Texasko petrolio-enpresekin eta bereziki Chevron-ekin lotua—, ohartarazi zuten Machadoren jarrera ultimatistak, estatu-burokraziako edo armadako goi-kupulako sektoreekin negoziatzeari uko egiteak, oso larri oztopatzen zuela erregimenaren barruan arrakala bat irekitzeko edozein plan. Militarrek babestu gabe, Machadok herrialdearen gidaritza hartuko lukeen esku-hartze batek bortizkeria eta desegonkortasun espiral bat eragin zezakeen, Afganistanen eta Iraken gertatu zen bezala, non AEBetako inperialismoak bilioika dolar lurperatu zituen ia ezer lortu gabe. Hori ezin zuten onartu, are gutxiago Trumpek gaur egun duen barne-oposizioarekin.
Ez da lehen aldia Ipar Amerikako inperialismoak desegin nahi dituen erregimenetako sektoreetan oinarritzen dena bere planak aurrera eramateko. Kasurik argiena SESBren desegitea izan zen, PCUSeko burokratian bertan oinarrituta, Gorbachov eta Yeltsin buru zituela.
Urtarrilaren 3ko prentsaurrekoan, eraso militarraren ondoren berehala, Trumpek eta Rubiok Delcy Rodríguez aipatu zuten trantsizio politikoa gidatzeko hautagai gisa, María Corina Machado baztertuz. Mundu erdia harrituta utzi zuen albisteak, bereziki eskuin muturreko zaleak. Hautaketa ez da kasualitatea. Presidenteordeak PDVSA kontrolatzen du, esperientzia luzea du estatu-aparatuan eta harreman bikainak ditu nazioarteko sozialdemokraziarekin, bereziki espainiarrarekin. Trumpek eta Rubiok adierazitakoari jarraituz, Venezuelako Auzitegi Gorenak (TSJ) berehala jarri zen martxan, Maduro falta zenean Delcy Rodríguez Venezuelako presidenteorde izendatzeko.
Delcy Rodríguezek igorritako seinaleek gutxi nahasten dute jendea. Jakina, esku-hartzearen eta Maduroren bahiketaren aurkako adierazpen irmoak egin behar izan ditu, baina berehala agertu da Washington-ekin lankidetzan aritzeko eta negoziatzeko prest.
Batzuk, inozoak, lasto bati heldu nahi diote, eta egoera berri honetan konfiantza adierazten dute, mugimendu taktiko adimentsu bat dela eta Trump engainatzeko estrategia bat dela argudiatuz. Gauza bera gertatu zen munduko ezkerreko zati handi batek, bereziki joera estalinistakoak, Gorbachov erreformatzaile zintzo gisa babestu zuenean, SESB salbatuko zuelakoan.
Trumpen Administrazioak Venezuelako presidentearen esku-hartzearen aurkako adierazpenen aurrean izan duen erreakzioa esanguratsua da: “AEBetako funtzionarioek uste izan zuten adierazpen horiek barne-audientzia bati zuzenduta zeudela eta ez zirudien asaldatu zirenik, publikoki Trumpek orain agintean zegoela zioen baieztapena baztertzen bazuen ere. Igandean, Rubiok esan zuen AEBek Rodríguez epaituko zutela hemendik aurrera egingo duenaren arabera, ez bere aurreko adierazpenen arabera: ‘Ebaluazio bat egingo dugu egiten dutenaren arabera, ez bitartean publikoki esaten dutenaren arabera, ezta kasu askotan iraganean egin dutena dakigunaren arabera ere, baizik eta hemendik aurrera egingo dutenaren arabera’…” [7]

Washingtonek nahiago du Venezuelako presidentearen deialdiarekin geratu, “elkarlanean aritzeko agenda bat lantzeko, garapen partekatura bideratua, nazioarteko legezkotasunaren esparruan eta (eta) bizikidetza komunitario iraunkorra indartuko duena (…) Donald Trump presidentea: gure herriek eta gure eskualdeak bakea eta elkarrizketa merezi dute, ez gerra (…). Nire ametsa da Venezuela potentzia handi bat izatea, non venezuelar guztiak, onak direnak, elkartzen garen (…) Venezuelak eskubidea du bakerako, garapenerako, bere subiranotasunerako eta etorkizunerako”.[8]
Programa iraultzaile bat eraiki inperialismoa garaitzeko
Hurrengo aste eta hilabeteetan gertatuko denaren perspektiba osatu bat ezartzea ezinezkoa da. Gaur egungo egoerara ekarri gaituzten joera sakonak aztertzea da funtsezkoena, eta ez geure burua engainatzea. Trumpek kolpe latza eman du Venezuelan, eta Administrazio kolonial subrogatu bat ezartzea du buruan, egungo erregimena bere helburuetarako erabiliz.
Ez da kasualitatea Venezuelako Gobernuak presoak askatu izana, kontziliazio keinu gisa, ezta Trumpek beste hauteskunde batzuk egiteko epea luzatu izana ere, are gehiago, urteak beharko lituzketela baieztatuz, irabazteko baldintzak dituztela eta Estatuaren aparatuan edozein erresistentzia neutralizatu ondoren zuzenean kontrolatuko duten buruzagi bat herrialdearen buru jartzeko baldintzak dituztela epaitzen dutenean.
Patronalaren, Fedecámarasen, jarrera ere oso esanguratsua da, “hizketarako jarrera” mantentzen ari dena, Gobernuaren aurkako mobilizazioari arnasa eman gabe. Eta gauza bera gertatzen da ultraeskuineko oposizioarekin, oraingoz uko egin diola kale asaldatzeari eta Washingtongo bere nagusien estrategia berriaren aurrean birkokatzen ari dela.
Epe laburrean, eta kontinentean ultraeskuinak izandako garaipenetan, masa-borrokarako deialdi seriorik ez dagoenean eta Latinoamerikako sindikatuek eta ezker erreformistak greba orokorra egiten dutenean oinarrituta, Venezuelan kolapso ekonomikoak eragin duen herri-etsipena eta biziraupenerako borroka baliatuz, Washingtonen planek aurrera egin dezakete. Baina ezin ditugu beste agertoki batzuk baztertu. Maduroren erregimeneko sektore guztiek ibilbide-orri hori zenbateraino onartuko duten ezin da ziurtatu, dituen inplikazio basatiak kontuan hartuta.
Arrazoi guzti hauek ezin dituzte iraultzaileon eginkizunak lausotu momentu hauetan. Inperialismo estatubatuarraren erasoaldiari aurre egin behar diogu, egoera honetara iristeko egon diren arrazoiak ulertuz, baina ekintzara igaro behar gara, klase-borrokari arnasa emanez, neofaxismo trumpistaren eta bere plan kolonialisten aurkako erresistentzia mugimendu internazionalista bat eraikiz, eta kapitalismoaren eta inperialismoaren pean, burokraziaren eskutik edo kapitalistekin edo eskuinarekin egindako itunen bidez, Venezuelako herriaren arazo bat ere konpon daitekeen edozein ilusiorekin hautsiko duen programa sozialista bat defendatuz.

Ezker Iraultzailea internazionaletik honakoa exijitzen dugu:
- Nicolás Maduro eta Cilia Flores berehala askatzea, Trumpen inperialismoak bahituta eta kartzela-zigor luzeetan amai dezakeen prozesu judizial ilegal baten menpe jarrita. Jada agerian geratu denez, ustezko “Cartel de los Soles”-ekin duten inplikazioaren akusazioak iruzur hutsa dira.
AEBetako armadaren berehalako eta erabateko erretiratzea Karibetik eta Venezuelan esku hartzeko erabiltzen den edozein espaziotatik. - Venezuelako petrolio-industriaren arpilatze kolonialistari ez. Venezuelan dauden AEBetako multinazionalen aktibo guztiak kalte-ordainik gabe desjabetzea.
- Venezuelako eta atzerriko banku eta enpresa handien nazionalizazioa, langile klasearen kontrol eta kudeaketa sozialistapean, krisi ekonomikoari aurre egiteko eta soldata, etxebizitza, pentsio, hezkuntza eta osasun publiko duinak bermatzeko.
- Klaseko ezker, antiburokratikoaren eta chavismo kritikoaren aurkako neurri errepresibo guztien eta jazarpenaren amaiera. Bidegabeki atxilotutako ezkerreko aktibista eta militante guztiak askatzea.
Kontinente mailako greba orokor baterantz, Venezuelan esku hartze inperialistaren eta Trumpen Administrazioaren planen aurka. Iraultza sozialistaren eta Latinoamerikako Federazio Sozialistaren alde.
[1] Para un análisis más en detalle consultar: La “Nueva Estrategia de Seguridad”: el imperialismo norteamericano declara la guerra al mundo
[2] Surge una imagen más clara de lo que Trump quiso decir cuando afirmó que EE.UU. “dirigirá” Venezuela
[3] Trump asegura que Venezuela le entregará hasta 50 millones de barriles de petróleo
[4] Trump exige que Venezuela expulse a China y Rusia y se asocie con Estados Unidos en materia de petróleo.
[5] ¡Abajo la agresión imperialista de EEUU contra Venezuela!
[6] 2016-02-10 Gaceta Oficial Venezuela #40845
[7] Surge una imagen más clara de lo que Trump quiso decir cuando afirmó que EE.UU. “dirigirá” Venezuela
[8] Delcy Rodríguez invita a EEUU "a trabajar conjuntamente en una agenda de cooperación" en Venezuela tras la detención de Maduro









